Kirolak  Gorliz 2016-11-21 12:14

Inguruko udal igerilekuetan izena emateko laguntzak emango ditu Gorlizko Udalak

Ur kirolak zein igeriketa ikastaroak egiteko instalaziorik ez du Gorlizko udalerriak. Hori dela-eta, bertako Udalak diru-laguntzak emango ditu inguruko udalerrietako igerilekuetan izena eman dezaten gorliztarrek. Hala, Gorlizen erroldatutako 18 urtetik beherako gazteek Sopelako edo Mungiako udal igerilekuetako ikastaroetan igerian ikasi gura badute, Gorlizko Udalak diru-laguntzak emango dizkie.

Inguruko udal igerilekuetan izena emateko laguntzak emango ditu Gorlizko Udalak
Ur kirolak egiteko diru-laguntzak emango ditu Gorlizko Udalak. Artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Azaldu dutenez, emango duten laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dute zein alde dagoen kasuan kasuko udalerriko bazkideen kuotaren eta Gorlizko erabiltzaileentzat finkatzen den kuotaren artean.

Diru-laguntza horiek guztiak 2016ko ikastaroetarako deialdia arautzen duten oinarrien arabera emango dira. Eskariak aurkezteko epea abenduaren 12an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa