Ekonomia 2005-09-23 16:30

Sagastikoetxen eraikiko den merkataritza-guneko tramitazioa onartu du Gorlizko udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eztabaida handien artean Gorlizko Udalbatzak Sagastikoetxe inguruko plan partziala aldatzeko behin-behineko erabakia onartu du. Bertan, Gorlizko Udalak eta enpresak egindako akordioa betetzen bada, Eroskik 2.700 metro kuadroko merkataritza-gunea jarriko du. EAJ eta PPk babestutako aldaketaren arabera, eta sor daitezkeen alegazioek horrela bermatzen badute, Sagastikoetxeko 2.700 metro kuadro lur industriala izatetik merkataritza-erabilpena izatera pasatuko dira. Horietatik 2.000 metro merkataritza-gunea egiteko erabiliko lirateke, beste 400 metrok biltegiak hartuko lituzkete eta, azkenik, kafetegia edo jatetxea bezalako zerbitzuek hartuko lituzkete falta diren 300 metroak. Kontran bozkatu duten Gorlizko Talde Independentea eta Eusko Alkartasunak ez dute afera "hain argi" ikusten. Talde independentearen arabera, metro kopurua aldatzen da "txostenetik txostenera" eta dagoeneko hiru zenbaki ezberdin aurkeztu zaizkie: 2.400, 2.000 eta 2.700 metro kuadro. Bestalde, salatu dute udal aldizkarian "gezurra" esaten dela Eroskik 24 gorliztarri lanpostua emango diela argitaratzen denean. Argazkian, Patxo Igartua Gorlizko alkatea.
  Kirolak 2005-09-09 13:30

Mountain Bike lasterketa izango da igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizko Mendibike elkarteak Mountain Bike Martxaren hamalaugarren edizioa antolatu du igande honetarako, irteera eta helmuga Uribe Kostako herrian bertan izango delarik. Hurrenez hurren, 9:30ean emango zaie hasiera lasterketa luzeari (48 kilometro) eta laburrari (33 kilometro). Ondoren, 5 kilometroko "Martxa Txikia" egingo dute. Larunbatean, kiroldegian eman ahal izango da izena, 11:00etatik 13:00etara. Baita lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte ere. Txirrindulari federatuek zein "Martxa Txikia" egingo dutenek 10 euro ordaindu beharko dute; federatuak ez daudenek, berriz, 13 euro. Gorlizera 150 txirindulari baino gahiago joatea espero dute antolatzaileek. (Argazkian, 2004ko Mendibike Eguneko irudiak / Mendibike).
  Kirolak 2005-09-08 22:29

Gorlizko Udal Golf Eskolak bihar zabalduko ditu bere ateak berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizko golf eskola publikoa zabalik egongo da berriz bihartik aurrera bertan berrikuntza ugari egin ostean, bertako udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Patxo Igartua (argazkian) alkatearen hitzetan, "dudarik gabe, gune honen berrikuntzak herriari etorkizunerako hobekuntza elementuak ekarriko dizkio". Ildo berean, zerbitzu eta moldaketa horien areagotzeak "herriko golf zale guztiei erantzuna ematea" dakar, aldi berean 35 jokalari ibili ahal izango baitira golfean.
  Jendartea 2005-09-02 21:29

Gorlizko zortzi etxetan eta jatetxe batean lapurtu zuena atxilotu duela dio Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 29 urteko gazte bat atxilotu zuen herenegun goizean Bilbo Zaharrean, Gorlizko zortzi etxebizitzatan eta taberna batean maiatzean izandako lapurretetan zerikusia duelakoan. Herrizaingo Sailak prentsa oharrez adierazi duenez, atea indarrez ireki ostean atxilotua egun batzuetan uda pasatzeko etxe batean bizi izan zen eta bertan gorde zituen ostutako hainbat gauza. Plentziatik jasotako salaketa batetik lortu omen zuten informazio hori.
  Jendartea 2005-08-26 15:48

Urezarantzako emakumeen bazkaria bihar, larunbata, ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zortzigarren urtez, Faoko eguna pasatu eta aste batera Gorlizko Urezarantza auzoko andrak batuko dira bihar, abuztuak 27, bazkaltzeko. Sotena baserriko Luci Etxebarriak antolatutako bazkaria urtero legez auzoko Kilimanjaro garagardotegian izango da, eta 50 emakume baino gehiago espero dituzte bertan.
  Kultura 2005-07-21 23:02

Euskararen Eguna ospatuko da bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Euskararen Egunaren bigarren edizioa ospatuko da ostiral honetan aipatu herriko Iberrebarri plazan. Egun osoan zehar, hainbat jarduera egongo dira bereziki gazteei zuzenduak. Izan ere, eskolatik kanpo euskara bultzatzea du helburu ekimenak. Ehun neska-mutil baino gehiago parte hartzea espero dute antolatzaileek.
  Jendartea 2005-07-21 13:33

Gizon bat hil da Gorlizko bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gizon bat hil da gaur goizaldean Gorlizko bere etxebizitza zaharreko koltxoi batean hasitako sute baten ondorioz, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Hildako gizona 61 urteko A.V.R. izan da. Ezbeharra goizaldeko 1:50ak aldera gertatu da banakakoa den eta zurezko egitura duen etxebizitza zahar batean. Mungia Etorbidean kokatuta dago su hartu duen etxebizitza.
  Ekonomia 2005-07-13 13:04

Hogeita hamar gorliztarrek lan egingo dute Sagastikoetxeko Eroskin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eroskik Gorlizko hogeita hamar bizilaguni emango die lan Sagastikoetxe auzoan zabalduko duten establezimendu berrian. Merkataritza zentro horrek 2.400 metro koadroko azalera izango du eta aparkalekua eta gasolindegia ere egongo dira bertan. Esan bezala, salmentak gora behera, bertan lan egiteko hogeita hamar lagun beharko direla aurrikusten du Eroskik. Horietatik seik zuzendaritza-postuetan egongo dira –saltokiko nagusia eta bost sailetarako arduradun bana: frutadenda, harategia-urdaitegia, arraindegia, dirukutxa-berriz jartzea eta okindegia–, eta gainontzeko hogeita lau langile soilak. Guztiek Gorlizen erroldatuta egon beharko dute.
  Kultura 2005-06-17 08:31

Gaur izango da azken aukera Gorlizko itsas maskorrez egindako koadroen erakusketa ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mikel Viarrek, jubilatua eta Bilboko Opera elkarteko gerente ohia, Gorlizko hondartzan jasotako oskolez egindako arte lanak iragan den larunbatetik hona erakusten ditu Gorlizko erakusketa aretoan. Viarrek 67 urte ditu eta azken hiru urteotan hondartzan bere koadroentzako osagai bila ibili da. Egileak egindako kalkuluen arabera, 2.500 ordu eman ditu lanak egiteko, haietatik 1.000 hondartzan egindako bilketan eta beste 1.500 ordu hartutako osagaiak erabiliz erakusketako lanak egiten. Viarrek itsas naturaren koloreak errespetatzen saiatu denez “guztiek daukate berezko kolorea, garbituta baino ez daude, eta maitasun handiz erabili ditut batzuk izugarri apurterrezak baitira”.
  Jendartea 2005-06-09 16:04

Pertsona bat atxilotu dute Gorlizko hondartzan eguzkia hartzen ari zen lagun bati motxila lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 21 urteko S.S. atxilotu zuen atzo Gorlizen, ustez, Astondo hondartzan eguzkia hartzen ari zen lagun bati motxila bat lapurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Gertaera 18:00ak aldera izan zen, partikular batek SOS Deiaki deitu zion bere motxila lapurtzen saiatu zen laguna atxikita zuela esanez.
  Jendartea 2005-06-03 16:12

Gorliz-Sahara elkarteak arratsaldean Bilbon egingo den Sahararen aldeko manifestaziora joateko deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorliz-Sahara elkartasun kolektiboak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren (SAED) Bizkaiko Lagunen Elkarteak gaur 19:30etan deitutako manifestazioarekin bat egin du eta lagun guztiak bertaratzeko deitu ditu. Hitzordua Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzaren aurrean izango da, Bilboko Plaza Eliptikoan, Moyua metro irteeratik 50 metrotara. “Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko, Marokoko polizi indar okupatzaileek burutzen duten errepresio bortitza atoan bertan behera uzteko eta giza eskubideen urraketen aurka protesta egiteko Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan burutzen diren manifestazioen harira” egin dute deialdia antolatzaileek. Argazkian (Jabi Zabala), Saharan egindako protestaldia.
  Kultura 2005-05-06 20:00

Eskauten urteroko festa ospatuko dute Gorlizen 4.000 bat lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko eskaut mugimenduak igande honetan ospatuko du Gorka Deuna urteroko jaia Gorlizko Pinudiko landetan, "Gure mundua, guztion mundua" lelotzat hartuz. Javier Carnicero Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko (EEB) kideak Bilbon egindako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, "EEBk hurbiltasunetik eta elkar ezagutzetik kulturen arteko errespetua eta elkarrizketaren aldeko apustu gogorra duen giza mugimendua dela aldarrikatu nahi du" jaialdiaren bitartez. Guztira, 4.000 pertsona inguru bilduko direla uste dute antolatzaileek.
  Kultura 2005-05-04 23:28

Uztailan eta abuztuan neska-mutilentzako udalekuak egongo dira Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurreko udan bezala, aurten ere udalekuan antolatu ditu herrian bertan Gorlizko Kultur Etxeak, uztailan eta abuztuan. Besteak beste, 1993 eta 1999 bitartean jaiotakoei daude zuzenduta, 6 eta 12 urte arteko neska mutilei, alegia. Gainera, Gorlizen erroldatutakoek beherapena izango dute: herrian jaiotakoek asteko 25 euro ordaindu beharko dute; kanpokoek, berriz, 39 euro. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera izango dira udalekuak, 11:00etatik 14:00etara. Maiatza jarri dute izena emateko epea. Informazio gehiagorako: 946 774 000
  Kirolak 2005-04-28 22:31

Prest dituzte Gorlizen Done Jakue biderako hurrengo bi etapak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Done Jakue bidean barrena, 27 kilometroko ibilaldia egin zuten apirilaren 16an, Orreaga eta Larrasoaña artean (Nafarroan), Gorlizko Kultur Etxeak antolatutako bidaian izena eman zutenek. Bigarren eta hirugarren etapak, berriz, maiatzak 7rako eta 28rako antolatu dituzte, hurrenez hurren. Larrasoaña (argazkian, bertoko zubia) eta Zizur Txikia artean 20,7 kilometroko ibilbidea egiteko, goizeko bostetan abiatuko da autobusa Uribe Kostako herritik, 21:00ak aldera bueltan egoteko. Txangoaren salneurria 10 eurokoa izango da, 2095 0166 10 9104426829 kontu korronte zenbakian sartu beharrekoa. Informazioa eta izen ematea (apirilaren 30era arte), Gorlizko Kultur Etxean (94 677 40 00).
  Kultura 2005-04-27 01:38

Alexaren datuekin zoratuta - Jabi Zabala / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Alexa bilatzaileak bere nabigazio barra erabiltzen duten internauten nabigazio ohituretatik emandako sailkapenean oinarrituta, orraztapen partikularra egiten du Cybereuskadik, web baskoen ranking-a egiten. Ondoren, batzuek eta besteek aprobetxatu dute nork bere webak sailkapen horretan duen tokia nabarmentzeko. Alexaren sailkapen honek, ordea, ez du inolako fidagarritasunik. Hori esateko, nik ongi ezagutzen ditudan datuetan oinarritzen naiz: editatzen ditudan zerbitzarien estatistikak.
  Jendartea 2005-04-11 13:10

Gorlizko supermerkatu batean lapurtzen saiatu direlakoan lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo, Leioa eta Erandioko hiru mutil eta neska bat atxilotu zituen igandeko goizeko hiruretan Ertzaintzak Gorlizko supermerkatu baten barruan. Izan ere, dendan zaratak bazirela esan zieten ertzainei auzokideek, EAEko Herrizaingo Sailak zabaldutako prentsa oharraren arabera. Ertzainak supermerkatuan bertaratu zirenean, oraindik barruan zeuden lau gazte atxilotu zituzten, guztiak 21 eta 22 urte bitartekoak.
  Kultura 2005-03-16 21:40

Done Jakueren bidera txangoa Gorliztik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Done Jakueren bidean barrena, 27 kilometroko ibilaldia antolatu du Orreaga eta Larrasoaña artean (Nafarroan), apirilaren 16rako Gorlizko Kultur Etxeak. Autobusa goizaldean, 5:00etan, abiatuko da Uribe Kostako herritik, 21:00etan bueltan egoteko. Txangoaren salneurria 10 eurokoa izango da, 2095 0166 10 9104426829 kontu korronte zenbakian sartu beharrekoa. Informazioa eta izen ematea (apirilak 2arte), Gorlizko Kultur Etxean (94 677 40 00).
  Jendartea 2005-03-07 20:43

Gorlizen liburu erakusketa eta hitzaldia izango dira martxoaren 8ko ekitaldien ardatza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Gorlizko Kultur Etxean. Besteak beste, emakumeek egindako zein emakumeak gaitzat duten liburuen erakusketa egingo da bertan. 18:30ean, berriz, "Emakumea eta giza aldaketa. Estresa kontrolatzeko teknikak" izenburuko hitzaldia eskainiko dute erakusgelan ere bai.
  Kultura 2005-02-27 22:00

Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren XIII. edizioa abian jarri du Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren XIII. edizioa martxan da dagoeneko Gorlizko Udalaren eskutik. Txapelketan Gorlizen ateratako irudirik onenak sarituko dira eta argazki eta diapositiba irabazleak Udalaren kultur ondarea handitzeko eta udalerrian turismoa sustatzeko erabiliko dira. Interesatuek apirilaren 2an izango dute beren lanak aurkezteko epemuga. (Irudian, "Ardiak Gorlizen" Jabi Zabala kazetariaren argazkia, Sarean Photolog webgunetik hartua).
  Kultura 2005-02-13 18:58

Eskiatzeko asteburua prestatu du Gorlizko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 25etik 27ra Formigalen (Huesca, Aragoi) eskiatzeko asteburuan izena emateko epea zabaldu du Gorlizko Kultur Etxeak. Asteburuan zehar hiru izarretako Nievesol hotelean ostatuta egongo dira bertara abiatutakoak, eta larunbatean eta igandean izango dute eskiatzeko nahibeste aukera. Interesatuek Gorlizko Kultur Etxean utzi behar izango dituzte izen-abizenak eta telefono zenbakia.

Nabarmenak

Zorion agurrak