Aurtengo Kaishop! kanpainak euskararen erabilera eta hurbiltasuna nabarmenduko ditu

Erredakzioa api 25, 11:42 Getxo

"Euskara+0 km=kalitatea" izango da aurten Getxoko udalerriko ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan euskaraz erostera animatzen duen Kaishop! kanpainaren leloa. Atzo, eguaztenean, aurkeztutako eta maiatzean zehar aurrera eramango den ekimenaren helburuak dira euskarazko kontsumoa indartzea, herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea, eta Euskararen Laguna Saltokien sarea promozionatzea, tokian tokiko merkataritzaren tratu pertsonalarekin eta gertukoarekin batera, kalitatezko produktuen bitartez.

Banda Gazteen Alardea egingo dute zapatuan Algortan

Erredakzioa api 25, 11:20 Getxo

Banda Gazteen 2. Alardea hartuko du Algortak zapatu honetan, apirilaren 27an. Kalejira bategaz hasiko da, 11:00etatik aurrera, eta, ordubete geroago, kontzertu bategaz amaituko da Andres Isasi musika eskolako sarreran.

Osteguna 25 eguraldia Min: 9ºC
Max: 16ºC
Ostirala 26 eguraldia Min: 10ºC
Max: 17ºC
Larunbata 27 eguraldia Min: 9ºC
Max: 20ºC

AEMET-ek emandako informazioa