Zapatuan nazioarteko dantzen erakustaldia egingo dute Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 29a, 16:50
Aratza dantza taldeko txikiak dantzan, artxiboko irudian.

Nazioarteko Dantza Eguna ospatzeko asmoz, estilo ezberdinetako dantzen emanaldiak eskainiko dituzte Gorlizen apirilaren 30ean, zapatuan.

Hala, inguruko udalerrietatik etorritako dantzari profesionalek dantza-emanaldiak eskaintzeaz gainera, Step Up Dance Studio eskolako adin guztietako ikasleek ere dantzen erakustaldia egingo dute, ballet, street dance, jazz, saltsa eta bachata kategorietan.

Horiez gainera, dantza polinesiarra, flamenkoa edo hip-hop estiloak ikusi ahal izango dira. Euskal dantzek ere euren tartea izango dute, Aratz eta Itsas Eder taldeek dantzatuko baitute. Hitzordua arrastiko 06:00etan jarri dute, Gorlizko Ibarreta plazan. Dantzen ikuskizunaren ondoren, Zumbaton saioa eskainiko dute hurbildutako guztien gozamenerako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun