Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.
api 23, 11:36 Getxo
Surfaren Herrien Sareak, 2022tik Getxo kide duenak, prozesu parte-hartzailea ireki du bere marka-irudia aukeratzeko. Uribe Kostako udalerri horretaz gain, sare horretakoak dira Ferrol eskualdeko Kontzeluen Mankomunitatea eta Carballo (Galizia), Castrillon (Asturias) eta Ribamontan al Mar (Kantabria) udalerriak. Prozesu horretan parte hartu ahal izango da online bozkatuz maiatzaren 5era arte.