Jendartea 2003-12-17 22:35

Hirigunean kotxeen abiadura kontrolatuko dute radar bidez, urtarriletik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urtearen hasieran, hirigunetik joaten diren ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radarra jarriko du martxan Getxoko Udalak. 66.000 euroko gastua suposatu du sistema berri honek eta “istripuak ekiditzeaz gain, oinezkoei herri barruan lasaitasun handiagoa ematea eta kutsadura murriztea ere du helburu", Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak azaldu duenez.
  Jendartea 2003-12-15 23:33

Emakume baten gorpua aurkitu dute Punta Galeako arroketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakume baten gorpua atera du Punta Galeako arroketatik, arratsaldeko bostak aldera, Ertzaintzako helikoptero batek. Hildakoak, 25 eta 35 urte bitarteko neska, ez zuen identifikazio agiririk aldean. Hori dela eta, hiritarren laguntza eskatu dute nor den jakin ahal izateko.
  Jendartea 2003-12-15 22:24

Ikasketa-gela berria ireki dute Sopelako Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 15a bitartean, ikasketa-gela zabaldu dute Sopelako Institutuan. Ricardo Ibarra Sopelako Udaleko alkateordeak adierazi duenez, hasiera batetan, unibertsitateko ikasleentzako irekitzea aurrikusi duten arren, "horrek ez du esan nahi beste batzuk sartu ezin izango direnik". Hori bai, Udal Liburutegiko bazkideentzako pentsatuta dago ikasketa-gela.
  Jendartea 2003-12-15 22:07

Bi gazte atxilotu zituzten larunbatean Leioan 45 DVD lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adin txikiko errumaniar bi atxilotu zituen larunbatean Ertzaintzak ustez Leioako merkataritza-zentro batetan DVD filmeak lapurtzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko zortziak aldera izan ziren gertaerak. Merkatal-guneko segurtasun langileek bi gazteak geldiarazi zituzten, ordaindu gabe, hainbat artikulurekin joatera zihoazenean. Ertzaintzara deitu eta, agenteak bertara heldu zirenean, DVD formatoko 45 pelikula atzeman zizkieten. Guztira, zortziehun euro baino gehiagoko balioa daukate aipatutako filmeek.
  Jendartea 2003-12-12 20:04

Barrika eta Plentzia arteko pasealekua datorren astelehenean inauguratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusebio Melero Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko diputatuak, Jose Maria Ezpeleta Barrikako alkateak eta Nicolas Oñate Plentziako alkateak, bi udalerriak lotzeko, N-2122 errepidean eraiki berri den oinezkoentzako pasealekua inauguratuko dute datorren astelehenean, 13:00etan hasiko den ekitaldian.
  Jendartea 2003-12-12 19:01

Babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mendibile, Pinueta eta Txorierri auzoetan babes ofizialeko 212 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten, asteazkenean, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak.

Leioan erroldatu zirela, hiru eta bost urteko tartea beteta eduki beharko dute etxebizitza hauek eskuratu nahi dituzten guztiek. Udaberrian zozketatuko dira, Etxebidek horrelakoetan jartzen dituen baldintzak kontutan hartuta.
  Jendartea 2003-12-11 20:30

Minusbaliatuenganako sentsibilizazio kanpainia abian jarri du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunak dauzkaten getxoztarrenganako sentsibilizazioa bultzatzeko, ‘Ehuneko 100ean eskubideetan berdinak’ kanpainia martxan jarri dute Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Auzotar guztiak kontzientziatu nahi dituzte, gaixo hauek euren arazoak gainditzen erraztasun handiagoak izan ditzaten.

Besteak beste, buru-urritasunak dauzkaten lagunek egindako 30 mila eskuorri banatuko dituzte etxeetara. Gainera, gaixo hauek gainontzeko herritarrekiko bizi duten ezberdintasun egoeraz ohartarazteko, iman bana oparituko dute eskuorriekin batera.
  Jendartea 2003-12-10 15:15

Unicef-en 'Bakearen ametsak' erakusketa ostiralera arte egongo da ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 12ra arte, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoak (Unicef) antolatutako 'Bakearen ametsak' argazki erakusketa egongo da ikusgai, 10:00etatik 13:00 etara, Sopelako Udaletxeko Hall Kulturalean. Gudek haurtzaroan daukaten eragina erakustea eta gizartea arazo horren aurrean sentsibilizatzea da erakusketa honen helburua.

Argazki erakusketarekin batera, errealizadore euskaldunek egindako bi laburmetraien emanaldiak ere antolatu dituzte. Lehenengoa, 'Patesnak, un cuento de Navidad' (13') atzo egon zen ikusgai. Bigarrena, 'El olvido de la memoria' (26') bihar eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara bitarteko sesio jarraituan. Biak Tríper & Zapin produktorak eginak dira Iñaki Elizalderen zuzendaritzapean.
  Jendartea 2003-12-10 14:25

'Bidai Konbinatuak' hitzaldia gaur Berangoko kontsumitzaileak informatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) antolatuta, 'Bidai Konbinatuak' hitzaldia eskainiko da gaur, 19:00etatik aurrera, Berangoetako Kultur Etxean. Bertan, Conchi Recio eta Jon Ariño hizlariak arituko dira.
  Jendartea 2003-12-09 19:34

Garapenaren aldeko lankidetzarako beste 44 mila euro emango ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Garapenaren aldeko lankidetzarako zortzi proiekturi ez ohiko dirulaguntza ematea onartu du Getxoko Udaleko Gobernu Batzordeak.

Getxoko Udalak urtean zehar garapenearen aldeko lankidetzari eman dionari gehitu behar zaizkion beste 44.314 euro. Oraingoan eta berritasun bezala, udalerri barruan aurrera eramango diren proiektu batzuek jasoko dute dirulaguntza.
  Jendartea 2003-12-09 18:34

Getxoko Udalak eta Aldai Patronatoak elkarren arteko hitzarmena berretsi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Indarrean zegoen elkarren arteko hitzarmena lau urtez luzatzeko erabakia hartu dute gaur Getxoko Udalak eta Aldai Patronatoak. Udalerriko kultura, kirola eta aisialdirako hainbat ekimen sustatzea da helburu nagusia.

Hitzarmenari esker, Udalak 15.025 euroko dirulaguntza emango dio patronatoari, Algortako Karitate kalean dituen aretoek sorturiko kudeaketa eta mantentze gastuei aurre egiteko. Horren ordez, Aldai Patronatoak, ezarritako baldintzekin bat datozen udalerriko elkarte eta taldeei utziko dizkie aretoak. Udalalaren dirua patronatoaren aurrekontu osoaren %20a da.
  Jendartea 2003-12-07 19:20

AHT GELDITU! Elkarlanak deituta manifestazioa egingo da bihar Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoak Euskal Herrian erantzun zabala jaso du eta aurkakotasun hori ez da kasualitateko gertatakaria: jendeak gizarteko hainbat arlotan aurrera daraman ekimen luzearen lorpena da hori, informazioa eta mobilizazioa osagai nagusi dituena. Imajina daitezkeen bide guztiak erabili dira bere justifikazio faltagatik eta eragingo lituzkeen kalte ekologiko, sozial eta ekonomikoengatik, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere, gaitzespen zabala jaso duen makro-proiektu hori gelditzen saiatzeko.
  Jendartea 2003-12-05 19:01

Adin txikiko bost lagun atxilotu dituzte beste biri lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adin txikiko bost gazte, guztiak Bilboko auzokideak, atxilotu zituen atzo Getxoko Udaltzaingoak Algortan, beste adin txikiko bi lagunei, indarra erabiliz, hainbat objektu lapurtu ondoren.

Arratsaldeko 19:00etan izan zen gertaera, Algortako Konporte kalean. Une horretan, bost gazteek beste biak inguratu eta, indarra erabiliz, sakeleko telefonoak eta beste hainbat objektu lapurtu zizkieten. Horren ostean, ihes egin zuten.
  Jendartea 2003-12-04 21:08

Historian zehar emakumeek abokatu izateko edukitako aukerak aztertuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalak 'Emakumezko abokatuak atzo eta gaur' izeneko mintegia antolatu du biharko, Leioako campusean. 11:15ean hasita, emakumezko abokatuek antzinean izan zuten eta gaur egun duten papera aztertuko da.

EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez, XX. mendeko emakumeen errealitatea zein izan zen, eta XXI. menderako aurreikuspenak zeintzuk diren jorratuko dituzte hizlariek. Emakumeek antzinean abokatuak izateko aukera zeukaten ala ez, zein motatako arazoak defendatzen zituzten (eurenak ala besteenak) eta diskurtso politikoak emateko gaitasuna bazeukaten aztertuko dituzte, besteak beste.
  Jendartea 2003-12-04 20:07

Emakumeen erasoen aurkako jaia egingo dute bihar Udondo Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakumeenganako erasoak salatzeko jaia antolatu dute, abenduaren 5ean, Leioako Udondo Gaztetxean, Liligorriak, Bilgune Feminista eta Uribe Kostako Emakumeen Asambrada taldeek. Bertan gai horren inguruko erakusketa egongo da ikusgai, eta 20:00etatik aurrera, kontzertua eskainiko du Nun taldeak. Honekin batera, beste talde bat arituko da, hala ere, izena ez dute zehaztu sorpresa delakoan.
  Jendartea 2003-12-03 22:34

Uribe Kosta elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adimen-urritasuna duten pertsonei laguntza eskaintzen dien Uribe Kosta elkarteak ate irekien jardunaldia ospatuko du bihar, Urritasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Urtea dela-eta. Ekimen honen bitartez, elkarte bizkaitarrak bere instalazioak eta bertan lan egiten duen langile taldea erakutsi nahi die herritarrei eta erakundeei.

Nahi duten guztiek Leioako Gorlizeko eta Neguriko eguneko zentroak, Urdulizeko Mendiondo Zentro Okupazionala, eta Santa Ana, Gobela eta Belausteko etxebizitzak bisitatu ahal izango dituzte.
  Jendartea 2003-12-02 22:34

Ateak Zabalik Jardunaldiak Getxoko eta Leioako Lanbide Hastapenerako Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo eta Leioako Lanbide Hastapenerako Zentroak Ateak Zabalik Jardunaldiak egingo ditu asteazkenean eta ostegunean, zentroaren XV. urteurrena dela aprobetxatuz. Jardunaldi hauen helburua zentroa, eta bertan egiten den lana, Getxoko eta Leioako auzokideei erakustea da.
  Jendartea 2003-11-28 01:00

Europako Eskualdeetako Gobernu Solidarioen Foroa egiten ari da Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko urtarrilean egin zen Porto Alegreko Munduko III. Gizarte Foroaren itzalean jaiotako Europako Eskualdeetako Gobernu Solidarioen Foroak, lehenengo topagunea egiten ari da gaur eta bihar Algortako Villamonte kaleko Kultur Etxean.

Konpromizua oinarritzat hartuz, esperimentazioa, salaketa eta Munduko zein Europako Gizarte Foroak abian jartzen ari diren bide berriak lantzeko sortu da ekimena, Angel Elias Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekintza sailburuordeak gaur goizean azaldu duenez.
  Jendartea 2003-11-26 22:29

Gizon bat atxilotu dute bi establezimendutan mehatxuekin lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaltzaingoak A.M.U. 28 urteko bilbotarra atxilotu zuen atzo, 9:30ak aldera, ustez, Algortako Igeretxe Hotelean eta Alangobarri kaleko janari dendan mehatxatuz lapurtzeagatik. Tamaina handiko mendi-labana eta gezurrezko pistola erabili zituen gizonak, lapurretak egiteko. Guztira, 250 bat euro eraman zituen. A.M.U.k horrelako ekintzengatik aurrekariak ditu eta hurrengo orduetan eramango dute epailearen aurrera.

Ereaga hondartzako uretan atzo agertu zen kotxeari dagokionez, gaur arte itxaron behar izan du Ertzaintzak atera ahal izateko. Atzo ezin izan zuten atera, marea arazoengatik. Antza, lapurtutakoa da.
  Jendartea 2003-11-26 19:40

'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkarteko kide izango da Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar, 19:30etik aurrera egingo den osoko bilkuran aztertuko dute Sopela 'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkartean sartzeko proposamena. Eskaera onartzen bada, Ricardo Ibarra izango da udalerriko ordezkaria, erakunde horretako batzorde eragilean. Bizkaiko hainbat herrik osatzen dute elkarte hori; Portugalete, Getxo, Bakio, Gernika, Gorliz, Bermeo eta Mundaka, besteak beste. Turismo Azoketan Bizkaiko kostalde osoa 'bidai egiteko aukera' bezala aurkeztea da 'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkarteko helburu nagusia.