Legezko oharra eta pribatutasuna

Nor garen: identifikazio datuak

HIRUKA.EUS webgune hau irabazi asmo bako BERBAKO Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Elkartearen ekinbidez sortutakoa da (NIF: G-95669743). Lege Gordailua (behin behinekoa) BI-2019-2014 da eta ISSN: 2386-8805. BERBAKO elkartearen eta HIRUKA.EUS-en egoitza Martikoena kaleko 16. 2. solairuan dago, 48991 Algorta (Getxo). Telefonoa: 944 911 337. Posta elektronikoko helbidea: hirukakoop@hiruka.eus

Lan eremua

HIRUKA.EUS-ek Bizkaiko Uribe Kosta eskualdeko informazioa zabaltzen du, honako udalerriei kasu eginez: Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz.

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

HIRUKA.EUSeko web orri ezberdinetan sartzeagatik ez dago zertan datu pertsonalak eman behar. Edozelan ere, erabiltzaileak inoiz datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek HIRUKA.EUS-en fitxategi automatizatuan sartu arren, datuak modu konfidentzialean erabiliko dira eta ez zaizkie BERBAKO elkartea ez den hirugarrenei utziko. Dena dala, erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela gura eskatzeko eskubidea dauka, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, BERBAKO elkartera jo beharko du: Martikoena kaleko 16. 2., 48991 Algorta (Getxo). Bizkaia. Telefonoa: 944 911 337. Posta elektronikoa: hirukakoop@hiruka.eus

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Webgune honetara sarbidea doakoa da eta harpidetza edo aldez aurreko erregistrorik ez da behar. Erabiltzaileak webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraituz erabiltzeko betebeharra dauka, besteak beste, hirugarren eragileek sortutako eta horrelako lizentziarik ez duten bertako edukiak merkataritza-asmoetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren kontrako jardueratan ez erabiltzeko.

Jabetza intelektuala

HIRUKA.EUS webguneko garapen eta diseinuaren gaineko jabetza intelektualeko eskubideak Codesyntax enpresarenak eta beren bazkideenak dira. Bestalde, argazki, logo zein eduki gehienen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak BERBAKO elkartearenak eta HIRUKA kooperatibarenak dira eta creative commons-eko cc-by-sa 3.0 lizentziapean erabil daitezke, beti ere kontrakoa adierazten ez bada. Azkenik, hirugarren eragileen argazki, logo zein eduki guztiek dagozkien lizentzien araberako jabetza intelektualeko eskubideak dituzte.

Goian adierazitako lizentziak errespetatzen dituzten erabilpen guztiak (elementuak bistaratzea, inprimatzea edota edozein modutan kopiatzea, gordetzea eta zabaltzea) legezkoak dira, beti ere iturria aipatuz gero. Goian adierazitako lizentziak gordetzen ez dituen zabalpen oro galarazita dago. Argazki, testu, bideo edo audioren bati dagokion lizentzia zein den zalantzak izanez gero, edo lege ohar honek baimentzen ez duen erabilpenen bat idatzita eskatu nahi izanez gero, hirukakoop@hiruka.eus posta elektronikora idatz daiteke.

Loturak eta iruzkinak

HIRUKA.EUS-ek eskaintzen dituen beste webgune batzuetarako esteken harira, webguneak ez dauka ezelako erantzukizunik gune horietako edukietan.

HIRUKA.EUS-en agiri diren loturak informazio erreferentzia legez baino ez daude, guneetako eduki, jabetza, zerbitzu edo eskainitako produktuen gaineko ezelako balorazio barik.

Era berean, HIRUKA.EUS-ek ez dauka ezelako erantzukizunik erabiltzaileek iruzkinetan adierazitakoen gainean.