Jendartea 2004-01-14 20:27

Buru-urrientzako Erromoko egoitza 2005eko azken hiruhilekoan zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erromon egingo duten buru-urritasunak dauzkaten lagunentzako egoitza, 2005eko azken hiruhilekorako egon liteke amaituta, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur baieztatu duenez. Santa Eugenia kaleko 12 zenbakiko etxea botatzeko agindua eman du dagoeneko Udalak. Izan ere, lursail horretan eraikiko da aipatutako egoitza. Etxea suntsitzeak 20 mila euroko kostua izango du.

Aipatutako lursailaren gaineko azalera-eskubidea 50 urtez edukiko du Bizkaiko Foru Aldundiak, Udalarekin hitzartutakoaren arabera, egoitza eraikitzeaz gain, bere kudeaketaz arduratzeko helburuarekin.
  Jendartea 2004-01-13 19:09

Bizikletarekiko tratua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hilabeteak dira uda amaitu zela eta hondartzara edo igerilekura joateari eta bizikletan ibiltzeari utzi geniola. Ni, urtero bezala ez naiz aparte ibili eta nire mountain bikearekin zenbait kilometro egin ditut Getxotik etengabe bueltaka. Baina zoritxarrez betiko zenbait arazorekin egin dut topo, hala nola, errepideetatik ibiltzeak dakarren arriskua, zenbait ibilgunetan ibiltzeko debekua eta bizikleta erabiltzeko bideen eskasiak.
  Jendartea 2004-01-13 18:58

Uribe Kostako hiru kide ETBko "Barnetegia" saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur hasiko den "Barnetegia" saio berrian hamalau lehiakideetatik hiru Uribe Kostarrak izango dira: Erika Likete sopeloztarra, Eneko Sanz algortarra eta Fakundo Aznarez Argentinako berangotarra.
  Jendartea 2004-01-10 20:50

Elbarrientzako taxiak jartzeko hitzarmena "oso motel" doa Udalaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Elbarrientzat egokitutako bi taxi jartzeko, Espainiar Gobernuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioarekin sinatutako akordioaren betearazpena "era traketsean eta oso motel" egiten ari dela salatu du EAJ, EA eta IU-EB alderdiek osatzen duten Getxoko Udal Gobernuak. Once fundazioak ere hitzartutakoaren dirua "ez da oraindik heldu", udal arduradunek adierazi dutenez.
  Jendartea 2004-01-10 20:49

Telefoniarako lurzorua alokatzeagatik hilean 1.100 euro jasotzen ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Telekomunikazioetarako oinarrizko estazioak eta uhin-lotura tresneria jartzeko lurzoru publikoa erabiltzea baimentzeagatik, 1.100 euro baino gehiago jasotzen ditu hilean Getxoko Udalak, telefonia mugikorreko hainbat enpresen eskutik.

Guztira, zortzi dira udalerrian dauden mota honetako ekipoak: horietatik hiru Martikoena ur-biltegian, bina ekipo Areetako merkatuaren gainean eta Matxikortiñe ur-biltegian eta beste bat Algortako Kultur Etxea zegoen Urgull kaleko eraikinaren gainean. Loiun Getxoko Udalarenak diren instalazioetan ere beste bat jarri dute.
  Jendartea 2004-01-09 20:52

Zentroko toki-arazoei irtenbidea eskatzen dute Gobela Ikastolakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta Bizkaiko delegazioko arduradunei, Internet bidezko mezuak bidaltzeko kanpaina abian jartzea erabaki du Gobela ikastola publikoko eskola kontseiluak. Honen bidez, 2004ko aurrematrikulazio epea hasi baino lehen, zentroan daukaten toki-arazoari "irtebide duina" emateko bilera ahalbidetu nahi dute.
  Jendartea 2004-01-09 19:46

Elbarrientzako taxiak jartzeko, hitzarmena sinatu du Gobernu Zentralarekin Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunen bat daukaten hiritarren irizgarritasuna garraioetan bermatzeko, hitzarmena sinatu dute Getxoko Udalak, Once fundazioak eta Espainiar Gobernuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak. Besteak beste, egokitutako bi autotaxi jarriko dira udalerrian, pertsona hauen gizarteratzea errazteko asmoz.
  Jendartea 2004-01-09 19:01

Surflari batek Prestigen aseguru-etxearen aurka aurkeztutako demanda onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Prestige pretoliuntziaren aseguru-etxearen aurka, Sopelan aritzen den surflari batek aurkeztutako eskaera onartu du epaitegi batek. Orotara, 470 euro eskatu ditu Getxoko gazteak, surf-ohola eta neopreno jantzia kostatu zitzaizkion diru kopurua alegia. Estreinatu eta egun gutxitara, erabilezinak geratu ziren galipotarengatik.
  Jendartea 2004-01-08 21:36

Algortak QUAD zirkuitu baten itxura

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako auzokidea nahiz eta nire herriko kaleetan egindako aldaketa batzuk salatu nahi nituzke. Getxoko Udalak Algortako hainbat bidegurutzetan zentzugabeko aldaketak egin ditu; espaloien zabalkuntza hurrenez hurren. Kotxearekin egin beharreko jira eragotzi baino ez dute egiten, gehienbat bidegurutzean beste kotxe batekin topo egiten duzunean.
  Jendartea 2004-01-07 22:57

Kultura eta kirol taldeen dirulaguntza eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 31ra arte, Getxoko Udalari dirulaguntza eskatzeko aukera edukiko dute udalerriko kultura eta kirol taldeek. Horrela nahi izan ezkero, eskari orria Udal Erregistroaren zigiluarekin, elkartearen izena eta IFK zenbakia, eta eskaria aurkezten duena elkarteko zeren modura ari den aurkeztu beharko dute elkarteek. Horretaz gain, diru laguntza jasotzen duten ala ez jakinarazteko helbidea ere jarri beharko dute.
  Jendartea 2004-01-07 21:28

Leioako motorista bat hil da Avanzada errepidean gertatutako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Motorrean zihoan Leioako bizilaguna hil zen, atzo arratsaldean, Erandio parean, Avanzada errepidean (BI-637) izandako istripuaren ondorioz. 15:50ak aldera gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zartakoarengatik jasandako zauri larrien eraginez, une-unean hil zen motorra gidatzen ari zen R.R.M. gizona. Oraindik ere, ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira.
  Jendartea 2004-01-05 21:56

Geltoki berriak jarriko dituzte Bizkaibuseko EHUko eta Armintzako lineetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campusa Bilborekin lotzen duen Bizkaibuseko linean, aldaketan egingo ditu datorren asteazkenetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Herri Lan Sailak. Beste alde batetik, Plentzia-Gorliz-Andraka ibilbidean, hiru geltoki berri jarriko dituzte, Armintza Lemoizko Urizar auzoarekin hobeto lotzeko.
  Jendartea 2004-01-02 22:20

Asteburuetan ikasketa-gelak zabaltzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azterketa garaiko asteburuetan ikasketa gelak zabaltzea eskatu dio Udalari Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Gainera, ikasketa-gelen ordutegia, astelehenetik igandera, etengabekoa izan beharko litzatekeela adierazi du Ruizek.
  Jendartea 2004-01-02 22:20

Petardo batek eztanda egiterakoan, zauriak jaso ditu aurpegian gazte batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goizaldeko seirak aldera, D. E. A. 19 urteko getxoztarra atenditu behar izan zuten, urtarrilaren 1ean, DYAko larrialdi zerbitzuek, petardo batek aurpegian eztanda egin ziolako. Algortako Euskal Herria kalera hurbildu zen anbulantziako kideek, zauriak larriak ez zirela ikusi ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
  Jendartea 2004-01-02 21:10

Antimilitarismoa oinarri hartuta marrazki tailerra egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo Antimilitarista taldeak deituta, Marrazki Antimilitaristaren III. Tailerra egingo da bihar, 11:00etatik aurrera, Algortako Metroko Plazan. Antolatzaileek adierazi dutenez, "0 eta 100 urte bitarteko umeek" edukiko dute parte hartzeko aukera.
  Jendartea 2003-12-31 19:10

Beste 15 kilo piroteknia-material atzeman ditu Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Beste 15 kilo piroteknia-material atzeman zituen atzo, astearte arratsaldean, Algortako saltoki batetan, Getxoko Udaltzaingoak. Areetan, astelehenean harrapatutakoarekin batera, 40 kilo petardo atzeman dituzte jada. Bigarren hau Bolue enparantzan kokatuta dagoen denda batetan gertatu zen, auzokideen kexak jaso eta gero, Udaltzaingoak bertara jo zuenean.
  Jendartea 2003-12-30 21:17

Mungiarako autobusa Gabonzaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerritik Mungiarako doako autobusa antolatu du Gabonzaharrerako Plentziako Talde Independienteak. Horrela, gazteek bertara joateko kotxea erabil dezaten saihestu nahi dute. Irteera untzitegitik izango da goizaldeko ordu batetan, eta itzulera, berriz, goizeko zortzietan.
  Jendartea 2003-12-30 20:35

Udaltzaingoak 25 kilo piroteknia-material atzeman ditu Areetako saltoki batetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaltzaingoak 25 bat kilo prioteknia-material atzeman zituen atzo, abenduak 29, Areeta auzoko saltoki batetan. Udal poliziako iturriek aditzera eman dutenez, atzemandako materiala petardo, suziri eta antzekoez osatua zegoen. Honen atzematea, Gabon garaian piroteknia gaiak sal ditzaketen lokal eta saltokietan Udaltzaingoak egin ohi dituen ikuskatze operazioen baitan kokatzen da.
  Jendartea 2003-12-30 20:06

Uribe Kostako Korridoreko obrak urrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 2004ko urrian hasiko dira Uribe Kostako Korridoreko hurrengo tartea eraikitzeko lanak. Berangoko Mimenaga auzoa eta Sopelana lotuko ditu zati berri honeki, eta bi kilometro inguruko luzeera edukiko du errepideak. Gainera, teknikoki, konplexutasun handikoak izango omen dira lanak, hasteko, aldapa jarri behar dutelako Mimenagako errotonda parean. Horren adibide, beharko dituzten 36.799.293 euro.
  Jendartea 2003-12-30 20:06

Erandioko etxebizitzatan lapurtzen zebilelakoan, gazte bat atxilotu dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mutil bat atxilotu dute goizaldean Leioan, ustez, Erandioko etxebizitza batzuetan sartzen saiatzeagatik lapurtzeko. Ertzaintzak jakitera eman duenez, etxeetatik hurbil dagoen enpresa batetako bulego barruan atzeman zuten agenteek F.E.S. 24 urteko leioaztarra.