Kultura  Gorliz 2016-11-16 12:02

Zuzeneko kontzertuak antolatzeari utzi dio Gorlizko Xurrut tabernak

Gorlizko Xurrut tabernak, urteetan Uribe Kostako zuzeneko musika eskaintzen erreferentziazko lokala izan denak, kontzertuak antolatzeari utzi dio. Hala jakinarazi du sare sozialen bidez. Azkenaldian antolatutako emanaldien izandako "asistentzia eskasa" dela-eta, hartu dute erabaki hori. Halere, tabernako arduradunek ez dute baztertzen etorkizunean ohitura hori berreskuratzea; dena den, aitortu dutenez, "ez dirudi hala izango denik".

Zuzeneko kontzertuak antolatzeari utzi dio Gorlizko Xurrut tabernak
Xurrut taberna. © VICENTE RUIZ. | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa