Getxoko Karate eskolek 16 domina lortu dituzte Bizkaiko eskolartekoan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 25a, 10:00

Getxoko Isan eta Kuushikan karate-eskolek emaitza bikainak lortu zituzten pasa den otsailaren 19an, Bizkaiko Eskolarteko V. Txapelketan. Txurdinagako kiroldegian jokatutako haurren eta kadeteen lehian, Kuushikango neska-mutilek 9 metal eskuratu zituzten: urrezko lau, zilarrezko bi eta brontzezko hiru. Gainera, Bizkaiko bigarren taldea izan zen, Barakaldoko Santa Teresaren atzean. Isango gaztetxoek 7 domina jantzi zituzten.

Isango neska-mutilek lortutako metalak honakoak izan ziren: urrezko bi, zilarrezko bi eta brontzezko hiru. Bestalde, Erandioko Martiartu klubak ere parte hartu zuen eskolartekoan, baina ez zen podimuetara igo.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren dominak

Kata

  • Sara Pablos (Isan), urrezkoa emakumezkoen kadete-katan.
  • Ainhize Pintado (Isan), zilarrezkoa emakumezkoen kadete-katan.
  • Garai Peguero (Isan), brontzekoa emakumezkoen kadete-katan.
  • Izaro Maestro (Isan), zilarrezkoa emakumezkoen haur-katan.
  • Ane Maestr (Isan), brontzezkoa emakumezkoen haur-katan.

Kumite

  • Marco Montero (Kuushikan), urrezkoa gizonezkoen 70 kiloz gorako kadete-kumiten.
  • Oier Elordui (Isan), brontzekoa gizonezkoen 70 kiloz azpiko kadete-kumiten.
  • Alain Mesa (Kuushikan), zilarrezkoa gizonezkoen 57 kiloz azpiko kadete-kumiten.
  • Aroa Altamira (Kuushikan), urrezkoa emakumezkoen 54 kiloz azpiko kadete-kumiten.
  • Nuria Arri (Kuushikan), brontzekoa emakumezkoen 54 kiloz gorako kadete-kumiten.
  • Javier Mariñas (Kuushikan), zilarrezkoa gizonezkoen 52 kiloz azpiko kadete-kumiten.
  • Paule Etxebarria (Isan), urrezkoa emakumezkoen 50 kiloz gorako haur-kumiten.
  • Mikel Alvarez (Kuushikan), urrezkoa gizonezkoen 50 kiloz azpiko haur-kumiten.
  • Asier Saratxu (Kuushikan), brontzekoa gizonezkoen 45 kiloz azpiko haur-kumiten.
  • Eneko Camara (Kuushikan), urrezkoa gizonezkoen 40 kiloz azpiko haur-kumiten.
  • Ian Ruiz (Kuushikan), brontzekoa gizonezkoen 40 kiloz azpiko haur-kumiten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun