Metro Bilbaok lanak egingo ditu gauez horma bat altxatzeko, Areeta eta Gobelako geltokien artean

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 11:45

Metro Bilbaok aste honetan hasi ditu Itzubaltzeta/Romo inguruko Errekagane parkea trenbidetik aldentzeko horma altxatzeko lanak. Hain zuzen ere, beharrok 250 metroko tartean egingo dira, Areetako eta Gobelako geltokien artean, Ezekiel Agirre kalearen paretik Serantes kalera arteko tartean. Arduradunek jakinarazi dutenez, lan horietako batzuk gauez egin beharko dituzte, 00:00etatik 05:00etara, martxoaren 31ra arte.

Lanon arabera, trenbidea Errekagane parketik aldentzen duen hormaren altuera 80 zentimetro inguru altxako dute, horren gainean dagoen hesia igo eta goi-tentsioko linea aipatutako parketik modu egokian aldentzeko.

Lanen eraginez zarata handirik ez dela egongo aurreikusten duten arren, "enbarazuren bat edo beste" sor litekeela jakinarazi dute, "Errekagane kaleko etxebizitzak hurbil daudelako".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun