Jendartea  Getxo 2017-03-02 15:55

Emakumeen aldarriak, auzorik auzo

Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.

Emakumeen aldarriak, auzorik auzo
Manifestazio bat, artxiboko irudian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Martxoaren 8ari dagokionez, Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak manifestazioa egingo du Santa Eugenia plazatik abiatuta, 19:30ean. Algortako Bilgune Feministak mobilizazioagaz bat egin eta «metro-martxa» egingo dute bertara, 19:00etan, Telletxe plazatik abiatuta.

Ekitaldiak:

2017/03/03

  • 19:00 "Euskara eta feminismoa bidaide" berbaldia, Algortako Aldai patronatuan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirregaz. Antolatzaileak: Algortako Bilgune Feminista, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta Bizarra Lepoan euskara elkartea. Euskaraz. Doan.

2017/03/06

  • 19:00 "Izena eta izana ezbaian" gida praktikoaren aurkezpen-berbaldia, Bilgune Feministako kide den Amaia Agirregaz, Itzubaltzeta/Romoko kultur etxean. Antolatzaileak dira Algortako Bilgune Feminista, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta Bizarra Lepoan euskara elkartea. Euskaraz. Doan.

2017/03/07

  • 19:00 "Kristalezko sabaiak apurtu ditzagun" mahai-ingurua, Algortako kultur etxean. Getxoko Udaleko Berdintasun Arloak antolatu du. Sarrera, doan.

2017/03/08

  • 19:00 Itzubaltzetako manifestaziora metro-martxa, Telletxetik. Algortako Bilgune Feministak deituta.
    19:30 Manifestazioa, Feminismoa da bide bakarra, martxoak 8, danok kalera goiburuagaz, Santa Eugenia plazatik abiatuta. Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak antolatu du.

2017/03/09

  • 19:00 ManiFestazioa, Algortan. Telletxe plazatik San Nikolas plazara.

2017/03/10

  • 11:00 Kafe-tertulia, San Nikolas plazan. Antolatzaileak dira Algortako Bilgune Feminista, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta Bizarra Lepoan euskara elkartea.

2017/03/23

  • 18:15 "Mujeres víctimas de trata, mujeres refugiadas. Desafíos en materia de protección internacional" berbaldia, Itzubaltzeta/Romoko San Jose elizan, CEAR Euskadiko Verónica Álvarez Garcíagaz. Gizatiar elkarteak antolatu du. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

2017/03/03

Getxon, auzorik auzo Getxo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa