Turismo bulego berria zabalduko dute Aste Santuan Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 23a, 11:20
Turismo bulego berria. © GORLIZKO UDALA.

Gorlizek turismo bulego berria izango du Aste Santutik aurrera; horregaz, udalerriak mota horretako puntu bi izango ditu: lehenengoa, Sertutxenan dagoena, eta, bigarrena, hondartzan irekiko dutena. Hala jakinarazi du Nerea Goiri turismoko teknikariak.

Udal arduradunak zehaztu duenez, bulego berria Troka eta sorosleen eraikinaren artean egongo da. Izan ere, opor egunetan bisitari ugari ibiltzen da inguru horretan. Horrenbestez, helburua zehatza da: ahalik eta bisitari gehien artatzea, laguntza eskaintzeko eta udalerria "saltzeko", "Gorlizek eskaintzen duen gehiena ezagutu dezaten, turismoari dagokionez zein ostalaritza eremuei dagokienez".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun