Kultura 2004-05-14 22:42

Ehun Volkswagen inguru asteburuan Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gutxi gora behera, ehun ibilgailu egongo dira larunbat eta igandean, lehendabiziko aldiz egingo duten "Gorlizko Badia" Volkswagen Bilkuran, Eskarabajo Lagun Taldearen eskutik. Goizeko bederatzietan zabalduko dute bihar hondartzako aparkalekuan (eritetxe alboan) kokatutako bilgunea. Ordutik aurrera, marka horretako kotxeen erakusketa eta salmentari emango zaio hasiera, 13:00etara arte luzatuko dena. Gainera, asteburu osoan zehar, "furgopinta" izeneko jarduerarekin gozatu ahal izango du nahi duen guztiak. Furgoneta baten karrozeria margoztean datza, txikiek brotxarekin eta helduek spray-ak erabiliz. Besteak beste, "eskarabajo", 70ko hamarkadako eta lehenagoko furgonetak, kuvelwagen, speedster eta beste hainbat egongo dira ikusgai.
  Jendartea 2004-05-13 22:57

Udan saharar umeak hartzeko familien bila dabil Gorlizko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Güerako saharar errefuxiatu-esparrua eta Gorliz senidetzeko 2001eko martxoan hartutako erabakiarekin batera martxan jarritako egitasmoen artean, "Oporrak Bakean" izeneko kanpaina eramango du aurrera herri horretako Udalak. Uztaila eta abuztuan, 6 eta 12 urte bitarteko saharar umeak euren etxeetan har ditzaten, seme-alabak dauzkaten Gorlizko zein Uribe Kostako familien bila dabiltza, udaldian 50 grado baino gehiagoko tenperaturak jasaten dituen basamortutik ateratzeko helburuarekin.
  Kultura 2004-05-13 00:20

Gorlizko XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren hamabigarren edizioaren sariak ezagutzera eman zituen larunbatean Patxo Igartua Gorlizko alkateak. Guztira, 1.300 euro banatu dituzte irabazleen artean. Saritutako lanak hilaren 15era arte egongo dira ikusgai udalerriko erakusketa aretoan, 19:00etatik 20:30era.
  Kultura 2004-04-23 22:39

Astelehenera arte XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketan parte hartzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 26a izango da azken eguna, Gorlizko XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketan parte hartu nahi duten guztientzat. Gaia edozein izan daitekeen arren, beti ere, udalerriarekin zerikusia izan beharko du. Horretaz gain, 18 x 24 zentimetro baino gehiagoko euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira argazkiak. Diapositibak, berriz, 5 x 5 zentimetrotako markoan. Lan bakoitzak leloa edukiko du eta kartazal batekin batera aurkeztuko dira, honen barruan egilearen datuak egongo direlarik, eta kanpoaldean leloa bera.
  Jendartea 2004-04-07 20:31

Gandiako gurutzagunea berriztatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizen dagoen Gandiako gurutzagunea berriztatzeko obrak esleitzeko lehiaketa deitu du Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Besteak beste, gune horretako sarbideak eta trafikoa berrantolatu, eta bide batez, errepidea zabalagoa egingo dute. Horretaz gain, espaloiak jarri eta gurutzaguneak egokituko dituzte.
  Kultura 2004-04-01 19:54

Umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekitaldia bihar Gorlizko liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 2an Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatzen da nazioarte mailan, hain zuzen ere, Hans Christian Andersenen ipuin idazlearen jaiotzaren urteurrenean. Hori dela eta, umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekitaldia antolatu du Gorlizko Udal Liburutegiak. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, ipuin kontalari emanaldiarekin gozatu ahal izango dute, Apika taldearen eskutik, Eloisa Artaza kaleko Erakusgelara batzen diren neska-mutikoek. Saioak "Ipuin-opari" izenburua du eta liburuz mozorrotuta agertuko dira Apikakoak. Besteak beste, ipuin klasikoak eta gaur egunekoak kontatuko dituzte.
  Iritzia 2004-03-19 20:29

Bigarren diktadura - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoak 17. Artikulu hau idaztean oraindik Madrilgo ospitaleak gainezka daude: ehundaka zauritu, batzuk oso era larrian eta beste batzuk bizia une batetik bestera galtzeko zorian. Berrehun eta bat joan dira betiko, baina zifra beldurgarri hori ez omen da bere horretan geldituko.
  Kultura 2004-03-08 18:53

Martxan dago Gorlizko XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko apirilaren 26ra bitartean, arratsaldeko zortzietan, euren lanak aurkezteko aukera edukiko dute, postaz zein Kultur Etxean bertan, Gorlizko XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek. Gaia edozein izan daitekeen arren, beti ere, udalerriarekin zerikusia izan beharko du. Horretaz gain, 18 x 24 zentimetro baino gehiagoko euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira argazkiak. Diapositibak, berriz, 5 x 5 zentimetrotako markoan.

Lan bakoitzak leloa edukiko du eta kartazal batekin batera aurkeztuko dira, honen barruan egilearen datuak egongo direlarik, eta kanpoaldean leloa bera.
  Jendartea 2004-02-24 22:26

Hiru errotonda berri egingo dituzte Paulinaren aldapan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Paulina aldapa izenarekin ezaguna den Kautela kalea zabalago egiteko lanak abian jarriko ditu laster Gorlizko Udalak. Bizkaiko Foru Aldundiak aurretik onartu bezala, hiru errotonda egingo dituzte, besteak beste, "herrigunetik kotxeak igarotzea errazteko". Helburu berberarekin ere, beste errotonda bat jartzeko obrak egingo dituzte Uresarantza kalean.

Bidean dago belar artifizialeko futbol-zelaia

Udal arduradunek adierazi dutenez, hasi dira jada belar artifizialeko futbol 7 zelaia egiteko lanak. 240 mila euroko aurrekontua dauka egitasmoak eta Gorlizko Udalak, BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatuta dago.
  Kultura 2004-02-24 22:15

Erakustareto berria zabaldu dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den otsailaren 21ean (larunbata) Udal Erakustareto berria inauguratu zuen Patxo Igartua Gorlizko alkateak. Aipatutako aretoa, Eloisa Artaza kaleko 3.ean kokatuta dago eta, gutxi gora behera, 100 metro koadroko azalera du, biltegia, komuna eta elbarrientzako egokitutako sarrera eta komuna daudelarik.
  Ekonomia 2004-02-20 21:39

Peoi lanpostuetan bost emakume baztertzean "hanka sartu" zuela onartu du Igartuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herrian konponketa lanak egiteko bi peoi hartzeko orduan, lan-zerrendan agertzen ziren bost emakume baztertzeko neurria "desegokia" izan zela onartu du gaur, EAJko zinegotzi guztien izenean, Patxo Igartua Gorlizko alkateak. Udalbatzan ordezkaritza daukaten alderdi guztiek, aho batez, hartu zuten erabaki hori. Igartuak adierazi duenez, "kaltetutakoen egoera bere onera bueltatzeko, ahalegin guztiak egingo ditu Udalak". Gaineratu duenez, "inolako bereizkeriarik egon ez dadin", horrelarik berriro ez gertatzeko neurriak hartuko dira aurrerantzean.
  Iritzia 2004-02-19 23:31

"Umeen zentzuna... - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri …etxean entzuna”. Ez da aitzakia makala irakasleontzat, ez, ikasleen heziketa txarra euren gurasoei leporatzea.

Gurasoek ere erabili ohi dituzte kontrakoak —baina parekoak, azken batean—: “Gure umeak holakoak eta halakoak egiten dituela eskolan? Zuok irakasleok bideratu, hezitzaileak zarete, ez ba? Horretarako ordaintzen dizuete, kontxo!”

Badakit gauzak apur bat muturrera eroatea dena, baina ez pentsa, bai lehenengoa eta bai bigarrena modukoak, denetarikoak entzun izan dituzte gure ikastetxeetako horma eskarmentudunek.
  Jendartea 2004-02-05 23:11

Gorlizerako sarbideak eta trafikoa egokituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gandiako gurutzagunea berregituratzea eta BI-2120 errepideko Gorlizko tartea oinezkoentzat egokitzea begi onez ikusi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrela, zonalde hori hobeagotzeaz gain, bertako trafikoa eta sarbideak berrantzolatzeko aukera egongo da. Lanei 2005eko hasieran ekitea aurrikusten da eta, besteak beste, espaloiak jarri eta gurutzaguneak egokituko dira. Horretaz gain, plataformaren zabalera handiagotu eta drenajea jarriko da.
  Kultura 2004-02-02 21:46

Luz Ardidenera Gorlizko Kultur Etxearekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lur Ardiden eski-estaziora irteera antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak, otsailaren 27tik 29ra. Besteak beste, joan-etorria autobusean, ostatua Londren Hotelan, erremonte eta gidariaren zenbatekoa, bi gozari eta afaria sartzen dira ordaindu beharreko 146 euroengatik. Hala ere, 1974ko urtarrilaren 1etik 1989ko abenduaren 31era jaiotakoek erdia baino ez dute ordaindu beharko.

Izena emateko:
Gorlizko Kultur Etxea. Krutzeta kalea, 5.
Telefono zenbakia: 946 774 000
e-mail: gorliz@gorliz.net
  Jendartea 2004-01-21 20:30

Bihartik aurrera aita-amentzako eskolak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasi eta martxoa bitartean, Gurasoen Eskola hartuko du ostegunero Gorlizko Kultur Etxeak. Orain dela hamar urte jarri zuen martxan Uribe Kostako Mankomunitateko Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak, eta euren seme-alaben heziketan aita-amek eduki ditzaketen kezkei buruz jardutea dute helburu eskolek. Horretarako, aditu baten laguntza izango dute.

Urtarrilaren 22 eta 29an, otsailaren 5, 12 eta 19an eta martxoaren 4, 11 eta 18an izango dira eskolak, 10:30etik 12:00etara. Dohainik badira ere, parte hartzeko konpromisua eskatzen da.
  Iritzia 2004-01-19 22:30

Zenbat ikasturte dituzu? - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irakasle jendearen urtea irailean hasten da eta ekainean amaitu. Bitartean uztaila da, ekaineko burrunbadan burutu ezineko lan, asmo eta prestakuntzei bide emateko eta, oro har, zauriak milikatzeko. Psikologikoki osatzeko sasoia. Eta, ondoren abuztua, opor ofizialak edo arauzkoak.
  Kultura 2004-01-08 20:53

Ikastaro berriak Gorlizko Kultur Etxearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berriro ere abian jarri dira Gorlizko Kultur Etxeak antolatzen dituen ikastaroak. Besteak beste, antzerkia, argazkilaritza, eskulanak, grafopsikologia, yoga, joskintza, musika-hizkuntza (Lirain Musika Elkartearen eskutik), pintura, xakea, zeramika eta beste horrenbeste egongo dira gazte zein nagusientzat. Salneurriei dagokionez, 25 (haurrentzako eskulanak, pintura eta zeramika) eta nagusientzako tenis eskolengatik hiruhilabetero ordaindu beharreko 80 euroen artean daude ikastaroak. Informazio gehiagorako: www.gorliz.net
  Kirolak 2003-12-26 20:12

Gorlizko VIII Derby Hipikoa ospatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko VIII Derby Hipikoa egingo da abenduaren 28an, 12:30etik aurrera, Gorlizko badian. Urtean zehar Kantauriko kostaldeko hondartzetan ospatzen diren zaldi-lasterketen artean, garrantzitsuenetarikoa bilakatu da honako hau. Gainera, aurten, berrikuntzak egongo dira: 'arraza gurutzatu' eta 'odol garbiko' zaldi-lasterketak hasi bitartean, txikienek ponien gainean ibilbidea egiteko aukera izango dute, 11:00etatik aurrera.
  Kultura 2003-12-26 20:12

Ipuin kontalaria bihar Gorlizko erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Maria Carrerek ipuin kontalari saioa eskainiko du abenduaren 27an, 18:30etik aurrera, Gorlizko Udal Erakustaretoan. Beste alde batetik, pintura, eskulanak eta zeramika tailerrak antolatu dituzte Kultur Etxean udalerriko umeentzat. Hauek goizean egingo dira, 11:00etatik 13:00etara.
  Iritzia 2003-12-18 21:18

Irakasleen adina - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irakasleon lana jendaurrekoa da, publikoa, zeozelan esatearren, beste askoren moduan. Bada, hala ere, beste lanbideetatik bereizten duen zer bat: aurrez aurre ditugun jendeak urtero edo ia urtero berrizten dira, batzuk joan besteak etorri, eta ondorioz, guk beti adin bereko jendea ikusten dugu pupitrearen bestaldean. Beste modu batera esanda, gure ikasleak ez dira hazten, ez dira zahartzen. Betiereko gaztetasunean irauten dute urteak joan urteak etorri, nola eta guk beti gazte-gazte ikusten ditugun ikasleok begien aurrean.

Nabarmenak

Zorion agurrak