Publizitatea

 

MEDIAKIT HIRUKA 2017  (formatuak, zerbitzuak, tarifak)

 
Zer da HIRUKA

 

  • Uribe Kostako komunikazio-taldea da. Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizera hedatzen da.
  • Euskalduna, tokikoa, gaur egungoa.
  • Joera eta teknologia berrietara egokitua.
  • Astekaria paperean eta eguneroko agerkari digitalean (smartphone pantailetara egokitua). Epe labur-ertainean, irratia ere bai.
  • Diseinu-, itzulpen- eta bideogintza-zerbitzuak ere eskaintzen ditu. 

 

HIRUKAren irakurlea

 

  • Euskalduna eta euskaltzalea da.
  • Oso leiala tokiko euskal hedabide eta produktu/markekiko. 
  • Astean 9.000 irakurle Uribe Kostan*. 
  • *Datuak: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza saila eta Google Analytics. 

 

Zergatik HIRUKA?

 

  • Uribe Kostako eskualdera zabaltzen den euskarazko hedabide bakarra delako.
  • Astekariak, 8.000 aleko tirada du eta gune publiko, ikastetxe, prentsa-leku, kiosko eta bertoko komertzio, taberna zein okindegietan eskura daiteke, doan. 
  • Agerkari digitalak, 7.000 erabiltzaile dituelako.
  • Euskaldunak gero eta gehiago garelako; euskaraz bizitzeko eta gure hizkuntzaren normalizazio-prozesurako euskal hedabideen jardunak berebiziko garrantzia duelako.
  • Zure marka, produktu eta zerbitzuen beharretara egokituko garelako.