Jendartea 2004-01-20 21:59

Itourbask-eko kide izatea eskatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzaturiko 'Itourbask' Euskadiko Turismo Bulegoen Sarearekin bat egiteko eskaria egin du Getxo Udalak. Udal ezberdinei ezezik, turismo-sustapenaren alorrean diharduten elkarteei ere, euskal turismo sare batean parte hartzeko abagunea eskaintzen die Itourbaskek.
  Jendartea 2004-01-20 20:40

Irango lurrikaran kaltetuentzat, 300 euro eman ditu Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iranen izandako lurrikaran kaltetutakoak laguntzeko, 300 euroko diru-partida bideratu du Berangoko Udalak, Eudelek BBKn zabaldu duen kontu-korrontean. Izan ere, Laguntza Fondoa sortu berri du Euskal Udalen Elkarteak, 2003ko abenduaren 26an, herrialde horretako zati handi bat suntsitu zuen lurrikarak erangindako kalteak arintzeko.
  Jendartea 2004-01-19 20:16

Fadura kiroldegiko tarifak garestiagoak aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fadura kiroldegiak tarifak igo ditu 2004 urtera begira. Hemendik aurrera, 145 euro ordaindu beharko dituzte urtero Getxon erroldatuta dauden familiak. Beste herri batzuetan bizi direnak, berriz, 275 euro. Gainera, seme-alaba bakoitzeko, euro bat (sei urtetik beherakoak) eta 39 euro (22-25 urtekoak) bitarteko diru kopurua ordaindu beharko da.
  Jendartea 2004-01-19 20:15

Etengabe garbituko dituzte Getxoko ibaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko ibaiak urte osoan zehar garbituko ditu Udalak, egoera egokian mantendu ahal izateko. Orain arte, urtean birritan egiten zen garbiketa, baina landaretzak ibaiaren inguruan duen indarra dela eta, areagotu egin behar izan da. CESPAk edukiko du lan horren ardura.
  Jendartea 2004-01-19 20:15

Ibilbidea egingo dute Santa Marinako haitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Santa Marinako haitzen inguruan, Sopela eta Urduliz lotuko dituen bidea egiteko proiektua bultzatzen dihardute bi herri horietako udalek. Honen bidez, xendazaletasuna eta trekking-a praktikatu ahal izango dira bertan. Egitasmo berri honen xehetasunak adosteko bidean daude Sopela eta Urdulizko udal korporazioek. Eta Jataondo mendi-nekazaritza elkarteak ere parte hartuko du.
  Jendartea 2004-01-16 20:42

Gabonzaharrean udaltzain bati tiroa eman zion gaztea atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 31an perdigoi eskopeta batekin Algortan tiro egin eta udaltzain bat buruan zauritu zuen ustezko egilea atxilotu du, gaur goizean, Getxoko Udaltzaingoak. Gertaera 2003ko azken eguneko arratsaldean izan zen, aipatutako udaltzaina Algortako erdiguneko kale batean trafikoa zaintzen ari zela. Etxe batetik botatako perdigoi-tiroak poliziaren burua jo zuen. Erietxera eraman behar izan zuten, posta burutik atera ziezaioten.
  Jendartea 2004-01-16 20:14

Erromoko bolondres-zentroa berriztatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erromoko Gobelaurre kalean dagoen bolondres-zentroa egokitzeko proiektua onartu du Getxoko Gobernu Batzordeak. Horrela, ekainean hasiko dira obrak, hainbat elkartek egunez egun bertan egiten duten lana ez oztopatzeko. Guztira, 51.627 euro inbertituko dituzte.
  Jendartea 2004-01-14 20:27

Buru-urrientzako Erromoko egoitza 2005eko azken hiruhilekoan zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erromon egingo duten buru-urritasunak dauzkaten lagunentzako egoitza, 2005eko azken hiruhilekorako egon liteke amaituta, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur baieztatu duenez. Santa Eugenia kaleko 12 zenbakiko etxea botatzeko agindua eman du dagoeneko Udalak. Izan ere, lursail horretan eraikiko da aipatutako egoitza. Etxea suntsitzeak 20 mila euroko kostua izango du.

Aipatutako lursailaren gaineko azalera-eskubidea 50 urtez edukiko du Bizkaiko Foru Aldundiak, Udalarekin hitzartutakoaren arabera, egoitza eraikitzeaz gain, bere kudeaketaz arduratzeko helburuarekin.
  Jendartea 2004-01-13 19:09

Bizikletarekiko tratua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hilabeteak dira uda amaitu zela eta hondartzara edo igerilekura joateari eta bizikletan ibiltzeari utzi geniola. Ni, urtero bezala ez naiz aparte ibili eta nire mountain bikearekin zenbait kilometro egin ditut Getxotik etengabe bueltaka. Baina zoritxarrez betiko zenbait arazorekin egin dut topo, hala nola, errepideetatik ibiltzeak dakarren arriskua, zenbait ibilgunetan ibiltzeko debekua eta bizikleta erabiltzeko bideen eskasiak.
  Jendartea 2004-01-13 18:58

Uribe Kostako hiru kide ETBko "Barnetegia" saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur hasiko den "Barnetegia" saio berrian hamalau lehiakideetatik hiru Uribe Kostarrak izango dira: Erika Likete sopeloztarra, Eneko Sanz algortarra eta Fakundo Aznarez Argentinako berangotarra.
  Jendartea 2004-01-10 20:50

Elbarrientzako taxiak jartzeko hitzarmena "oso motel" doa Udalaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Elbarrientzat egokitutako bi taxi jartzeko, Espainiar Gobernuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioarekin sinatutako akordioaren betearazpena "era traketsean eta oso motel" egiten ari dela salatu du EAJ, EA eta IU-EB alderdiek osatzen duten Getxoko Udal Gobernuak. Once fundazioak ere hitzartutakoaren dirua "ez da oraindik heldu", udal arduradunek adierazi dutenez.
  Jendartea 2004-01-10 20:49

Telefoniarako lurzorua alokatzeagatik hilean 1.100 euro jasotzen ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Telekomunikazioetarako oinarrizko estazioak eta uhin-lotura tresneria jartzeko lurzoru publikoa erabiltzea baimentzeagatik, 1.100 euro baino gehiago jasotzen ditu hilean Getxoko Udalak, telefonia mugikorreko hainbat enpresen eskutik.

Guztira, zortzi dira udalerrian dauden mota honetako ekipoak: horietatik hiru Martikoena ur-biltegian, bina ekipo Areetako merkatuaren gainean eta Matxikortiñe ur-biltegian eta beste bat Algortako Kultur Etxea zegoen Urgull kaleko eraikinaren gainean. Loiun Getxoko Udalarenak diren instalazioetan ere beste bat jarri dute.
  Jendartea 2004-01-09 20:52

Zentroko toki-arazoei irtenbidea eskatzen dute Gobela Ikastolakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta Bizkaiko delegazioko arduradunei, Internet bidezko mezuak bidaltzeko kanpaina abian jartzea erabaki du Gobela ikastola publikoko eskola kontseiluak. Honen bidez, 2004ko aurrematrikulazio epea hasi baino lehen, zentroan daukaten toki-arazoari "irtebide duina" emateko bilera ahalbidetu nahi dute.
  Jendartea 2004-01-09 19:46

Elbarrientzako taxiak jartzeko, hitzarmena sinatu du Gobernu Zentralarekin Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunen bat daukaten hiritarren irizgarritasuna garraioetan bermatzeko, hitzarmena sinatu dute Getxoko Udalak, Once fundazioak eta Espainiar Gobernuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak. Besteak beste, egokitutako bi autotaxi jarriko dira udalerrian, pertsona hauen gizarteratzea errazteko asmoz.
  Jendartea 2004-01-09 19:01

Surflari batek Prestigen aseguru-etxearen aurka aurkeztutako demanda onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Prestige pretoliuntziaren aseguru-etxearen aurka, Sopelan aritzen den surflari batek aurkeztutako eskaera onartu du epaitegi batek. Orotara, 470 euro eskatu ditu Getxoko gazteak, surf-ohola eta neopreno jantzia kostatu zitzaizkion diru kopurua alegia. Estreinatu eta egun gutxitara, erabilezinak geratu ziren galipotarengatik.
  Jendartea 2004-01-08 21:36

Algortak QUAD zirkuitu baten itxura

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako auzokidea nahiz eta nire herriko kaleetan egindako aldaketa batzuk salatu nahi nituzke. Getxoko Udalak Algortako hainbat bidegurutzetan zentzugabeko aldaketak egin ditu; espaloien zabalkuntza hurrenez hurren. Kotxearekin egin beharreko jira eragotzi baino ez dute egiten, gehienbat bidegurutzean beste kotxe batekin topo egiten duzunean.
  Jendartea 2004-01-07 22:57

Kultura eta kirol taldeen dirulaguntza eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 31ra arte, Getxoko Udalari dirulaguntza eskatzeko aukera edukiko dute udalerriko kultura eta kirol taldeek. Horrela nahi izan ezkero, eskari orria Udal Erregistroaren zigiluarekin, elkartearen izena eta IFK zenbakia, eta eskaria aurkezten duena elkarteko zeren modura ari den aurkeztu beharko dute elkarteek. Horretaz gain, diru laguntza jasotzen duten ala ez jakinarazteko helbidea ere jarri beharko dute.
  Jendartea 2004-01-07 21:28

Leioako motorista bat hil da Avanzada errepidean gertatutako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Motorrean zihoan Leioako bizilaguna hil zen, atzo arratsaldean, Erandio parean, Avanzada errepidean (BI-637) izandako istripuaren ondorioz. 15:50ak aldera gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zartakoarengatik jasandako zauri larrien eraginez, une-unean hil zen motorra gidatzen ari zen R.R.M. gizona. Oraindik ere, ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira.
  Jendartea 2004-01-05 21:56

Geltoki berriak jarriko dituzte Bizkaibuseko EHUko eta Armintzako lineetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campusa Bilborekin lotzen duen Bizkaibuseko linean, aldaketan egingo ditu datorren asteazkenetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Herri Lan Sailak. Beste alde batetik, Plentzia-Gorliz-Andraka ibilbidean, hiru geltoki berri jarriko dituzte, Armintza Lemoizko Urizar auzoarekin hobeto lotzeko.
  Jendartea 2004-01-02 22:20

Asteburuetan ikasketa-gelak zabaltzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azterketa garaiko asteburuetan ikasketa gelak zabaltzea eskatu dio Udalari Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Gainera, ikasketa-gelen ordutegia, astelehenetik igandera, etengabekoa izan beharko litzatekeela adierazi du Ruizek.