Udalerriko berdeguneetan pilatutako zikinkeria "nahita" isuritakoa dela salatu eta lorezaintza-zerbitzukoen grebagaz lotu du Getxoko Udalak

Erredakzioa api 16, 14:25 Getxo

Haien lan-baldintzak defendatzeko asmoz, greba mugagabea abiatu zuten apirilaren 2an Getxo Lorategiak ABEEan lan egiten duten beharginek. Getxoko Udalak deitoratu du, ordutik, udalerriko berdeguneetan "zikinkeria arruntetik haratago nahita egindako isurketak" daudela, eta, horren ondorioz, jakinarazi du horren berri eman zaiola Udaltzaingoari, "behar diren neurriak har ditzan".

Getxo Rugbyk ezin izan du Ohorezko Mailara igotzeko play-offerako txartela eskuratu

Iker Rincon Moreno api 16, 09:50 Getxo

Hitzordu garrantzitsua zuen Getxo Rubyk domekan, hilaren 14an, 23/24 denboraldiko azken partidagaz batera. La Vila valentziarren aurkako norgehiagoka irabazi beharra zuten getxoztarrek lehenengo sailkatuen artean kokatu eta maila gorenera igotzeko play-offetarako sarrera bere egiteko. Hala ere, ametsa ezin izan dute bete, 31-12 galdu baitzuten, eta bosgarren postuan amaitu dute urtea.

Muxikebarri Antzokia, Getxo
Casal liburudenda (Itzubaltzeta/Romo), Getxo
Asteartea 16 eguraldia Min: 13ºC
Max: 17ºC
Asteazkena 17 eguraldia Min: 13ºC
Max: 17ºC
Osteguna 18 eguraldia Min: 12ºC
Max: 17ºC

AEMET-ek emandako informazioa