Kirolak  Gorliz 2016-11-21 12:16

Hondarmendi taldeak denboraldia abiatu du

Gorlizko txirrindularitzaren zaleak pozik egon daitezke dabor­duko. Pasa den barikuan, Hondarmendi txirrindularitza-klubak 2016-17 denboraldiaren aurretiko sasoiari hasiera eman zion. Iberrebarri plazaren inguruan, 2010ean baino lehen jaiotako neska-mutilek berrartu edo hasi zituzten entrenamenduak.

Hondarmendiren prestatzaileek gupida izan zuten gaztetxoekiko eta “jolasak, jolasak eta jolas gehiago” programatu zituzten. Izan ere, klubaren iritziz “kirola ondo pasatzeko aitzaki bat besterik ez da”. Hala, gorputz-koordinazioa, psikomotrizita­tea eta trebetasun fisikoak landu zituzten bitartean, irribarretsu ibili ziren bizikletazale gazteak.

Gorlizko tropelera batu gura dutenek oraindino egin dezakete, hondarmendi.txirrindularitza@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidaliz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa