HIRUKAlagunak

Zu eta biok, hirukan, bultzada bera!

Urtean 35€ren truke, abantaila ugariz goza egizu

Paperezko astekaria kalean egon baino lehenago irakurtzeko aukera izango duzu (eguaztenero zure helbide elektronikoan), sarrera eta sarien zozketetan lehentasuna izango duzu; zorion-agurrak doan jartzeko aukera, publizitate deskontuak eta aurrerantzean abantailak eskainiko dituen HIRUKAtxartela izango duzu ere!

Bestetik, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldearen bultzatzaile eta partaide izango zara, Uribe Kostako euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko eta horretan ekiteko helburua eta eginbeharra dituen baliabide eta bitarteko honetako kide, lagun eta protagonista izango zarela; Eskualdeko informazioa euskaraz jasotzea egikarituko duzula.

Alboko formularioan zure datuak bete, besterik ez duzu egin beharko. Zenbatekoa zuk aukeratuko duzu, baina gutxienekoa 35 euro urtean finkatu dugu.

Zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu lasai!

HIRUKA, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldea

  • Martikoena 16, 2. solairua. 48992 Algorta (Getxo)
  • Tel.: 944 911 337 / 688 693 195
  • hirukakoop@hiruka.eus

hirukalagun_faceguk