Hezkuntza 2005-01-04 12:58

Ikerketan gehiago inbertitu behar dela dio Perez Iglesiasek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko errektore Juan Ignazio Perez Iglesiasen iritziz, unibertsitate arloko ikerketan gehiago inbertitu behar da, orain baino %25-30 gehiago. Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako finantzaketa planarekin azken urte hauetan pilatutako defizita gainditzeko aukera izango dutela azaldu du errektoreak.
  Hezkuntza 2004-12-22 15:23

Jaurlaritzak 15,3 milioiko mailegua emango dio EHUri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak eta Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak EHU finantzatzeko hitzartutako "eredu egonkorraren" berri eman zuten atzo (21) prentsaurrean. Lortutako akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 15,3 milioi eurotako mailegua emango dio EHUri, irakasleentzako soldata osagarrien ondorioz metatutako zorra kitatzeko.
  Hezkuntza 2004-12-16 22:59

"Amorralditzat" jo ditu PPren salaketak IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 2an Euskal Herriko Unibertsitatean egin ziren Klaustro eta hainbat Fakultateko Junta edo Batzar eta Ikasle Kontseiluetako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak "bahitu" izana leporatzen aritu da azken egunetan Ikasle Abertzaleak taldeari Iñaki Ortega PPko legebiltzarkidea. Honen aurrean, "irabazteko ikasleek joku zikinaren beharrik ez" dutela eta hauteskundeetan lortutako emaitza onekin, "ikasleen eskubideen defentsan" jarraituko dutela erantzun die popularrei IAk. (Argazkian, Iñaki Ortega PPko legebiltzarkidea)
  Hezkuntza 2004-12-14 19:55

Bere postontzi elektronikoa izango du EHUko ikasle bakoitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak informatika azpiegiturak berritzeko prozesu zabala jarri du martxan. Besteak beste, unibertsitatean matrikulatutako ikasle guztiei 20 mb-eko postontzi elektronikoa jartzea izan da hasierako pausuetako bat, EHUn ikasten dabiltzan bitartean erabil dezaten. Berrikuntza hauek guztiak egiteko, 3,4 milioi euroko inbertsioa egingo dute; Europar Batasuneko ERDF (European Regional Development Fund) fondoetatik 1,2 milioi euroko diru-laguntza jasoko du unibertsitateak.
  Hezkuntza 2004-12-06 19:34

Abenduak 2, historia idatzi dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 2an, UPVko ikasleon ordezkaritza berritu zen Unibertsitateko Klaustro, eta hainbat Fakultateko Junta edo Batzar eta Ikasle Kontseiluetarako. Ikasle Abertzaleaken baitan hauteskundeon emaitzak jaso eta baloratu ondoren, euskal ikasleriari eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu lortutako emaitzengatik. Izan ere, UPV osoko datuak azaltzen dituen Klaustrorako hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu dugu, Ikasle eta Abertzaleetako zerrenda herritarrak lehenengo indarra garela frogatuz. Ikasleontzat %20a den (LOUa baino lehen %28a zen) ordezkaritzan, 60 klaustrokideetatik 58 izan dira izendatuak, eta horietatik Ikasle Abertzaleak-ek 31 hautetsi lortu ditu.
  Hezkuntza 2004-12-03 19:32

EHUko irakasle kaleratuek dagoeneko hamaika urte eman dituzte kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAEko Euskal Herriko Unibertsitateak 1993ko abenduaren 3an Leioako campuseko ateak itxi zizkien 1992an kaleratutako irakasleei. Urteurrena gogoratzeko eta gaur egun gatazka zer egoeran dagoen azaltzeko irakasle kaleratu bik horren inguruko artikulua plazaratu dute gaur Gara egunkarian.

Artikulua irakurri:

Un año mas en la puerta de la UPV
- Gara (2004 Abe 04)
  Hezkuntza 2004-12-01 22:24

Bihar hautatuko dira EHUko klaustroko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek bihar hitzordua dute berriz ere hautestontziekin. EHUko klaustroan, hainbat fakultatetako batzarretan eta ikasle kontseiluetan ikasleek duten ordezkaritza berritzeko aukera izango dute. "Hauteskunde antidemokratikoak" izan arren, beren aldeko boza eskatu diete ikasleei Ikasle Abertzaleak taldeak, iazko emaitza "ezin hobeak" lortu nahian. Egun, klaustroko 60 ikasle ordezkarietatik 35 talde horretako kide dira. Aurrera begira, ikasleen beharrak "hoberen" aldarrikatzeko programa aurkeztu berri du.
  Hezkuntza 2004-11-30 20:38

Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro gehiago emango dizkio EHUri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 2004 ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontu Orokorraren kreditu globala 11.000.000 eurotan handitzea baimendu du gaurko bileran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kreditu beharrei erantzun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ohiko gasturako diru-laguntza arruntari ekarpena osatzeko.
  Hezkuntza 2004-11-22 20:25

Giza genomaren babesaren azterketa mintzagai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar bukatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean "Bioteknologia, Garapena eta Justizia" mintegia. EHUk, Deustuko Unibertsitateak, BBVA Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatzen duten Zuzenbidea eta Giza Genoma unibertsitate arteko katedrak antolatu du aipatu mintegia.
  Hezkuntza 2004-11-22 20:14

Kultura eta Teknologiaren II. Jardunaldiak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gecutek taldeak (Kultura, Gorputza eta Teknologia Ikasketak Taldea) "Zinema eta Irudizko Teknologikoak" zikloa antolatu du bihartik ostegunera bitartean Bilbao Arte zentroan. EHUko Kultura eta Teknologiaren II. Jardunaldi hauen zuzendaria Jesus Arpal Poblador Soziologia katedraduna izango da.
  Hezkuntza 2004-11-22 20:01

Euskaraz ikasi duten unibertsitarioen hizkuntza maila egiaztatzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiek unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleen hizkuntza maila egiaztatzeko eskatzeko legez besteko proposamena aurkeztu zuten ostiralean (azaroak 20) Eusko Legebiltzarrean. Hirukoaren proposamenak PSEren aldeko botoa jaso zuen. PP abstenitu egin zen eta SAk berriz, ez zuen eztabaidan parte hartu.
  Hezkuntza 2004-11-18 23:34

EHUrekin negoziazio prozesua abian jartzea proposatu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azkenaldian zeresan franko ematen ari den EHUren defizita dela-eta, LAB, ELA eta EILAS sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo (azaroak 17) Leioan. Unibertsitatearen finantzabidearen arazoa berria ez dela eta defizita "dirua ematen duenak" sortu duela gogorarazi ostean, sindikatuek bi proposamen egin zituzten. Batetik, helburua unibertsitateak bizi duen egoerari irtenbide bat bilatzea izanik, EHUk sindikatuekin negoziazio prozesu bat hasi beharko lukeela esan zuten. Bigarrenik, negoziazio horietatik lor daitezkeen akordioak bermatzeko Eusko Jaurlaritzak babes ekonomikoa eman beharko lukeela azpimarratu zuten.
  Hezkuntza 2004-11-15 22:30

EHUren defizita eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak "gezurretan aritzea" leporatu zion ostiralean Isabel Celaá PSE-EEko legebiltzarkideari, honek EHUren defizitaren eta Bizkaiko campuseko instalazioen egoera kaskarraren erruduntzat Eusko Jaurlaritza jo ostean. Iztuetaren hitzetan, defizitaren bi herenak irakasleentzako soldata osagarrien ondorio dira. Bestalde, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak EHUren 2002ko fiskalizazio txostenean jaso duenaren arabera ere, defizitaren erruduna aurrekontuen eta soldata osagarrien artean egon den desoreka izan da.
  Hezkuntza 2004-11-12 22:41

Hamaika ondoriorekin amaitu da Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurkoa azkeneko eguna izan du Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak, eta lau egun hauetan ateratako ondorioen berri eman dute. "Euskal komunikazio-esparrua euskaraz gauzatzen dena" dela azpimarratu dute, eta beraz, "izaera propioaren kontzientzia hartzen" ari dela gaineratu. Esan dutenez, euskarazko komunikazioak gero eta zerbitzu osoago eta integralagoa eskaini nahi dio euskal komunitateari.
  Hezkuntza 2004-11-12 22:34

Iztueta EHUren egoeran duen erantzukizuna bere gain hartzeko ez dela gai dio Celaak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Isabel Celaa PSE-EEko parlamentariak, Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburua EHUko defizitaren auzian duen erantzukizuna bere gain hartzeko ez dela gai salatu zuen atzo. Horrez gain, egoera ekonomikoaren erantzukizuna unibertsitateko irakasleei egotzi izana kritikatu du.
  Hezkuntza 2004-11-11 22:28

EHUn gehiago inbertitu behar dela azaldu du Iztuetak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Euskal Herriko Unibertsitatean gehiago inbertitu behar dela onartu zuen atzo, bere sailaren aurrekontuaren egitasmoa aurkezteko egindako agerraldian. Iztuetak irakasleentzako soldata osagarriei eta Madrilgo gobernuak eskumenak ez transferitzeari egotzi die defizita.
  Hezkuntza 2004-11-10 21:57

Perez Iglesiasi dirua modu okerrean erabiltzea egotzi dio IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko errektoreak egindako diru faltaren irakurketarekin bat egiten duela azaldu du Ikasle Abertzaleak erakundeak, baina ez deritzo ongi "jasotzen den dirua gutxi dela esan eta gainera zati garrantzitsu bat segurtasun kamara eta zinpeko goardietan inbertitzeari". Juan Ignacio Perez Iglesias unibertsitateak azpiegituran dituen hutsuneak salatuz irten zen herenegun Gasteizko Legebiltzarreko eledunen aurrean.
  Hezkuntza 2004-11-09 15:05

Perez Iglesiasek "larritzat" jo du EHUko egoera ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak agerraldia egin zuen atzo (azaroak 8) Eusko Legebiltzarrean. Errektoreak "larritzat" jo zuen EHUren egoera ekonomikoa eta Jaurlaritzaren 2005eko aurrekontua azken hamar urteetako txikiena dela salatu zuen. Perez Iglesiasek gutuna igorri dio Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari defizita kitatzeko edota zorraren inguruko azalpenak emateko eskatuz.
  Hezkuntza 2004-11-09 14:47

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak 200 lagun bildu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuaren beharra azaldu du izena eman duten lagunen kopuru handiak. Guztira, 200 kazetari, Administrazioko langile eta ikasle bildu dira Euskalduna Jauregian. EHUko irakasle Jose Inazio Basterretxeak azaldu duenez, “antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira”. Lau egun hauetan, 27 txosten eta 20 komunikazio ezagutzera emango dira. Basterretxeak atzerriko hizlarien parte-hartzea azpimarratu du: Gales, Hego Tirol eta Islandia. “Beste ereduetatik zer ikasi dugulako eta zer irakatsi ere badaukagulako”, azaldu du. Argazkian, irailaren 29an egindako aurkezpena.
  Hezkuntza 2004-11-09 11:32

Bestelako komunikazio eredu bat proposatu du Txema Ramirezek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txema Ramirez de la Piscina EHUko Kazetaritza irakasleak "Ikus gaitzazuen. Bestelako komunikazioa: alternatiba kritikoak" liburua kaleratu du Alberdania argitaletxearen Zerberri sailean. Lan horretan, bestelako komunikazio eredu bat proposatu du Txema Ramirezek.