Iraupen-eskia egiteko bidaia antolatu du Egizuk

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 12:45
Iazko irteeraren irudietako bat. EGIZU GETXO EUSKALDUN.

Beste urte batez, iraupen-eskia praktikatzeko bidaia antolatu du Egizu Getxo Euskaldun elkarteak. Martxoko bigarren aste-akabuan egingo dute txangoa; martxoaren 10ean irtengo dira, 19:00etan, Fadura kiroldegiko bus-geltokitik, martxoaren 12an bueltatzeko, 12:00ak aldera. Lekuak gordetzeko 644 277 155 telefono zenbakira deitu beharra dago, edo helbide honetara mezu bat bidali. Txangoa 5 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago; halaber, jakinarazi dutenez, erraketekin ibiltzeko aukera ere egongo da.

Asteburu-pasa horrek helburu nagusi bi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunakaz. Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

Informazio gehiago:

Noiz: martxoaren 10etik 12ra. Barikuan, 19:00etan irtengo dira Algortatik, Fadurako aparkalekuko autobus geltokitik. Domekan, 21:00ak aldera Algortan izango dira.
Prezioak: 140 euro (Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kideek, 110 euro).
Ama edota aitagaz bidaiatuko den lehen umeak, 105 euro, %25eko deskontua aplikatuta (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek, 82,50 euro).
Ama edota aitagaz bidaiatuko den bigarren umeak, 70 euro, (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek, 55 euro).
Ama edota aitagaz bidaiatuko den hirugarren umeak, 0 euro.
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, zapatuko afaria, egun biren forfaitak, ordu biko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.
Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NAN zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, 644 277 155 edo egizugetxo@gmail.com
Diru-sarrera egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun