Jendartea  Gorliz 2016-11-19 12:11

Gorlizko Gaminiz auzoaren OHZ handituko dela deitoratu dute

Gorlizko Higiezinen Gaineko Zergarik altuena duen auzoa Gaminiz da. Gaminiz Bizirik auzokideen elkarteak jakinarazi duenez, zerga horren harira Aldundiak egindako berrikusketaren ondorioz, "gehikuntza nabarmenak" pairatuko dituzte. "Balorizazio horren ondorio da auzo honetako lurzoruari emandako balorea", azaldu dute. Hala, Gaminiz Bidean, metro koadro bakoitzaren balorea 1.408 eurokoa da.

Gorlizko Gaminiz auzoaren OHZ handituko dela deitoratu dute
Gaminiz auzoa, artxiboko irudian. © GAMINIZ BIZIRIK ELKARTEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Horren ondorioz, datorren urtean bertoko etxebizitzen balore katastrala «asko handituko» dela deitoratu dute auzokideek. Hori dela-eta, joan den azaroaren 13an bilera bat egin zuten horri aurre egiteko neurriak adosteko. Hala, balorazio horren aurkako sinadurak batzen hasi direla ohartarazi dute. Horrez gainera, norbanako edo kolektibo gisa Aldundiaren erabakiaren aurkako helegiteak aurkeztera dei egin dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa