2020 api 01 EHU
Errektoreordeak sinatutako gutuna bidali die Euskal Herriko Unibertsitateak ikasle guztiei martxoaren 25ean, adieraziz nola jaso behar duten formazioa koronabirusak ekarri duen egoera berrian. Gutunak dio: "Badakigu, oro har irakasleen lana unibertsitateak ezarritako estrategiaren arabera betetzen ari dela, baina gerta liteke, aparteko kasu batzuetan, hori horrela ez izatea". Egoera berrira egokitu ez diren ikasgaien kasuan, gutunak ikasleei dei egiten die "egoki iruditzen bazaie" irakaslearen izena "adieraztera".
2018 urr 12 Getxo
"Espainolismoari planto! Euskal Herrian gure hezkuntza" goiburupean, 50 bat ikaslek kalejira egin dute gaur goizean Algortatik Getxoko Txorimalo gaztetxera, Ikasleok Zorrotz erakundeak antolatutako herri-eskoletan parte hartzeko. Egun osoko egitaraua daukate bertan.