Kirolak  Gorliz 2016-10-10 15:41

Martxa nordikoan trebatzeko hainbat saio antolatu dituzte Gorlizen

Udako eguraldi ona atzean utzi arren, udazkenak ere giro eta paisai koloretsu eta paregabeak utz ditzake menditik ibiltzeko. Kontuak hala, mendiaz gozatzeko aukera hobeezinak izan daitezke Gorlizen antolatuko dituzten martxa nordikoak egiteko doako tailerrak. Lehenengoa urriaren 8an egin zuten, hasiberrientzako; halere, azaroan eta abenduan beste hiru saio eskainiko dituzte.

Martxa nordikoan trebatzeko hainbat saio antolatu dituzte Gorlizen
Hainbat lagun martxa nordikoa praktikatzen. MALCOLM JARVIS | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehenengoa azaroaren 6an, domekan, izango da, 10:00etatik 12:30era. Hori kirol honetan eskarmentua dutenentzako izango da, eta ibilbide gorria egingo dute. Hasiberriek, berriz, azaroaren 20an izango dute gozatzeko aukera, 10:00etatik 12:00etara, eta ibilbide berdea eta urdina egingo dute. Abenduaren 4an, berriz, ibilbide beltza egingo dute, aurreratuentzat, 10:00etatik 13:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa