Jendartea 2003-12-29 19:46

San Bartolome auzoa oinezkoentzat egokituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Leioako San Bartolome auzoko "garapenerako egitasmoei amaiera emateko", azpiegitura hobeagoak eta oinezkoentzako gune berriak egingo dituzte. Besteak beste, gaur egun erortzear dauden Oblatuen eliza eta Bizkaia geriatrikoa botako dituzte. "Jabeen eta udal arduradunen arteko negoziazioei esker, horiek bota eta aisialdirako gunea jarriko da bertan", Karmelo Sáinz de la Maza alkateak adierazi duenez. Auzoak hezkuntza eta kultura eskaintza zabalagoa ere edukitzea nahi dute.
  Jendartea 2003-12-29 16:44

Gazte bat zauritua Erandion bere kotxea iraultzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Etzaintzak jakitera eman duenez, A.M.D. izeneko mutil gaztea zauritua gertatu zen atzo Erandion, bera gidatzen ari zen kotxea errepidetik irten eta irauli egin zenean.

Goizean, 7:30ak baino apurtxo bat lehenago gertatu zen auto-istripua, N-637 errepidean, Getxorako norabidean. Oraindik zergatik ez dakitela, Bilboko matrikula zeukan Seat Ibiza galtzadatik atera, eta erdibitzailearen kontra jo ondoren, irauli egin zen.
  Jendartea 2003-12-28 21:31

Bertsio ofiziala, bertsio erreala?

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Tamalgarria da gaur egun hedabideek jendearen pentsamoldean duten gehiegizko eragina. Hiritarrek ikusentzunezkoen bidez jasotako informazio guztia, eta are zuzenago telebistaren bidez jasotakoa, testualki irentsi egiten dute, hau lehenik prozesatu barik. Baina, zer nolako sinesgarritasun maila dute informazio horiek? Benetakoak al dira trasmititutako datu guztiak?

Adibide zehatz batekin aztertu dezagun gaia: Joan den urriko 13an, Burgoseko Medina de Pomar herrian gertakari penagarria eman zen. Asteburu hartan herriko jaiak ospatzen ziren eta Bilboko eta Medina inguruetako auzokideak bertara abiatu ziren festarako gogoz. Haietariko batek, F.J.L.M, hogeita lau urteko gaztea, Bilboko San Adrián auzokoa, heriotza aurkitu zuen ustez dibertsioa eskeiniko zion gau hartan. Larunbateko gaua zen eta herriko diskotekarik ospetsuenean zebilen jendea gaueko azken minutuak aprobetxatu nahian. Bat-batean bi gazteren artean hasitako eztabaida diskotekaren ateko burrukan amaitu zuen.
  Jendartea 2003-12-26 21:17

Etxe batetako trastelekuetan lapurtzen saiatzeagatik gizon bat atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Santurtziko 29 urteko gaztea atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez, Neguri auzoko etxebizitza batetako trastelekuetan lapurtzen saiatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak gaur jakitera eman duenez, etxe horretako bizilagunek lapurra atzeman eta polizia agenteak bertara heldu arte eduki zuten.
  Jendartea 2003-12-26 21:16

Kultura Udal Kontseiluko araudia onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kultura Kontseiluko araudia onartu zuen, asteazkenean egindako osoko bilkuran, Erandioko Udalak. Erakunde honetan, udalerriko kultura, gizarte eta kirol elkarteek edukiko dute parte hartzeko aukera eta, hauek dauzkaten beharrak eta antolatzen dituzten ekintzak arautzea izango du helburu.
  Jendartea 2003-12-24 18:52

Minusbaliatuei lana emateko loradenda zabaldu dute bulevardean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunen bat daukaten lagunen laneratzea bultzatzeko asmoz, hainbat udalerritan Loregorri enpresak jarriko dituen loradendetatik lehendabizikoa zabaldu zuten astelehenean Leioako bulevardean. 'Lore bildu berriak, arrazoizko prezioan' lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Sailaren, Eudelen eta Leioako Udalaren laguntza jaso du egitasmo honek.
  Jendartea 2003-12-23 19:16

Zipiriñe ikastetxea handitzeko lanak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zipiriñe ikastetxea handiago egiteko proiektua abian jartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Izan ere, behin baino gehiagotan adierazi du Sopelako Udalak Haur eta Oinarrizko Hezkuntzako umeak hartzeko leku nahikorik ez zegoela zentroan. Obra horiei esker, hegal berri bat eraikiko dute, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.
  Jendartea 2003-12-22 18:29

Etxezuriko babes ofizialeko 32 etxebizitza zozketatu dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak gaur eguerdian zozketatu ditu, Andra Mariko pilotalekuan, Etxezuri eremuan eraikitzen ari diren babes ofizialeko 32 etxebizitza.

Etxebizitzaren bat eskuratu nahian, 700 lagun hurbildu dira bertara, eta zozketan izan dira, besteak beste, Iñaki Zarraoa alkatea, Iñaki Urkiza, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako zinegotzia, eta Jose Manuel Etxebarria, Kontuhartze eta Kontratazio zinegotzia.
  Jendartea 2003-12-22 18:28

Bost adin txikiko atxilotu dituzte Areetan beste gazte batzuei lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 15 eta 16 urte bitarteko bost adin txikiko lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean Getxoko Udaltzaingoak, ustez, mehatxuekin, adin txikikoak ziren beste gazte batzuei lapurtzeagatik. Gertaeran 18:00ak aldera izan ziren. Areetako Santa Ana inguruan, bost gaztek, ustez, beste mutil batzuk beldurtu eta sakeleko telefono bat eta dirua ostu zieten.
  Jendartea 2003-12-22 14:46

Uribe Kostan ere euro apur batzuk utzi ditu Gabonetako Loteriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euro apur batzuk utzi ditu Gabonetako Loteriak Uribe Kosta eskualdean. BesteaK beste, 10:19ak aldera, Oscar Armero eta Sergio Criado haurrek atera duten laugarren sarietatik bigarrenaren zati bat, Areetako Kale Nagusiko administrazioan saldu dute: 12.956 zenbakia, 200 mila eurorekin saritua txartel bakoitzeko. Ordu erdi beranduago, 10:54ak aldera, Gabriel Sánchez Salcedo eta Lionel González Ballesteros haurrek bostgarren sarietatik bat atera dute, 30.412 zenbakikoa. Honetatik zati bat Sopelako Iparragirre kaleko administrazioan saldu da.
  Jendartea 2003-12-19 21:40

Elkarte eta Pertsona Boluntarioen Sariak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri FEGEBOL Getxoko Boluntariotza Erakundeen Federazioak eta Carlos Aranak, Getxoko Parkinson Elkartekoa, Urteko Elkarte eta Pertsona Boluntarioen Sariak jaso dituzte hurrenez-hurren. Honako sariak duela hamar urte banatzen dituzte Getxoko boluntariotza erakundeek, iaz Federazioan osatuta.
  Jendartea 2003-12-19 21:34

Getxoko lehenengo Gazte Plana onartu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko lehenengo Gazte Plana onartu du Udal Osoko Bilkurak EAJ, EA, IU-EB eta PSE-EE alderdiek emandako botoekin. PP abstenitu egin da. Udalerriko gazteriak dituen arazoei irtenbidea bilatzeko ardatzak ezartzen ditu egitasmoak.

Gazte Planak arlo ezberdinak jorratu eta 152 ekimen estrategiko hartzen ditu, hala nola, Enplegua, Etxebizitza, Hezkuntza eta Trebakuntza, Aisialdi eta Kultura eta Osasuna arloei dagozkienak. Ekimen horien bidez, herriko gazteei erantzunak eta irtenbideak eman nahi dizkiete, etorkizunera begira.
  Jendartea 2003-12-18 20:24

Udalerriko informazio turistikoari buruzko gida eta liburuxka berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak Getxoko Udal Turismo Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko hiru informazio giden diseinua, maketazioa eta inprimaketa esleitu ditu, 18.554 euroko gehienezko zenbatekoan.

Horietako bat, hiriko gida izango da. 20-24 orri izango ditu eta udalerriari buruzko informazioa eskainiko du, tartean historia, azpimarratu beharreko elementuak eta abar. Hiru hizkuntzetan argitaratuko da: gazteleraz, euskaraz eta ingelesez. 16.700 ale aterako dituzte.

Bestalde, Turismo Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa triptiko baten bitartez eskainiko dute, euskaraz eta gazteleraz alde batetik, eta frantsesez eta ingelesez bestetik. Azkenik, Turismo Bulegoan bertan eros daitekeen materialaren gida ere kaleratuko da.
  Jendartea 2003-12-17 22:35

Hirigunean kotxeen abiadura kontrolatuko dute radar bidez, urtarriletik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urtearen hasieran, hirigunetik joaten diren ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radarra jarriko du martxan Getxoko Udalak. 66.000 euroko gastua suposatu du sistema berri honek eta “istripuak ekiditzeaz gain, oinezkoei herri barruan lasaitasun handiagoa ematea eta kutsadura murriztea ere du helburu", Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak azaldu duenez.
  Jendartea 2003-12-15 23:33

Emakume baten gorpua aurkitu dute Punta Galeako arroketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakume baten gorpua atera du Punta Galeako arroketatik, arratsaldeko bostak aldera, Ertzaintzako helikoptero batek. Hildakoak, 25 eta 35 urte bitarteko neska, ez zuen identifikazio agiririk aldean. Hori dela eta, hiritarren laguntza eskatu dute nor den jakin ahal izateko.
  Jendartea 2003-12-15 22:24

Ikasketa-gela berria ireki dute Sopelako Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 15a bitartean, ikasketa-gela zabaldu dute Sopelako Institutuan. Ricardo Ibarra Sopelako Udaleko alkateordeak adierazi duenez, hasiera batetan, unibertsitateko ikasleentzako irekitzea aurrikusi duten arren, "horrek ez du esan nahi beste batzuk sartu ezin izango direnik". Hori bai, Udal Liburutegiko bazkideentzako pentsatuta dago ikasketa-gela.
  Jendartea 2003-12-15 22:07

Bi gazte atxilotu zituzten larunbatean Leioan 45 DVD lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adin txikiko errumaniar bi atxilotu zituen larunbatean Ertzaintzak ustez Leioako merkataritza-zentro batetan DVD filmeak lapurtzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko zortziak aldera izan ziren gertaerak. Merkatal-guneko segurtasun langileek bi gazteak geldiarazi zituzten, ordaindu gabe, hainbat artikulurekin joatera zihoazenean. Ertzaintzara deitu eta, agenteak bertara heldu zirenean, DVD formatoko 45 pelikula atzeman zizkieten. Guztira, zortziehun euro baino gehiagoko balioa daukate aipatutako filmeek.
  Jendartea 2003-12-12 20:04

Barrika eta Plentzia arteko pasealekua datorren astelehenean inauguratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusebio Melero Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko diputatuak, Jose Maria Ezpeleta Barrikako alkateak eta Nicolas Oñate Plentziako alkateak, bi udalerriak lotzeko, N-2122 errepidean eraiki berri den oinezkoentzako pasealekua inauguratuko dute datorren astelehenean, 13:00etan hasiko den ekitaldian.
  Jendartea 2003-12-12 19:01

Babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mendibile, Pinueta eta Txorierri auzoetan babes ofizialeko 212 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten, asteazkenean, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak.

Leioan erroldatu zirela, hiru eta bost urteko tartea beteta eduki beharko dute etxebizitza hauek eskuratu nahi dituzten guztiek. Udaberrian zozketatuko dira, Etxebidek horrelakoetan jartzen dituen baldintzak kontutan hartuta.
  Jendartea 2003-12-11 20:30

Minusbaliatuenganako sentsibilizazio kanpainia abian jarri du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Balio-urritasunak dauzkaten getxoztarrenganako sentsibilizazioa bultzatzeko, ‘Ehuneko 100ean eskubideetan berdinak’ kanpainia martxan jarri dute Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Auzotar guztiak kontzientziatu nahi dituzte, gaixo hauek euren arazoak gainditzen erraztasun handiagoak izan ditzaten.

Besteak beste, buru-urritasunak dauzkaten lagunek egindako 30 mila eskuorri banatuko dituzte etxeetara. Gainera, gaixo hauek gainontzeko herritarrekiko bizi duten ezberdintasun egoeraz ohartarazteko, iman bana oparituko dute eskuorriekin batera.