Gazteok  Getxo 2017-03-06 12:08

Sagardotegira joateko irteera antolatu dute, martxoaren 25erako

Algortako Gazteak taldeak sagardotegira joateko irteera antolatu du, bigarrenez. Gazteak hilaren 25ean joango dira; Usurbilgo Aginaga sagardotegian bazkalduko dute, eta, ondoren, Hernanira hurreratuko dira, bertan eguna amaitzeko. Gogoratu dutenez, horretan parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman beharko du, martxoaren 16a baino lehen.

Sagardotegira joateko irteera antolatu dute, martxoaren 25erako
Txotxa, artxiboko irudian. © PETRITEGI | Ikusi handiago | Argazki originala

Prezioa 30 eurokoa izango da; autobusarena, berriz, «animatzen den jende kopuruaren araberakoa». Goizeko 11:00etan aterako dira Usurbilerantz. Izena emateko hurrengo telefono zenbakietara deitu beharko da: 685 714 026 edo 615 009 346.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa