Bizkaiko Foru Aldundiak simulakro bi egingo ditu bihar, barikuan, 11:00etan, Gorlizko hondartzan: ingurumen-larrialdiko simulakro bat eta erreskate-simulakro bat. Unai Gangoiti, Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendaria, bi ariketetara bertaratuko da. Ariketa horiei esker, hondartzetan eta uretan zerbait gertatuz gero abian jarri behar diren baliabideak mobilizatzeko eta koordinatzeko prozedurak probatu ahal izango dira, arduradunek azaldu dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!