api 23 Gorliz
2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik. Horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Duela egun gutxi, artxibatu egin dute emakumeak bere kideari jarritako denuntzia. Izan ere, Bilboko Lan Arloko 2. zenbakiko Epaitegien eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren arabera, "emakumeak salatutako jokabideak ez dira behar bezain argi aurkeztu". Horregatik, Sorginen Alabak taldeak elkarretaratzea deitu du biharko, apirilaren 24rako, Gorlizko Udaletxe plazan, 19:00etan.
api 22
Urtero legez, tailerrak doakoak eta aurrez-aurrekoak izango dira, eta xedea da Uribe Kostako Mankomunitateko haurren eta haien familien ongizatea hobetzea. Baldintza bakarra, tailerra osatzen duten saioetara joateko konpromisoa hartzea da. Eskaintza eskualdeko zazpi udalerrietako batean erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, eta ikastaroak haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei begira antolatu dituzte. Izen ematea, hemen.