HIRUKA bazkidetza

Bazkide izateak egitasmoan barru-barrutik parte hartzeko aukera eskaintzen du; proiektuaren ibilbidea zehazteko hausnarketetan eta prozesuetan erabakitzeko ahalmena (maila ezberdinetan) dute bazkideek.

Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldearen bultzatzaile eta partaide izango zarela, Uribe Kostako euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko eta horretan ekiteko helburua eta eginbeharra dituen baliabide eta bitarteko honetako kide, lagun eta protagonista izango zarela; zure ekarpenagaz astekaria, atari digitala eta irratia bizi daitezen taupada izango zarela. Eskualdeko informazioa euskaraz jasotzea egikarituko duzula.

Mota bitako bazkideak daude: Bazkide Erabiltzaileak eta Bazkide Laguntzaileak.

(Hauetariko bazkidetza mota bat aukeratuz gero, estatutuen kopia bat jaso eta bazkidetza formalizatzeko dokumentuak bete beharko dituzu).

Aukera horien informazio gehiago eta sakonagoa jasotzeko, ipini zaitez zuzenean gugaz harremanetan: