Aratusteak 2017

Mozorro-jaiak, aurrera!

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 2a, 16:50
Algortako inauteriak, artxiboko irudian.

Algortarrek eta areetarrek aratusteak ospatuko dituzte aste-akabu honetan; hamaika ekimen daude aukeran.

Izaki beldurgarriek Itzubaltzeta/Romo hartu ostean, hiri-tribuek eurena egingo dute Algorta, aste-akabu honetan. Hiru eguneko mozorro-jaiaz gozatzeko aukera izango dute Algortako gazte eta ez hain gazteek, hamaika aukerez gozatzeko aukera izango dute eta denbora tarte horretan.

Horrez gainera, zapatuan, aratusteak Areetara ere helduko dira, egun horretan bertan egingo baitute jaia, Eskoletako plazan. Bertan, erromeriaz eta dantzez gainera, mozorrorik onena aukeratzeko lehiaketa egongo da, goiz osoan. Algortan, ostera, hiru eguneko mozorro-jaia egongo da, barikutik domekara.

Algortako jai-batzordeak antolatuta, hiri-tribuetan oinarritutako ekimen asko egongo dira aukeran, berbarako umeentzako jolasak, puzgarriak, kontzertuak, erromeria, poteoa eta herri-bazkariak. Azken horien artean, kuadrillei begirako jana egingo dute zapatuan. Horretan parte hartu gura izan dutenek oso arin ibili dira, astebetean salmentan ipinitako txartel guztiak saldu direlako; «bazkari jendetsua izango da!», iragarri du Algortako jai batzordeak.

Egitaraua:

Algorta

Martxoak 3, barikua

  • 17.00: umeentzako tailerrak
  • 18.30: umeentzako txokolatada
  • 19.00-21.00: diskoteka, umeentzako dantzaldia
  • Areatxu Fanfarrea herrian zehar
  • Kasino inguruko tabernen (Piper´s, Ekhia, Tres Bien, Etxetxu, Baster, Satistegi, Caza, Brasagoiti, Alvarito´s eta Bidean)  mozorro txapelketa. Zonaldeko tabernetatik mozorrotuta agertzen diren bikote edo koadrillek zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Martxoak 4, zapatua

  • 12.00: erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian zehar, Agurra Dantza Taldearen eskutik (Sarrikobaso, Algortako etorbidea, San Nikolas plaza, Algortako etorbidea, Kasino, Basagoiti, Torrene, Telletxe, Sarrikobaso).
  • 12.30: koadrilen photocall-a
  • 13.00: Andres Isasi Musikalia Martxing Band, Basagoiti etorbidean zehar
  • 13.30: adin eta koadrila guztientzako mozorro desfilea San Nikolas plazatik abiatuta Areatxu Fanfarrearekin eta ostean poteo animatua herritik zehar
  • 15.00: koadrilen mozorro bazkaria
  • 17.30: hiri tribuen guda
  • 19.00: "Bidean" Erromeria
  • 21.30: koadrilen mozorro txapelketako sari banaketa
  • 22.00: Dj
  • 22.30: Malvadillos taldearen kontzertua Kasino plazan, zonaldeko tabernarien eskutik
  • Kasino inguruko tabernen (Piper´s, Ekhia, Tres Bien, Baster, Etxetxu, Satistegi, Caza, Brasagoiti, Alvarito´s eta Bidean) mozorro txapelketa. Zonaldeko tabernetatik mozorrotuta agertzen diren bikote edo koadrillek zozketan parte hartzeko aukera izango dute

Martxoak 5, domeka

  • Kasino inguruko umeentzako mozorro txapelketa goizean zehar
  • 11.30: puzgarriak
  • 12.30: euskal inauterietako kalejira Agurra Dantza taldearen eskutik herrian zehar (Kasune, Sarrikobaso, Telletxe, Torrene, Tellagorri, Kasino, Basagoiti, San Nikolas plaza)
  • 13.30: txistorrada
  • 15.00: euskal inauterietako kalejira bazkaria eta bazkariosteko animazioa (Agurra dantza taldea)

Areeta

Egitaraua ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun