Jendartea  Sopela 2017-03-02 11:00

Martxoaren 4an hasiko da Sopelako Emakumeen Astea

Martxoaren 4an hasiko da Sopelako Emakumeen Astea

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Itzartu elkarteak, Sopelako Udalaren laguntzagaz. Hala, martxoaren 4tik 12ra arte, ekimenez betetako jardunaldiak egingo dituzte, udalerrian: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak eta dantzaldiak ez dira faltako. Horrez gainera, Itzartuk bazkaria egingo du, Artxandako Txakoli jatetxean, martxoaren 11n, zapatuan; emakumeen elkarteko kideek autobusa 14:00etan hartuko dute, Urbaso taberna aurrean.

  Jendartea  Getxo 2017-03-01 16:53

Ura moztuko dute gaur Algortako Salsidu aldean

Ura moztuko dute gaur Algortako Salsidu aldean

Ura kenduko dute gaur, eguaztenean, Algortako Salsidu aldean, Uraren Euskal Agentziak udal-sarean egin behar dituen lanak direla eta. Ur-mozketa gaueko 22:00etan izango da, hurrengo eguneko 08:00ak arte.

  Jendartea  Berango 2017-03-01 13:50

Feng Shui ikastaroa egingo dute Berangon

Feng Shui ikastaroa egingo dute Berangon

Berangoko Udalak Feng Shui ikastaroa egingo du datorren hilaren 14an, Berango Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena kultur etxeetan, hilaren 6a baino lehen. Horretarako, 40 euro ordaindu beharko dute.

Tosu landaren inguruko jabeek euren lurrak utzi behar izango dituzte gaurtik aurrera

Tosu landaren inguruko jabeek euren lurrak utzi behar izango dituzte gaurtik aurrera

Tosu Betirako taldeko kideek jakinarazi dutenez, trenbidearekiko paralelo doazen lurrak gaur bertan libratzeko agindua jaso dute hainbat auzokidek. Hori dela eta, laster beharginak Tosu landara gerturatu daitezkeelakoan, gosari-herrikoia egin dute goizeko 08:00etan. Euren ideia Geocisako jabeari (Florentino Pérez) eta langileei harrera egitea izan da; halere, momentuz ez da inor agertu.

60 lagunek parte hartu dute zurrumurruen kontrako topaketan

60 lagunek parte hartu dute zurrumurruen kontrako topaketan

Algortako Fadura kiroldegian egindako III. In Motion Zurrumurrurik Ez Akzio Topaketan 60 bat lagunek parte hartu zuten, joan den aste-akabuan. Partaideen erdia udalerriko Zurrumurrurik Ez Estrategiako kideak izan dira; gainontzekoak, berriz, EAE eta espainiar Estatuko beste udalerri batzuetatik etorritakoak. Topaketa heziketarako, hausnarketarako eta bizikidetzarako ekimena izan da.

  Jendartea  Getxo  Uribe Kosta 2017-02-28 09:36

Alerta laranja ezarri dute kostaldeko arriskuagatik

Alerta laranja ezarri dute kostaldeko arriskuagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du gaur 03:00etatik aurrera itsasaldeko arriskuengatik. Hori dela eta, Getxoko Udalak Babes Zibilaren Udal plana 0 fasean jarri du, baita krisi mahaia deitu ere. Itsasaldeko arriskua 24:00ak arte aurreikusi dute; kostaldeko kalteen arriskua, berriz, 04:00etatik 08:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  Jendartea  Lemoiz 2017-02-27 12:35

Wifi sarea, dohainik, kultur etxean eta udaletxean

Wifi sarea, dohainik, kultur etxean eta udaletxean

Lemoizko Udalak jakinarazi duenez, wifi sarea ipini dute oraintsu udalerriko hainbat gunetan, "Internetera modu libre eta doakoan sartu ahal izateko". Hala, lekuetako bi Armintzako kultur etxean ipini dituzte, eraikinaren alde banatan; beste sarbidea Lemoizko udaletxean bertan jarri dute. Internetera konektatu ahal izateko pasahitza ere ezagutarazi du Udalak: "lemoizwifi". Wifi sarearen izena, ostera, hau da: "lemoizko-udala".

  Jendartea  Erandio 2017-02-24 16:30

Erandiok bere hirugarren berdintasun-plana onartu du

Erandiok bere hirugarren berdintasun-plana onartu du

Erandioko Udalbatzak oniritzia eman dio emakumeen eta gizonen berdintasunerako hirugarren udal-planari. Arlo hori jorratzen hasi eta hamar urtera, Udalak honako helburua ipini dio 2019ra arteko planari: "Erandioko herritarren eta, bereziki, emakumeen bizi-baldintzak hobetzea, generoen arteko desberdintasunak gutxituz eta berdintasunean oinarritutako gizarte baterantz pausuak emanez".

  Jendartea  Getxo 2017-02-24 15:45

Gidari bat atxilotu dute Getxon alkoholemia-tasa gainditzea egotzita

Gidari bat atxilotu dute Getxon alkoholemia-tasa gainditzea egotzita

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du gaur goizaldean, otsailak 24, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Iturrien arabera, atzemandako gidaria legezkoa dena baino alkohol-tasa handiagoagaz gidatzen ari zen.

  Jendartea  Sopela 2017-02-24 13:19

Orange operadoreak zuntz optikoa ipiniko du Sopelan

Orange operadoreak zuntz optikoa ipiniko du Sopelan

Herrian telekomunikazioak hobetzeko "aurrera pauso garrantzitsu" bat eman du Sopelako Udalak, bertoko agintariek adierazi dutenez. Orange operadoreak 600.000 euro inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iris dadik. "Udalerriko etxebizitza eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen du", azaldu dutenez. Proiektua aurten eta datorren urtea bitartean gauzatzea aurreikusten da, eta "horretarako faktore giltzarria izango da komunitateetako ugazabek eta finketako administratzaileek instalaziorako baimenak ematea.

  Jendartea  Getxo 2017-02-24 11:50

Gazte bi atxilotu dituzte Getxon larderiazko lapurreta-delitua egotzita

Gazte bi atxilotu dituzte Getxon larderiazko lapurreta-delitua egotzita

Ertzaintzak 17 eta 19 urteko gizonezko bana atxilotu ditu Getxo udalerrian, indarrezko lapurreta-delitua egotzita. Gazte biek tirakadaren metodoa erabilita lapurtu ei zioten poltsa emakume bati, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera. Tirakadaren ondorioz, emakumea erori eta zenbait lesio izan zituen buruan eta sorbaldetako batean.

  Jendartea  Getxo 2017-02-24 11:45

Metro Bilbaok lanak egingo ditu gauez horma bat altxatzeko, Areeta eta Gobelako geltokien artean

Metro Bilbaok lanak egingo ditu gauez horma bat altxatzeko, Areeta eta Gobelako geltokien artean

Metro Bilbaok aste honetan hasi ditu Itzubaltzeta/Romo inguruko Errekagane parkea trenbidetik aldentzeko horma altxatzeko lanak. Hain zuzen ere, beharrok 250 metroko tartean egingo dira, Areetako eta Gobelako geltokien artean, Ezekiel Agirre kalearen paretik Serantes kalera arteko tartean. Arduradunek jakinarazi dutenez, lan horietako batzuk gauez egin beharko dituzte, 00:00etatik 05:00etara, martxoaren 31ra arte.

  Jendartea  Erandio 2017-02-23 19:19

Ostalaritzarako aratuste-ordutegiak finkatu ditu Erandio Udalak

Ostalaritzarako aratuste-ordutegiak finkatu ditu Erandio Udalak

Erandio Udalak iragarri ditu Aratusteak direla eta aste-akabu honetan ostalaritzako lokalek izango dituzten ordutegiak. Hala, Erandioko tabernariek honako orduetan itxi beharko dituzte ostatuen ateak, barikuan eta zapatuan, gehienez jota: 1. taldeko establezimenduetan, goizaldeko 01:30ean; 2. taldekoetan, 03:30ean; 3. taldekoetan, 05:00etan; eta, azkenik, 4. taldekoetan, 06:00etan.

Garoña "behin betiko" ixtea eskatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur

Garoña "behin betiko" ixtea eskatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur

Garoña zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuz, Endesa eta Iberdrolaren aurkako elkarretaratzeak egingo dira gaur, eguenean, Bizkaiko hainbat herritan eta Gasteizen. Hala, gaur goizean dozenaka lagun mobilizatu dira Algortan, Basagoiti etorbidean Iberdrolak duen bulegoaren aurrean. Deitzaileen berbetan, "enpresa horiek diruaren hizkuntza besterik ez dute ezagutzen, beraz beren hizkuntzan esango diegu energia berriztagarriak soilik eskaintzen dituzten enpresetara joko dugula aurrerantzean".

  Jendartea  Erandio 2017-02-23 12:00

Erandio Zabaltzen aplikazioa, eskura

Erandio Zabaltzen aplikazioa, eskura

Webgune berria estreinatzeagaz batera, Erandioko Udalak martxan ipini du Erandio Zabaltzen, sakelako telefonoetarako aplikazioa. BiscayTIK fundazioak garatu du, eta horren helburua da ahalbidetzea “Udalagaz harremana arinagoa eta errazagoa” izatea.

  Jendartea  Plentzia 2017-02-22 17:04

Erradiazioa murrizteko neurriak hartuko ditu Plentziako Udalak

Erradiazioa murrizteko neurriak hartuko ditu Plentziako Udalak

Plentziako mapa erradioelektrikoa egin ostean, emaitzen arabera, udalerriko esposizio-maila Espainiar Estatuko araudiak ezarritako mugen barruan dago. Halere, Europako Batzordeak gomendatutako maila gainditu egiten da leku askotan, bereziki erdigunean. Hori dela eta, Udalak neurriak hartuko ditu eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

  Jendartea  Erandio 2017-02-22 13:29

Arrontegi zubiko sarbideak hobetzeko eskaera egin dute

Arrontegi zubiko sarbideak hobetzeko eskaera egin dute

Ibaizabalen alde bien arteko errepide loturak hobetzeko eskatu dio Aldundiari Bizkaiko Batzar Nagusiek. PPren proposamena onetsi zen EAJ, PSE-EE eta Talde Mistoaren aldeko botoakaz. Hala, “legealdi honetan helburu hori lortzera zuzendutako jarduketak egin ditzan” galdegin diote Foru Aldundiari.

  Jendartea  Plentzia 2017-02-22 12:58

Plentziako metro-geltokia birmoldatzeko obrak hasiko dira

Plentziako metro-geltokia birmoldatzeko obrak hasiko dira

Plentziako metro-geltokia birmoldatzeko obrak hasi ditu daborduko Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP). Lanon bidez eraikinaren birmoldaketa integrala egin eta egun dagoen alboko sarbidea ordezkatuko da. Proiektua egiteko hiru hilabete beharko dira, eta 213.300 euroko aurrekontua ezarri da.

  Jendartea  Getxo  Uribe Kosta 2017-02-20 10:43

Bea Sever: "Ez dago munduan gauza okerragorik, inork ez ikustea baino"

Iker Rincon Moreno

Bea Sever: "Ez dago munduan gauza okerragorik,  inork ez ikustea baino"

Bea Sever Egaña algortarra Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidea da. Transexualitate-egoeran dauden umeen gurasoek osatzen dute elkartea, eta euren seme-alaben zoriontasuna dute helburu. Horrez gainera, jendartean bulba duten mutilak eta zakila duten neskak badaudela aldarrikatu gura dute, eta horren inguruko errealitatea ezagutarazi. Hori dena azaltzeko zortzi hizkuntzatara itzulitako materiala sortu du Chrysallis taldeak, mundu osoan erreferentea izatea lortu duen baliabidea.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2017-02-20 11:36

Osakidetzako pribatizazioa salatzeko mobilizazioak egingo dituzte

Osakidetzako pribatizazioa salatzeko mobilizazioak egingo dituzte

ELA, LAB, CCOO, ESK, SATSE eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Osakidetzako zerbitzuak pribatizatzearen aurka. Hala, datorren hilaren 21ean, martitzenean, protesta egingo dute. Sindikatuon arabera, urtean 350 milioi euro bideratzen dituzte pribatizatutako zerbitzuetara.