Hezkuntza  Erandio 2017-01-06 11:00

Asteburuetan ere zabalduko dute Josu Muruetako ikasgela

Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko ikasgela aste-akabuetan ere irekiko dute, urtarrilaren 7tik eta otsailaren 5era bitartean, biak barne. Erandioko Udalaren Kultura Arloak jakinarazi duenez, zapatuetan eta domeketan ikasteko gela zabalik egongo da goizeko 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  Hezkuntza  Leioa 2016-12-14 18:10

Zientzia eta Teknologia Fakultatea, kudeaketan bikaina

Zientzia eta Teknologia Fakultatea, kudeaketan bikaina

Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateak lortu egin gu Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren zilarrezko A kalifikazioa. Sari horrek erakunde aurreratuenak aintzatesten ditu euren gestio praktikei erreparaturik, euren interes-talde, ikasle, irakasle, ikertzaile, administrazio eta zerbitzuetako langile eta, oro har, gizarte osoa modu orekatuan gogobetetzen ahalegintzen baitira.

  Hezkuntza  Leioa 2016-11-25 17:26

Campusean kazetari bat zauritu izana gaitzetsi dute

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak gaitzetsi dute atzo Leioako campuseko istiluetan "bere lana egiten" zebilen Europa Press-eko kazetari batek "jasandako erasoa". Bi elkarteak zabaldu dutenaren arabera, "kazetaria, Leioako campusean EHUko errektore-hautaketarako sistemaren aurkako manifestaldiaren gaineko informazioa biltzen zegoen eta bertan jasotako harrikada baten ondorioz, 8 puntuko ebakia du buruan". Zauritutako lankideari elkartasuna eta laguntasuna agertu diote.

  Hezkuntza  Leioa  Uribe Kosta 2016-11-25 15:07

Zer eskatzen diogu Errektoregaiari?

ARGIA.EUS

EHUko errektoretzarako hauteskundeak direla-eta Nekane Balluerkaren hautagaitzari agiria igorria dio Steilas sindikatuak, unibertsitateak aurrean dituen erronkak nabarmenduz.

Nekane Balluerkak UPV/EHUko errektoregai izateko erabakia hartu du. “Garai berri bati hasiera emateko nahiarekin” aurkezten dela iragarri du, “proiektu eta ideia berriak aurkeztuz, UPV/EHUk aurrean dituen erronka handiei guztion artean aurre egin ahal izateko. Eta gogo hori “Nuestro futuro, ahora / Geroa, denon artean” leloetan laburtu du.

  Hezkuntza  Leioa  Uribe Kosta 2016-11-25 15:00

Nekane Balluerka Lasa da EHUko errektore berria

Nekane Balluerka Lasa da EHUko errektore berria

Nekane Balluerka Lasa hautatu zuten EHUko errektore atzoko hauteskundeetan. Emandako botoen % 66,31 lortu zuen katedradunak. Unibertsitateko kideek hautatzen dute errektorea, sufragio orokor haztatuaren bidez. Hauteskunde hauetan hautagai bakarra aurkeztu da, eta beraz, hautatua izateko, emandako botoen herena lortu behar zuen Balluerkak, egin beharreko haztapenak eginda.

  Hezkuntza  Leioa 2016-11-24 16:10

Istilu larriak egon dira Leioako campusean

Istilu larriak egon dira Leioako campusean

Gaur bozketa-eguna da EHUn. Bitartean, ikasle-mugimenduak manifestazioa deituta zeukan Leioako campusean, 12:00etan, "Ikasle borrokaz, geurea eraiki" goiburupean. Hala, gutxienez, manifestari bat atxilotu du Ertzaintzak. Horrez gainera, kazetari bat buruan zauritu dute harrikada bat jota. Guardia Zibilak, ostera, eguerdiko manifestaziora ikasleak Gasteiztik Leioara zeramatzaten autobus bi gelditu ditu, eta hainbat lagun identifikatu. Hala ere, ehunka ikasle batu dira manifestazioan; atxiloketa salatzeko, 18:30ean Bilboko Arriaga plazan batzera deitu du ikasle-mugimenduak. Bitartean, "Askatasunez bozkatzeko eskubidea" aldarrikatu du Balluerkak.

  Hezkuntza  Leioa 2016-11-23 13:29

EHUk "segurtasun neurriak" hartuko ditu biharko bozketa-egunean

EHUk "segurtasun neurriak" hartuko ditu biharko bozketa-egunean

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) jarduneko errektoreak iragarri du "segurtasun neurriak" hartuko dituztela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan, bihar, azaroak 24, errektore berria aukeratzeko hauteskundeetan, "bozkatzeko eskubidea bermatzeko". Bereziki, "Leioako campusean sor daitekeen egoerak" kezkatzen du Goirizelaia, ikasle-mugimenduak mobilizazioa deitu duelako bertan.

  Hezkuntza  Getxo 2016-11-15 10:45

Julio Caro Baroja institutuak 50. urteurrena ospatu du

Julio Caro Baroja institutuak 50. urteurrena ospatu du

Algortako Julio Caro Baroja institutuaren 50. urteurrenaren ospakizuna egin zuten atzo, astelehena. Bertan, besteak beste, Imanol Landa Getxoko alkatea egon zen, ikastetxeko eskola-elkarteko kideakaz. Goizean zehar, berbaldiak, emanaldi musikalak eta bertsolariak egon ziren.

  Hezkuntza  Leioa 2016-11-11 13:05

Nekane Balluerka doktorea da EHUren errektore-hauteskundeetarako hautagai bakarra

Nekane Balluerka doktorea da EHUren errektore-hauteskundeetarako hautagai bakarra

EHUren Hauteskunde Batzordeak, inpugnazioak aurkezteko epean bat ere aurkeztu ez zenez, behin betiko aldarrikatu zuen astelehenean Nekane Balluerka irakasleak aurkeztutako hautagaitza. Berarena izango da hauteskundeetara aurkeztuko den zerrenda bakarra. Hautagai bakarra dagoenez, hautatua izateko, %33 baiezko boto lortu beharko ditu Balluerkak, azaroaren 24ko bozketan.

  Hezkuntza  Leioa 2016-11-03 14:33

Betiko ikastolara datoz Herberehetako hainbat ikasle

Betiko ikastolara datoz Herberehetako hainbat ikasle

Leioako Betiko ikastolak eta Herbehereetako Almende ikastetxeak elkartrukea egingo dute asteotan. Hala, datorren zapatuan, Loiuko aireportura helduko da ikasle-talde holandar bat.

  Hezkuntza  Erandio 2016-11-03 11:16

Maitane Aranaga: "Eskola eta familien arteko sareak sortu behar ditugu"

Kepa Ugarte Martiarena

Maitane Aranaga: "Eskola eta familien arteko sareak sortu behar ditugu"

Dardara heziketa-proiektua sortu du Maitane Aranaga Libano gizarte-hezitzaile erandioztarrak. Adimen emozionalean oinarrituta dago egitasmoa.

  Hezkuntza  Leioa 2016-10-28 18:04

Juan Felix Elorrieta Betiko ikastolako zuzendari ohia hil da

Juan Felix Elorrieta Betiko ikastolako zuzendari ohia hil da

Juan Felix Elorrieta Arronategi Betiko ikastolako zuzendari ohia hil zen atzo, Leioako ikastetxe euskaldunak zabaldu duenez. Kooperatibak azpimarratu du Elorrietak "erein eta eraikitako guztia bizirik" dela gaur egun.

  Hezkuntza  Uribe Kosta 2016-10-26 11:45

LOMCE eta Heziberri planen kontrako mobilizazioak deitu dituzte gaurko

LOMCE eta Heziberri planen kontrako mobilizazioak deitu dituzte gaurko

LOMCE eta Heziberri hezkuntza planen kontrako mobilizazio-eguna deitu dute ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Hego Euskal Herrian. ELAk eta Steilasek alde batetik egingo dituzte protestak; bestetik, CCOO eta UGT sindikatuak mobilizatuko dira. Ikasle eremuan, berriz, Ikasle Sindikatuak egin du mobilizaziorako deia.

  Hezkuntza  Leioa 2016-10-21 11:00

Errektoretzarako hauteskundeen egunean manifestazioa egingo du ikasle-mugimenduak

Leioako campusean atzo (eguena) eginiko prentsaurreko masiboan, EHUko Errektoretzarako hauteskunde-egunean egingo duten nazio mailako manifestazioa aurkeztu zuen ikasle-mugimenduak. Horren bitartez, "unibertsitatea bera eta unibertsitateko parte-hartze organoei legitimitatea kendu eta kontra-botere espazioetatik, herri langilearen mesedetara egongo den jakintza eraikitzen hasia dela" aldarrikatuko dute."Ikasle borrokaz gurea eraiki" goiburupean, azaroaren 24an, eguena, 12:00etan izango da manifestazioa, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Bideoa: LEIOATIK!

  Hezkuntza  Leioa 2016-10-17 14:55

Iñaki Goirizelaia Ordorika: "Ez da erraza buruan duzun guztia aurrera eramatea"

Iker Rincon Moreno

Iñaki Goirizelaia Ordorika: "Ez da erraza buruan duzun guztia aurrera eramatea"

Iñaki Goirizelaia Ordorikak (Mungia, 1958) zortzi urte daroatza EHUko errektore legez. Hurrengo hilean errektoretzako hauteskundeak izango dira; baina, Goirizelaiak ez du bere burua aurkeztu horietan parte hartzeko. Errektore izan den azkenengo agintaldi bietan egindakoez eta bidean utzitakoez berba egin digu.

  Hezkuntza  Erandio 2016-10-12 13:58

Ateak zabaldu ditu gaur Erandioko Altzaga ikastolak

Ateak zabaldu ditu gaur Erandioko Altzaga ikastolak

Gaur goizean, hainbat tailer eta jarduera antolatu dituzte Erandioko Altzaga ikastolako hainbat langilek, ikaslek eta senidek, Bekoako moduluan. Era horretan "amesten dugun eskola bilakatu" dute ordu batzuez Bekoa, Altzagako irakasleek jakinarazi dutenez. Ekimenaren helburua izan da "gure hezkuntza proiektuaren aurka" dagoen "jai arrotza" salatzea.

  Hezkuntza  Leioa 2016-10-12 11:31

Nekane Balluerka ordiziarra EHUko hauteskundeetan aurkeztuko da

Nekane Balluerka ordiziarra EHUko hauteskundeetan aurkeztuko da

Azaroaren 24an egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Momentuz, hautagai bakarra aurkeztu da: Nekane Balluerka. Errektoretza taldean hamar urte daroatza ordiziarra, Juan Ignacio Perez Iglesiasegaz eta Iñaki Goirizelaiagaz. Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde jardun du azken agintaldian. Goirizelaiak berak ziurtatua du ez dela aurkeztuko.

  Hezkuntza  Getxo 2016-10-03 09:46

Guraso Eskolaren ikastaro berriak hasiko dira laster Getxon

Gurasoek seme-alaben heziketa errazten duen formazio egokia jasotzea ahalbideratzeko, Guraso Eskolaren tailer berriak antolatu ditu ikasturte honetarako Getxoko Udalak. Doako tailerron helburua da bizimodu osasuntsuak sustatzen ikastea, mendekotasuna sor dezaketen jarreren aurrean. Urriaren 4an, martitzenean, hasiko dira saioak, eta udalerriko eskoletako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta daude.

  Hezkuntza  Erandio 2016-09-28 19:41

Erandio institutuak martxan ipini du Euskara Batzordea

Erandio institutuak martxan ipini du Euskara Batzordea

Hirugarren ikasturtez, Erandioko BHI institutuko ikasleek Euskara Batzorde berria eratu zuten pasa den barikuan. Batzorde horrek ”ikasturtean zehar euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza” antolatu eta aurrera eramateko ardura dauka, Aitzpea Azkorbebeitia Euskara Mintegiko kideak zabaldu duenez.

  Hezkuntza  Leioa 2016-09-23 09:47

Europako Espazio Agentziaren gaineko berbaldia izango da eguerdian Leioako campusean

Natanael Ayllon doktoreak "La Agencia Espacial Europea y su rol en el desarrollo de tecnología de RF y microondas" izenburuko berbaldia eskainiko du gaur,barikua, eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi aretoan, Leioan.