Bilboko instagramer-en topalekua izango da domekan Gorliz

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 13a, 13:40
Argazki ugaritan agertu ohi da Gorlizko Astondo ingurua.

Instagram-ek antolatutako Worldwide Instameet ekimena egingo dute mundu osoan zehar domeka honetan, hilaren 18an. Oraingo honetan gastronomia izango da argazkien ildoa. Hori aprobetxatuz, Gorlizko kostaldea, hondartza, historia eta gastronomia ezagutu eta munduan zehar ezagutarazteko asmoz, Bilboko instagram erabiltzaileak hitzordua jarri dute: 11:00etan Gorlizko hondartzako aparkalekuko informazio puntuan. Programatutako ekintzak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman beharko da igersbilbao@gmail.com helbidera. Bertan, izena, ezizena eta telefonoa jakinarazi beharko da; tokia mugatua da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun