Uribe Kosta jaietan 2015

Hilaren 24tik 27ra luzatuko dira Gorlizko Santiago jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 22a, 15:53
Gorlizko Santiago jaiak. © Gorliz.net

Barikuan, uztailaren 24an, jai giroak Gorlizko kaleak hartuko ditu Santiago jaiak ospatzeko. Arrastiko 19:45era arte txupina jaurtiko ez duten arren, egun osoan auzotarrentzako hainbat jarduera egongo dira: eskubaloi tailerra, herri-bazkaria eta umeentzako jolasak, berbarako. Iluntzean kontzertuak egongo dira Elizako eta Ibarreta plazan. Hurrengo egunean, nekazaritza mundua helduko da Gorlizera, eta horregaz batera triki-poteoak, dantza-ikuskizunak, kronoeskalada proba, umeentzako jolasak eta kontzertuak: Esne Beltza eta DJ Markelin taldeakaz. Domekan festak aurrera jarraituko du, etenik gabe, astelehenera arte, hilaren 27agaz. Bitartean, bakailao eta tortilla txapelketa, eskulangintza azoka, play back, kantaldiak, erromeriak, xake partidak eta beste hamaika jarduera egongo dira aukeran Gorliz osoan.

Egitaraua

Uztailak 24, barikua

11:30 Eskubaloi tailerra, 7-12 urte bitartekoentzat, Elizako plazan.

15:00 Herri bazkaria, Estratakoetxe plazan.

16:30 Gazteentzako jolasak, Elizako plazan.

19:45 Pregoia eta txupin jaurtiketa.

20:00 Taldeen jaitsiera nagusia.

22:30 Zezensuzkoa, Elizako plazan.

22:30 Gorliz Pine-Groove Festival, Elizako plazan.

23:00 60, 70, 80 eta 90etako musika, Los Otros taldeagaz, Ibarreta plazan.

Uztailak 25, zapatua

10:30 XXVII. Nekazaritza azoka, Artzelu plazan.

11:00 Haur parkea, Itsasbide kalean.

11:30 Meza Santiago patroiaren ohorez.

11:45 Triki kantu dantza poteo kalejira, Elizako plazatik.

12:20 Ohorezko aurreskua eta Aratz taldearen dantzaldia, Elizako plazan.

12:30 II. Gorlizko Kronoeskalada.

15:00 Bazkaria, San Pedro plazatxoan.

18:00 Sagardotegi ibiltaria.

19:00 Kale antzerkia.

19:30 Bigantxak umeentzat, Ondarganan.

20:00 Olerki saioa.

22:30 XXI. Habanera eta Euskal Polifonia Jaialdia, Ibarreta plazan.

23:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.

24:00 Kontzertuak, Esne Beltza eta DJ Markelin taldeakaz, Elizako plazan.

Uztailak 26, domeka

09:00 XXXVII. Bakailao Txapelketa, Estratakoetxe parkean.

11:00 XXIX. Eskulangintza Azoka, Artzelu plazan.

12:00 Txu-txu trena, kaleetatik.

13:30 Bakailaoen aurkezpena.

13:30 Tortilla Txapelketa gazteentzat, Estratakoetxe parkean (13 urtetik gorakoentzat).

14:30 Txapelketa gastronomikoen SARI-BANAKETA.

17:30 Kale Ikuskizuna “CABRET”. Itsasbide.

17:00-20:30 Eskulangintza Azoka, Artzelu Plazan

18:30 Play Back txapelketa, 15 urte arte, Ibarreta plazan.

19:30 Bigantxak, 16 urtetik aurrerakoentzat.

20:00 Kantaldia eta olerki-errezitaldia Elizan.

23:00 Zezensuzkoa Elizako plazan.

23:30-03:30 URRATS taldea. Elizako plazan.

23:30-01:30 PETIT COMITÉ taldea, Ibarreta plaza.

01:30-03:00 DJak GORLIZ IRRATIAren eskutik, Ibarreta plaza.

Uztailak 27, astelehena

11:00-13:30 II. Gorlizko Bizikleta Eguna (Itsasbide) + Ginkana.

11:00-15:00 Umeentzako parkea Ibarretan, puzgarriak, jolasak,

14:00 Bits festa.

13:00 Jubilatuentzako luntxa, Jubilatuen etxean.

15:00-17:00 DUO MARFIL San Pedro plazan dantza egiteko.

17:30 Xake partidak Ibarreta Plazan ume eta gurasoentzat.

18:30 XX. Mozorro Lehiaketa-Desfilea, Itsasbide kalean behera fanfarreakaz.

19:30 Bigantxak umeentzat, fanfarriagaz, Ondarganan.

20:30 BERTSO SAIOA Elizako Plazan: Maialen Lujanbio, Inazio Vidal, Unai Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Miren Loizaga.

22:00 Koadrila eta taldeen igoera, eta jaien amaiera.

23:00 Sari-banaketak Elizako plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun