api 25, 14:54 Getxo
Gaur hiru aste bete dira Athleticeko mutilek gabarra atera eta Errege Koparen garaipena handikiro ospatu zutenetik, Getxotik Bilbora itsasadarrean zehar egindako ibilbidean. Hala, Bizkaia osoa zuri-gorriz koloreztatu zen zaleek "historiko" gisa izendatutako egun horretan. Alabaina, garaipen horrek taldearen ereserkien artean ahapeka entzun zitekeen galdera bat sortarazi zuen: "eta orain arte Athleticeko neskek izandako garaipenak?". Hain zuzen, taldearen sorreran egon zen Nerea Onaindia getxoztarra, 2002an, eta beragaz batera aukera izan dugu hausnartzeko zenbateraino aldatu den —ala ez horrenbeste— emakume futbolarien errealitatea.
api 25, 11:42 Getxo
"Euskara+0 km=kalitatea" izango da aurten Getxoko udalerriko ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan euskaraz erostera animatzen duen Kaishop! kanpainaren leloa. Atzo, eguaztenean, aurkeztutako eta maiatzean zehar aurrera eramango den ekimenaren helburuak dira euskarazko kontsumoa indartzea, herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea, eta Euskararen Laguna Saltokien sarea promozionatzea, tokian tokiko merkataritzaren tratu pertsonalarekin eta gertukoarekin batera, kalitatezko produktuen bitartez.