Kultura  Gorliz 2016-10-19 16:00

"Euskaldunon Egunkaria"-ri buruzko dokumentala bihar, Gorlizen

Plentziako eta Gorlizko Euskara Agenda bateratuaren barruan, eguen honetan, urriak 20, "Gaur irekiko ditu ateak" izenburuko dokumentala emango dute Gorlizko Sertutxena aretoan, 19:00etan; sarrera, doan.

"Euskaldunon Egunkaria"-ri buruzko dokumentala bihar, Gorlizen
© GAUR IREKIKO DITU ATEAK | Ikusi handiago | Argazki originala

Denok dakigun legez, 2003an itxi zuten "Euskaldunon Egunkaria". Horrez gainera, zuzendaritzako kideak torturatu eta 7 urte beranduago epaitu zituzten, ETAko kideak zirelakoan. Akusatu denak absolbitu zituzten. Dokumental hori ez da, ordea, bidegabekeria horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka berbagai.

2016/10/20 19:00

Sertutxena eraikina Gorliz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa