Iritzia 2016-04-12 14:19

Gaur, atzo bezala, erabakitzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Bizkaiko udal batzarra biltzekoa zen 1931ko apirilaren 16an, Gernikan. Batzar nagusi historikoak, aurreko mendean Espainiako monarkia konstituzionalak zapalduak, berrezartzea zen helburua, eta egun haietan herririk herri zabaltzen ari zen herri borondate politiko berria adieraztea. Antolatzaileetako batek, Getxoko alkate eta lehendakari Jose Antonio Agirrek –Mundaka, Bermeo eta Elorrioko alkateekin batera– honela kontatzen du «Entre la libertad y la revolución. 1930-1935» liburuan.

  Iritzia 2016-03-21 09:45

Isunen gainetik...ez gaituzue isilduko. Alde Hemendik!

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

Isunen gainetik...ez gaituzue isilduko. Alde Hemendik!

Urriaren 10ean Algortan izandako Alde Hemendik Egunean eginiko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek jaso dugu isuna. Mozal legean oinarritzen diren isun hauetan adierazten den bezala, Guardia Zibilak jartzen digu salaketa, "segurtasun indarren kontrako errespetu falta" egin izana leporatuz; gerora Ertzaintzak bide administratibotik tramitatzen duelarik Guardia Zibilak jarritako salaketa.

  Iritzia 2016-03-18 23:39

Hezkuntza legearen premiaz

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu

Hautsi egin nahi dugu Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemek gurean txertatutako publiko/pribatu dikotomia zaharkitua; eztabaida hori behingoz gainditu, eta Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatuta marraztu nahi dugu etorkizuneko hezkuntza sistema. Lege bat behar dugu guretzako nahi dugun hezkuntza sistema definitu eta besteak beste gai hauek zehazteko: aukera berdintasuna eta ekitatea, euskaran ardazturiko hezkuntza eleanitzaren aukera, konpetentzia digitalaren garapena, ikastetxeen ebaluazioa, edota benetako doakotasuna eta aukera berdintasuna ahalbidetzen duen finantzazio eredu ekitatiboago bat, esate baterako.

  Iritzia 2016-03-18 14:09

Udaltzaingoa, euskaraz!!!

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Gutierrez

Asteartean batzordean Udaltzaingoaren 2015eko memoria aurkeztu ziguten. Bertan datu asko agertzen dira, interpretazio anitzekoak. Batzuek titularretan diote delitu-indizeetan oso leku onean gaudela; beste batzuek, berriz, intzidentziak igo direla azpimarratzen dute... Gutxik nabarmentzen dute, adibidez, lantaldean emakumeak ez direla %10era heltzen edo batez besteko adina 46 urtekoa dela. Hala ere, artikulu honetan ez naiz horretaz arituko, gai garrantzitsuak direlakoan nagoen arren.

  Iritzia 2016-03-17 14:34

Txantxangorria

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Onandia

Txantxangorria

Txori kantaria bekokia (ausarta) lepoa eta paparra gorri biziak dituena. Papargorri, papogorri eta txindorra dira bere sinonimoak. Txantxangorria Euskararen ikur bihurtu da, nor izango ba? Maitea izan dugu txantxangorria beti. Euskararen egoeraren iruditzat hartu dute txantxangorria.

  Iritzia 2016-03-16 12:51

Euskaraz? No tenemos obligación, gracias.

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Hori izan da Getxo Kirolak-eko presidentearengandik jaso dugun erantzuna aldi baterako teknikari baten kontratazioaren testuinguruan. Kontratazio honek sortzen dizkigun zalantza eta susmoak alde batera utzita, postu horri esleituriko Euskara profilaren ezegokitasuna nabarmendu genuen.

  Iritzia 2016-03-15 00:18

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabakiaren aroa da eta bide horretan Euskal Herriko hainbat herritan herri kontsultak antolatzen ari dira. Etxarri eta Arrankudiagak 2014an egindakoari jarraituz, aurtengo udan Goierri eta Debagoienako herrietan, Aramaion, Azpeitian, Bakaikun, Diman eta Ispasterren erabakitzeko eskubidearen inguruko herri kontsultak egingo dituzte. Uribe Kostako herri batzuek gauza bera egingo dute datorren urteko udaberrian eta Lemoizen ere horretaz pentsatzen ari gara.

  Iritzia 2016-03-07 13:47

"PNV Espainola!", "Español el que no bote", lakoak...

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Gaurkoan zirikatzaile etorri naiz, aspaldin kexatzen nauen gaia ekarri nahi dut. Independentismoa eta identitatea. Azken hamarkadetako inkesten emaitzei erreparatuz gero ohartuko gara independentzia eta euskal sentimenduarekiko joeran ez direla egon aldaketa sakonik.

  Iritzia 2016-03-06 09:40

Getxoko paisaia-proiektua: pedagogia

Erabiltzailearen aurpegia Armando Llamosas

Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzari esker, Getxoko udalak paisaiari buruzko azterketa bat hasi du.

  Iritzia 2016-03-03 10:23

Florencio Constantino Tenorea

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Onandia

Florencio Constantino Tenorea

Aste honetako Hirukan, Konrado Mugertza Urkidiren artikulu bat agertzen da: Constantinoren bizitza ondo azaltzen duela uste dut. Getxoko Udalak, Barkin alkatea zela, haren oroimenez parke bat egin zuen: Tenore parkea, goiko Trinitarioen ondoan, hain zuzen ere. Konradok aipatzen duen bezala, Jose Luis Butronek busto bat zizelkatu zuen Florencioren oroimenez. Jose Luisek kontatu zidan, parkearen inaugurazio egunean, Constantinoren Mallorkako ahaide hurkoak esan ziola oso antza handia zuela. Hemen duzue bustoaren argazkia:

  Iritzia 2016-03-03 00:20

Isunen gainetik... Ez gaituzue isilduko!

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

Alde Hemendik Eguneko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek isuna jaso dugu. Segurtasun indarren kontrako irainak bota izana leporatzen digute. Inolako identifikazio fisikorik egin gabe, bideo batez baliatuta identifikatu gintuzten. Ezin dugu onartu gure adierazpen askatasunari mugak jartzea. Estatu espainolaren errepresioaren aurpegi berria dugu hau, non iritzi ezerosoak zapaltzeko, poliziak akusazio eta epaile papera bete dezakeen mozal legeari esker. Gure herritarren atxikimendua ezinbestekoa zaigulako egoera hau salatzeko:martxoak 12, 19:00etan Txiki-Otaegi plazan atxikimendu argazkia. Isunen gainetik...ez gaituzue isilduko! Alde Hemendik!

  Iritzia 2016-02-23 23:07

Puzzle bat baino ez gara

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo San Andres

Demagun mila pertsona bakoitzak bere aurrean puzzle bat osatuta duelarik. Puzzle bakoitzak mila pieza ditu, eta denak ezberdinak dira.

  Iritzia 2016-02-25 12:46

Txakur torturatzailea!!!

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Nerekan Umaran

Lehenik eta behin, argi gera dadila izenburukoa nire txakurrarentzako mezua dela, katuaren atzetik zirikatzen ibiltzen den lau hankako gizatasunik gabeko animalia horrentzat.

  Iritzia 2016-02-24 12:35

"Ugarteko" lotsagabea

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

"Ugarteko" lotsagabea

"Ugarteko" ezizenez ezaguna den Iñigo Cabacas erail zuten polizia operazioko arduradunak, 770.000 euro erreklamatzen dizkio Naiz, Gara eta Cabacas familiaren defentsari.

  Iritzia 2016-02-15 13:52

Hezkuntza Saila, itsua, gorra, mutua eta enpresekiko kolaboratzailea da

Erabiltzailearen aurpegia LAB

Hezkuntza Saila, itsua, gorra, mutua eta enpresekiko kolaboratzailea da

Catering enpresa eta Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arteko eskandalua ateratzea denbora kontua baino ez zen. Izan ere, LABek hainbatetan eta bide ezberdinez salatu izan du egoera hau. Eusko Jaurlaritzako langileriak sarri atera du argitara, enpresek menuetan jangaien kantitate eta kalitatea eskas ematen zutela. Enpresa hauetako langileek ere askotan salatu dute Eusko Jaurlaritzak egindako kontratazioetatik zenbateko etekin ekonomikoa ateratzen zuten enpresek.

  Iritzia 2016-02-14 10:29

"Euskal Harriaren ABDa" irri egiteko beldurrezko film laburrak

Erabiltzailearen aurpegia Armando Llamosas

"Euskal Harriaren ABDak" film laburrak gure herrietan

  Iritzia 2016-02-11 13:13

Estatu Espainiarrean ez da torturatzen, baina torturatuak milaka gara

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Rodríguez Larrinaga

Aspaldian idatzi gabe nago eta idaztera animatu naizenean oraingo honetan nire hitzek zentzu handirik ez dutela izango pentsatu dut. Otsailaren 13an torturaren aurkako eguna izango da, justizia eta memoria aldarrikatzeko eguna. Zorionez ni ez naiz inoiz torturatua izan nire hitzek balio eskasa izan dezakete, baina Euskal Herrian milaka lagun izan dira torturatuak, horien hitzak dira irakurri eta entzun behar direnak.

  Iritzia 2016-02-10 22:55

Europar Batasunaren batasun eza

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Mostajo Galduroz

Europar Batasunaren batasun eza

Siria fisikoki suntsitzen ari den bitartean, Europak bere printzipioak suntsitzeari ekin dio. Asilo eskatzaileen uholdearen aurrean Batasuneko estatuak bi eratan ari dira jokatzen: alde batetik jasotzen dituzten eskariak erarik ezkorrenean aztertuz eta bestetik, neurri juridikoen bitartez, errefuxiatuei herrialdearen irudi zakarrena erakutsiz.

  Iritzia 2016-02-10 17:36

Ingeles lorategietako bideak

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Ingeles lorategietako bideak

Wikipediak esaten duen moduan: “Ingeles lorategia XVIII. mendearen hasieran Ingalaterran sorturiko lorategi-estilo bat da, geroago Europa osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, frantses lorategiari gaina hartuz...

  Iritzia 2016-01-27 12:08

Bagoi sozialaz

Erabiltzailearen aurpegia German Kortabarria

"Erabakitzeko eskubidearen trenak bagoi soziala behar du, bagoi instituzionalaz gain", esan zigun Juan Jose Ibarretxe lehendakariak urtarrilaren 19an lepo betetako Andres Isasi aretoan; areago, onartu zuen bagoi soziala falta izan zitzaiola karguan zegoenean gidatu zuen erabakitzearen aldeko saioari.