Gidari bat atxilotu dute Getxon alkoholemia-tasa gainditzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 15:45
Getxoko udaltzaingoa, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA.

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du gaur goizaldean, otsailak 24, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Iturrien arabera, atzemandako gidaria legezkoa dena baino alkohol-tasa handiagoagaz gidatzen ari zen.

Atxiloketa 01:45 aldera egin dute udaltzainek Areetan. Udal iturriek zehaztu dutenez, gidari batek ez du gelditzeko seinale bat errespetatu, eta poliziek autoa gelditu dute. Ondoren, 40 urteko gizonezkoari alkoholemia-proba egin eta emaitza 0,73mg/l izan ei da, hau da, legezkoa dena baino hiru bider handiagoa. Hori dela eta, atxilo eraman dute, bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

Polizia-eginbideak hasi dituzte eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte, Epaiketa Azkarraren prozedurapean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun