Kultura  Gorliz 2016-12-01 10:21

Gorlizen dago gozagai, daborduko, ArgIHIzkiak

Abenduaren 18ra arte ikus daiteke ArgIHIzkiak erakusketa, Sertutxenan (Eloisa Artaza, 1). Bosgarren ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 40 testu labur onenak batzen ditu erakusketak.

Gorlizen dago gozagai, daborduko, ArgIHIzkiak
Itxaso Zabala Mondina gorliztarra, saria jasotzen | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehiaketan jasotako 212 testuetatik 172 Uribe Kostatik heldu ziren; horietatik 34, Gorliztik. Horrez gainera, Itxaso Zabala Mondina gorliztarrak irabazi zuen lau sari nagusietako bat, testu labur-labur onenen atalekoa, 16-18 urte bitartekoen mailan. Eta hautatutako 40 testu onenen artean beste hiru gorliztar daude: David Higón García, Nahia Martinez Iturricastillo eta Brenda Benito Sabater.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa