Udal hauteskundeak 2015

GIT eta EH Bilduk Udal Gobernua partekatzeko akordioa sinatu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 08:40
GITek eta EH Bilduk sinatutako akordioa.

Gorlizko Independente Taldeak eta EH Bildu koalizioak "Gorlizko Udalbatzaren funtzionamenduari buruzko hitzarmena" izeneko testua sinatu zuten pasa den ostegunean. Akordioan, Gobernu Batzordea, Udal Lan Batzordeak eta Uribe Kostako Mankomunitatean Gorlizi dagokion ordezkaritza banatzea jaso dute. Gauzak horrela, gaur eguerdian, EH Bilduk (3 zinegotzi) babes lezake Mari Carmen Basabe (GIT, 4 zinegotzi), alkate izan eta agirian jasotako neurriak bete ditzan. EH Bilduk atzo iluntzean izan zuen asanblada Sertutxenan, baina ostean ez du erabakitakoaren berri eman. EAJk irabazi zituen hauteskundeak, 6 zinegotzi eskuratuta, baina beste bi indarrek uka diezaiokete alkatetza, gehiengo osoa osa baitezakete. Sinatutako agiria Gorlizko EAJri ere eskaini zion EH Bilduk baina jeltzaleek ez zuten sinatu.

Osteguneko dokumentuan, "Udalbatzarrak gehiengoz onarturiko mozio guztiak ahalik eta epe laburrenean" betetzeko konpromisoa hartu dute bi indarrek, Alkatetzari konpetentziak kentzea adostuta. Azkenik, "Osoko Bilkurari eskumenak kentzen dizkioten" lege neurriak ez aplikatzean bat etorri dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun