Algortako Portu Zaharreko irudi batek bidaia-agenteentzako nazioarteko argazki-lehiaketa bat irabazi du

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 11:30
José van den Elshout argazkilari holandarrak egindako irudi irabazlea. © GETXOKO UDALA

José van den Elshout argazkilari holandarrak egindako Algortako Portu Zaharreko irudi batek irabazi du Turespaña-k eta "Travelution" aldizkariak egindako argazki-lehiaketa. Txapelketa hainbat bidaia-agentziarentzat antolatu zuten, eta holandarraren argazkia, gainontzeko finalistakaz batera, "Exclusive" aldizkariaren "Spain" izeneko gehigarri berezian argitaratu zuten; 9.000 irakurle dituen "Travelution" aldizkarian ere txertatu dute.

Joan den urtarrilean Ana Romanek, La Hayan dagoen Espainiako Turismo Bulegoaren zuzendariak, Utrechen entregatu zuen saria (goi-mailako argazki-kamera bat eta diploma bat) VakantieBeursturismo eta bidaia azokan, turismo-industriarako erreferentea dena.

José van den Elshout izan zen 2016ko urriaren hasieran gure udalerria sustapen-ekimen batean bisitatu zuten agente holandarretako bat. Turismo holandarrari zuzendutako bisita hura Getxoko Turismo Bulegoak antolatu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun