Kirolak  Getxo  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2017-03-11 11:30

Uribe Kosta, surfaren uberan

Uribe Kosta, surfaren uberan

Euskal Herriko Surf Federazioak 2017an antolatuko dituen proben egitaraua argitaratu du. Uribe Kostako hondartzetan egingo dira Euskal Herriko Surf Federazioaren zenbait txapelketa; bodyboard, surf, eta SUP arlokoak. Gehienak Sopelan egingo dira, irailean.

  Kirolak  Getxo 2017-03-11 09:40

Igeriketa-campusa egingo dute Algortan, Aste Santuan

Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen Aste Santuko campusean izena eman daiteke daborduko. Elkarteak jakinarazi duenez, apirilaren 10etik 12ra eta 18tik 21era egingo dute campusa, 08:30etik 14:30era.

  Kultura  Getxo 2017-03-10 14:10

Begoñako galeriak bisitatzeko izen-emate epea zabaldu du Udalak

Begoñako galeriak bisitatzeko izen-emate epea zabaldu du Udalak

Gaurtik, barikutik, Begoñako galeriak bisitatzeko inskripzioak egin daitezke; hala, interesdunek aurrez aurre ezagutu ahal izango dituzte bertan egindako aurrerapausoak. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira.

  Jendartea  Getxo 2017-03-10 13:24

Bilbo Metropolitarraren LZPari buruzko erakusketa hartuko du Getxok martxoaren 13tik 19ra

Bilbo Metropolitarraren LZPari buruzko erakusketa hartuko du Getxok martxoaren 13tik 19ra

Bilbo Metropolitarraren lurralde-estrategia berriaren berrikuspenari buruzko "Lurralde bizia" erakusketa ibiltaria hartuko du Getxok, hilaren 13tik 19ra. Erakusketa publikoa izango da eta udalerriko hiru kiroldegietan bisitatu ahal izango da, aldi berean: Faduran (Algorta), Gobelan (Itzubaltzeta/Romo) eta Andra Marin (Getxo), 08:00etatik 21:30era.

  Politika  Getxo 2017-03-09 15:50

Udal aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseari ekingo dio laster Getxoko Udalak

Udal aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseari ekingo dio laster Getxoko Udalak

Martxoaren 14tik 23ra bitartean 2017ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseari ekingo dio Getxoko Udalak. Hala, onartutako proiektuak lehenetsi ahal izango dituzte herritarrek.

  Jendartea  Getxo 2017-03-09 15:33

Emakume bat atxilotu dute Getxon indarkerizko lapurreta egitea egotzita

Emakume bat atxilotu dute Getxon indarkerizko lapurreta egitea egotzita

Getxoko Udaltzaingoak 32 urteko emakume bat atxilotu du gaur, eguena, indarkeriazko lapurreta delitua egotzita.

  Kirolak  Getxo 2017-03-09 13:21

Errugbia, partaidetza zabaltzeko tresna gisa

Errugbia, partaidetza zabaltzeko tresna gisa

Pasa den azaroaren 26tik gaur artean, liga berezian jokatzen dihardu Getxo Rugby Taldeak. Aipatutako egun horretan, trebetasun ezberdinak dituzten kirolzaleei errugbian entrenatzeko aukera eman zieten, lehenengo aldiz, Faduran. Ekimenaren arrakastari esker, daborduko hirugarren saio publikoa egin dute; ordu beteko entrenamenduak irekiak dira parte hartu gura duenarentzat, eta jokalariek ohiko hirugarren denboraz gozatzeko aukera izaten dute.

  Kirolak  Getxo  Gorliz 2017-03-09 12:00

Edorta Cabieces gorliztarra hitzartu du Realak

Edorta Cabieces gorliztarra hitzartu du Realak

Edorta Cabieces Sanz aurrelari gorliztarrak denboraldi birako kontratua sinatu du Realagaz. Cabiecesek 17 urte ditu eta Arenas futbol-klubaren gazte-taldean jokatzen du aurten. Horrela segituko du denboraldi honetan, kontratuaren arabera gorliztarrak datorren denboraldian jantziko baitu elastiko zuri-urdina.

  Kultura  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-03-09 10:00

Errigoraren produktuak eskatzeko aukera dago Betiko ikastolan eta Lauaxeta AEK euskaltegian

Martxoaren 14ra arte aukera egongo da eskatzeko Nafarroa Garaiaren hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaintza Errigora ekimenak egin du, Erriberan euskara eta bertako nekazaritza sustatzeko egitasmoak. Banaketa eta ordainketa bi alditan egingo da: oliba-olioa, apirilaren 1ean; eta kontserba-loteak, ekainaren 1ean; kasu bietan, Algortako Lauaxeta AEK euskaltegian edo Leioako Betiko ikastolan. Aurten, produktu ekologikoak eskatzeko aukera ere egongo da.

  Jendartea  Getxo 2017-03-08 17:40

Berdintasuna lortzeko konpromisoez gainera, neurri zehatzak behar direla uste du Getxoko EH Bilduk

Berdintasuna lortzeko konpromisoez gainera, neurri zehatzak behar direla uste du Getxoko EH Bilduk

Getxoko EH Bilduk ez du bat egin Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Udaleko Bozeramaleen Batzordeak aurkeztutako adierazpen instituzionalagaz. Bozketan abstenitu egin da, GUK taldeagaz batera. Koalizio abertzaleak deitoratu duenez, "ezin dena da urte osoan egiten ez dena aldarrikatzea". Era berean, aldarrikatu dute martxoaren 8a borroka feministaren egun "adierazgarria" dela.

  Kirolak  Getxo 2017-03-08 15:16

Arenas eta Romo futbol-taldeek Aste Santurako campusa prestatu dute

Aste Santuko campuserako inskripzio-epea zabaldu dute Arenas eta Romo futbol-taldeek. Campusa Gobela futbol-zelaian egingo dute, kiroldegiko igerilekuetan eta ikus-entzunezko geletan, apirilaren 10etik 12ra eta 18tik 21era.

  Politika  Erandio  Getxo 2017-03-08 12:22

Herri-harresiagatik zigortutakoen aldeko jaialdia izango da barikuan, Erandion

Herri-harresiagatik zigortutakoen aldeko jaialdia izango da barikuan, Erandion

Barikuan, martxoaren 10ean, ekimen berezi bat egingo dute Erandioko Kalezulo gaztetxean. 21:30etik aurrera, bertan izango dira Mafalda Valentziako ska, reggae, funk eta hardcore musika-taldea eta Huntza erromeria-taldea, "Aldapan gora!" kanta ezagunaren egilea; ondoren, Kurloi Ezkertiarren Esnea disko-jartzaileak goizeko 06:00ak arte girotuko du festa. Afaltzeko aukera ere egongo da. Ekimenaren helburua da Itzubaltzeta/Romoko gazte biren eta beste sei euskal herritarren isunak eta defentsa-gastuak kitatzea.

  Jendartea  Getxo 2017-03-08 12:16

Ordezkaritza orekatu baterako zortzi printzipio aurkeztu ditu Getxoko Udalak

Ordezkaritza orekatu baterako zortzi printzipio aurkeztu ditu Getxoko Udalak

Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, gaur, martxoaren 8an, ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartu du, EAJren, PPren, PSE-EEren eta Ciudadanosen aldeko botoakaz; GUK eta EH Bildu abstenitu egin dira.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2017-03-08 12:08

Korrikaren eskualdeko aurkezpena egingo dute barikuan Itzubaltzetan

Korrikaren eskualdeko aurkezpena egingo dute barikuan Itzubaltzetan

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

  Iritzia 2017-03-07 17:13

Miren, Gotzon eta etorriko direnak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urraza

Miren, Gotzon eta etorriko direnak

Andy Hansonen dosia

Meisner-ek, aktore lana instintuetan errotzen zuen. Aktoreek, politikoki zuzen izatea baztertu, ikusleekiko autokontzientzia galdu eta bulkada emozionalei jarraitzea bilatzen zuen. Miren Gaztañagak, besaulkiaren intimitatean, inolako filtro edo kamerarekiko autokontzientziarik gabe, urdailetik bat-batean ateratzen zaiona naturaltasun osoz erantzuten du; transparente izateko talentu horrexegatik hain zuzen ere hartu zuten El Guardián Invisible filmean, eta orain, boikotaren beldur, arrazoi beragatik zaldien oinetara bota dute.

  Iritzia 2017-03-07 10:49

Lourdes Oñederragaz solasean

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Otsailaren 28an Lourdes Oñederra gurean izan zen “Intemperies (babes bila)” liburuaz berbetan. 16 lagun elkartu ginen Luziaren istorioen gora beheraz aritzeko. Plazera izan zen Lourdes gure artean izatea, Eskerrik asko Lourdes eta gure taldera hurbildu zineten guztiei! Hurrengo hitzordua: Patxi Zubizarreta “Laranja bat zaborretan” martxoak 30, osteguna, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean.

  Iritzia 2017-03-06 23:28

Zirkua Algortara heldu da

Zirkua Algortara heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

Martxoak 4-ko larunbatean, Algortan pairatutako gertakari baten berri eman nahi dugu: Aurreko larunbatean, Algortako inauteri egunean murgilduta, herriko bi gazte Txikia Plaza inguruan aurkitzen den taberna ezagun baten terraza kanpoaldean aurkitzen ziren solasean. Halako batean, haien alboan zegoen beste terrazako mahaian 30-35 urte arteko tipo bat jarri zitzaiela jabetu ziren.

  Jendartea  Getxo 2017-03-06 15:45

San Nikolas ikastolak doluminak agertu dizkio atzo Galean hilik aurkitu zuten neskaren familiari

Algortako San Nikolas ikastolak doluminak eta elkartasuna agertu dizkio atzo Galean hilik aurkitu zuten neskatoaren guraso, senitarteko eta lagunei. Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik; hala ere, autopsia egingo diote, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

  Gazteok  Getxo 2017-03-06 12:08

Sagardotegira joateko irteera antolatu dute, martxoaren 25erako

Sagardotegira joateko irteera antolatu dute, martxoaren 25erako

Algortako Gazteak taldeak sagardotegira joateko irteera antolatu du, bigarrenez. Gazteak hilaren 25ean joango dira; Usurbilgo Aginaga sagardotegian bazkalduko dute, eta, ondoren, Hernanira hurreratuko dira, bertan eguna amaitzeko. Gogoratu dutenez, horretan parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman beharko du, martxoaren 16a baino lehen.

  Kultura 2017-03-06 10:25

Asteburu pasa Etxalarren, martxoaren 17tik 19ra

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Etxalarko Mokorreko-Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako eta euskaltzaleentzako asteburu pasa berria antolatu dute. Martxoaren 17tik 19ra izango da, eta egitarau betea dute prest: Martxoak 17, ostirala: 18:30  Herriko plazan elkartu 19:30  Elkar ezagutu (Clown dinamikaren bidez) 21:00  Afaria. Tximinia ondoan kontu kontari Martxoak 18, larunbata: 08:00  “Qi Gong” (goiz esnatzen direnentzat) 09:00  Gosaria 10:00  Biodantza saioa […]

Nabarmenak

Zorion agurrak