Gorlizko jaietan kalez kale saltzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute

Nahia Martinez Gondra api 15, 12:59 Gorliz

Urtero legez, hainbat jai ospatuko dituzte uda honetan Gorlizen: Santiagoak (uztailaren 24tik 28ra, biak barne), Andramariak (abuztuaren 2tik 5era, biak barne), Gandia (abuztuak 10), Urezarantza (abuztuak 17) eta Okarantxu (abuztuak 18). Hala, jai horietarako kalez kale saltzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute.

Umeek udaz gozatzeko aukera izango dute Gorlizko udalekuetan

Nahia Martinez Gondra api 15, 12:48 Gorliz

Gorlizko udalekuetan izena eman daiteke gaurtik aurrera, maiatzaren 3ra arte, bi egunak barne. Hala, zozketa maiatzaren 13an egingo dute, goizeko 09:00etan. Eskakizuna bidaltzeko Udalaren webgunean egin daiteke, postaz gutun ziurtatu bidez (Krutzeta kalea, 5 A. 48630 Gorliz) edota aurrez aurre, Gorlizko Kultur Etxean, astelehenetik barikura, 09:00-13:30 eta 16:30-20:00.

Gorlizko eliza, Gorliz
Gorlizko eliza, Gorliz

AEMET-ek emandako informazioa