Hezkuntza  Leioa 2016-04-27 10:52

Leioako campuseko istiluetan identifikatuetako lauri eginbideak irekiko dizkiete

Bost gazte identifikatu zituen atzo Ertzaintzak, Ikasle Abertzaleak taldeak (IA) EHUren Leioako campusean egindako manifestazioan errektoretzara "indarrez sartzea" egotzita. Lauri eginbideak irekiko dizkiete, Berria.eus agerkariak zabaldu duenez. Eurak babesteko eta Poliziaren jarrera salatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo iluntzean Bilbon ikasle mugimenduak; gaur, 11:00etan, manifestazioa egingo du Leioan. Hona hemen Leioatik! proiektu komunikatiboak plazaratutako bideoa.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-26 17:00

Errektoretzara "oldarka" sartu izana egotzi die EHUk ikasleei

Errektoretzara "oldarka" sartu izana egotzi die EHUk ikasleei

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) agintariek gaurko manifestazioan parte hartu duten ikasleetako batzuei egotzi die errektoretzan "indarrez" sartu izana: "Haurtzaindegiko atetik sartzen saiatu dira. Gero, pertsona horiek ondoko segurtasun atea, kristal bikoitzekoa, mazo batez suntsitu dute; eta bertara joan denean zer gertatzen zen ikustera, zinpeko zaintzaile bat jo dute", Unibertsitateko iturriek diotenez. "Zaintzailea osasun zentro batera eraman behar izan dute", gaineratu dutenez.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-26 16:45

Ertzaintza ikasleen kontra oldartu dela salatu du IAk

Ertzaintza ikasleen kontra oldartu dela salatu du IAk

Leioako campuseko Ikasle Abertzaleak (IA) erakundearen berbetan, "manifestazioa errektoretzan sartzean campuseko segurtasun pribatua ikasleak jipoitzen hasi eta, berehala, campusean sartzeko agindua eman dio UPVk Ertzaintzari". IAk salatu duenez, "Poliziaren jarrera oldarkorra izan da, campuseko ikasleak jipoituz eta inputatuz; zaurituak, gutxienez, 15 dira eta inputatuak bost". Gertaera horien aurrean, gaur, martitzena, kontzentrazioa egingo dute 19:30ean Bilboko Unamuno plazan; eta, bihar, mobilizazioa, 12:50ean, Leioako campuseko Mikel Laboa plazatik.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-26 13:30

Ertzaintzak lau ikasle atxilotu omen ditu Leioako campusean

Ertzaintzak lau ikasle atxilotu omen ditu Leioako campusean

"Ikasleon aurkako erasorik ez!" lelopean protesta egiten zebiltzanen kontra oldartu da Ertzaintza Leioako campusean. Leioatik! proiektu komunikatiboaren arabera, lau lagun atxilotu dituzte. Errektoretzara sartu dira ikasleak, eta Ertzaintzak atera ditu.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-26 12:55

Komunikazioaz eta haurtzaroaz berba egingo dute bihar Leioako campusean

Komunikazioaz eta haurtzaroaz berba egingo dute bihar Leioako campusean

Eguazten honetan, apirilak 27, Komunikazio eta Haurtzaroa I. Jardunaldia egingo dute Leioako campusean; 10:30ean jarri dute hitzordua, liburutegiko areto nagusian. Ekitaldia hori, Save the Children elkarteak eta UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeak antolatu dute, Kazetarien Euskal Elkargoagaz eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateagaz batera. Sarrera doan izango da, tokia bete arte.

  Hezkuntza  Erandio 2016-04-23 12:00

Altzaga eta Astrabuduko haur-eskolak erakutsiko dituzte datorren astean

Altzaga eta Astrabuduko haur-eskolak erakutsiko dituzte datorren astean

Martitzenean eta eguaztenean, apirilaren 26an eta 27an, jardunaldi irekia egingo dute Astrabuduko eta Altzagako haur-eskolek, hurrenez hurren. Instalazioak, metodologia eta hezitzaileak ezagutu gura dituzten gurasoek, tutoreek eta neska-mutilek horretarako aukera izango dute, Astrabuduan, 15:30etik 17:30era; eta Altzagan, 17:00etatik 19:00etara.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-22 17:15

Bost ikasle atxilotu dituzte Iruñean

Bost ikasle atxilotu dituzte Iruñean

Nafarroan Gobernu espainolak duen Ordezkaritzak berri eman duenez, bost lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñean; martxoaren 17an hezkuntza sistema propio baten alde bertan egin zen manifestazioaren ondoren izan ziren istiluetan parte hartzea leporatzen diete eta "desordena publikoak" egozten dizkiete. Joan den astean, dinamika berri bati ekin zion Leioako campuseko Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak, "Ikasleon aurkako erasorik ez!" goiburupean. Besteak beste, greba-egunean izan ziren identifikazioak eta atxiloketak salatu zituen IAk. Martitzenerako, apirilak 26, manifestazioa deituta daukate; Mikel Laboa plazatik abiatuko da, 11:50ean.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-19 10:55

Leioako campuseko sarrerak itxi dituzte, "bost exigentziak" berresteko

Leioako campuseko sarrerak itxi dituzte, "bost exigentziak" berresteko

Goizean, Leioako fakultateetarako sarbideetan, lurrean eseri eta bidea moztu dute ikasleek. "Ikasleok pasa den astean ohartarazi genuen EHUk gure eskakizunak onartu ezean Leioako campuseko jarduna beranduago hasiko zela hainbat egunetan", adierazi dute Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeko kideek.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-19 10:22

Leioako haur-eskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak

Leioako haur-eskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak

Haur-eskoletan izena emateko epea maiatzaren 2tik 11ra egongo da zabalik. Hala, Leioako Altzoan haur-eskola ezagutzeko ate irekien jardunaldi bi egongo dira hilabete honetan: apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara; eta apirilaren 27an, 17:00etatik 19:00etara. Artatzako haur-eskola ezagutzeko aukera, berriz, apirilaren 25ean izango da; bisita gidatu bi egingo dira, 10:00etan eta 16:00etan.

  Hezkuntza  Uribe Kosta 2016-04-17 10:00

Euskal kulturaz jabetzeko ikastaroa emango du EHUk

Euskal kulturaz jabetzeko ikastaroa emango du EHUk

EHUren Udako Ikastaroen barruan, euskal kultura ezagutzeko ikastaro berri bat izango da aurten: “Basque Yourself International Summer School” delakoa. Ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian, eta goi-mailako irakasleak izango ditu, bakoitza bere arloan maisu, tartean Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologoa eta Kepa Junkera musikaria.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-16 10:00

Leku-kopurua mantenduko du EHUk, datorren ikasturtean

Leku-kopurua mantenduko du EHUk, datorren ikasturtean

EHUk leku-kopurua mantenduko du 2016/17 ikasturtearen graduetan. Horrela erabaki zuen martxoan unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Hala, 2016-17 ikasturtean ia gradu guztietan ikasleen leku-kopuruak berdin mantenduko dira. Lau titulazioetan bakarrik egongo dira aldaketak.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-13 17:17

Errepidea moztuz hasi ditu protestak Leioako IAk

Errepidea moztuz hasi ditu protestak Leioako IAk

"Ikasleon aurkako erasorik ez!" goiburupean, gaurko kontzentrazioa deituta zeukan Leioako campuseko Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak, Mikel Laboa plazan. Bide batez, errepidea moztu dute protestara batutako lagunek. Apirilaren 26an, martitzena, berriz, manifestazioa abiatuko da Mikel Laboatik, 11:50ean.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-13 10:37

EHUko ikasle-ohien sarea aurkeztuko dute bihar

EHUko ikasle-ohien sarea aurkeztuko dute bihar

Eguen honetan, apirilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle-ohien sarea aurkeztuko dute 18:00etan, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra Etorbidea, 3. Bilbo). Ehualumni izena jarri diote elkarte horri eta presidentea Iñigo Lamarca izango da. Arartekoaz gainera, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak parte hartuko du ekitaldian.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-12 17:52

Ikasleen aurkako "erasoak" salatuko dituzte bihar Leioako campusean

Ikasleen aurkako "erasoak" salatuko dituzte bihar Leioako campusean

"Ikasleon aurkako erasorik ez!" goiburupean, eguazten honetan, apirilak 13, kontzentrazioa egingo dute Leioako campuseko Mikel Laboa plazan; hitzordua 12:50ean jarri dute. Apirilaren 26an, martitzena, berriz, manifestazioa abiatuko da Mikel Laboatik. 11:50ean. Izan ere, Ikasle Abertzaleak (IA) taldearen arabera, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jarritako ikasleen aurkako diziplina-espedienteak eta salaketak areagotu egin dira martxoan.

  Hezkuntza 2016-03-15 10:00

Martxan da Herri Unibertsitatea

Erabiltzailearen aurpegia Leioatik!

Leioako Herri Unibertsitatearen lehenengo eguna izan zen atzokoa. Goizeko 9:00etan eman zioten hasiera manifestazio batekin, ekitalditxo batekin jarraitua izan zena. Horren ondoren, goizeko bi txandetako hitzaldiak egon ziren, bederatzi guztira; hala nola, "Porrotxekin irrigintzaz" eta herrigintzaz edota emakume zientzialariak. Hitzaldi guztiak bete ziren eta jendea oso gogotsu egon zen klaseetan parte hartzeko.

  Hezkuntza  Leioa 2016-03-11 09:22

Inesa Ugalde Igartua: "Herri Unibertsitatea hiru egunetik harago joango den proiektu bat izatea nahi dugu"

Iker Rincon Moreno

Inesa Ugalde Igartua: "Herri Unibertsitatea hiru egunetik harago joango den proiektu bat izatea nahi dugu"

Beste hainbat campusetan be­za­la, martxoaren 14tik 16ra bitartean EHUren Leioa eta Erandioko er­e­muan Herri U­ni­bertsitatea egingo du­te, Irakasleen Unibertsitate Eskolan, hain zuzen ere. Hala, hezkuntza eredu kapitalistaren ordezko bat posible dela aldarrikatu eta alternatiba erreala irudikatuko dute egun horietan. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, Inesa Ugalde Igartua ikasle arrasatearragaz egin dugu berba.

  Hezkuntza 2016-03-01 14:03

Orain, udako barnetegia %25 merkeago!

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Aek

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 1etik 18ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik. Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan

  Hezkuntza  Getxo 2016-02-29 10:59

J. C. Baroja BHI-ko ikasleak: "Atzerriko gazteen errealitatea ezagutzeko aukera hobezina da"

Iker Rincon Moreno

J. C. Baroja BHI-ko ikasleak: "Atzerriko gazteen errealitatea ezagutzeko aukera hobezina da"

Algortako Julio Caro Baroja BHIko 20 ikasle Alemaniara joango dira martxoan "Erasmus +" proiektuan parte hartzera. Horren helburua da, ingelesa lantzeko baliagarria izateaz gainera, beste herrialde bateko gazteen errealitatea ezagutzeko aukera «ezin hobea» eskaintzen duela, hala uste dute antolatzaileek, "ez da elkartruke soila".

  Hezkuntza  Getxo 2016-02-29 10:17

Amelia Barquin Lopez: "Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei"

Kepa Ugarte Martiarena

Amelia Barquin Lopez: "Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei"

Sendi Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektuko kideek gonbidatuta, joan den martitzenean, otsailak 23, "Generoa eta hezkuntza" izenburuko berbaldia eskaini zuen Amelia Barquin Lopezek, Algortako Zabala ikastetxean. Aita-amei eta hezitzaileei begirako ekimena izan zen. Barquin gasteiztarra filosofian doktorea da, eta irakaslea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.

  Hezkuntza  Leioa 2016-02-24 11:59

Herri Unibertsitatearen egitaraua aurkeztuko dute bihar Leioako campusean

Herri Unibertsitatearen egitaraua aurkeztuko dute bihar Leioako campusean

Martxoaren 14tik 16era Herri Unibertsitatea egingo dute Leioako campusean. Hain zuzen ere, horren egitaraua eguen honetan, otsailak 25, aurkeztuko dute; hitzordua 11:30ean jarri dute, Ikasle Etxean.