UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean

Nahia Martinez Gondra api 23, 12:52 Getxo   Sopela

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

Prestakuntza digitala eskainiko dute doan Sopelako langabeentzako eta lan-eremuan hobetu nahi dutenentzako

Nahia Martinez Gondra api 23, 12:24 Sopela

Taldeko prestakuntza digitala eta banakako aholkularitza eskainiko diete Sopelako langabeei eta lan-eremuan hobetu nahi dutenei Enpleguaren V. Bilaketa Aktiboaren bidez. Dohakoa da eta maiatzaren 6tik 31ara egingo dute. Izena emateko epea apirilaren 30ean itxiko dute.