Kirolak 2005-03-02 14:23

Elurretara irteera antolatu du Peña-Txurik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 11, 12 eta 13an Frantziako La Mongie-ko elurretan ibiltzeko aukera izango dute Peña-Txuri taldeak antolatutako irteerara joateko izena eman nahi dutenek. Horretarako, Akilino Arriola kaleko Viajes Halcon bidaia-agentzian hartu beharko dute tokia interesa duten guztiek. Salneurria 120 eurokoa da Sopelan erroldatutako lagunentzat: bidaia, fortaitak eta pentsio erdiko ostatua hotelean daude sartuta horretan. Sopeloztarrak direla egiaztatzeko DNI fotokopia eta errolda-agiria aurkeztu beharko dute. Gainontzeko udalerrietakoak direnentzat, berriz, 150 euroko da txangorako prezioa. Sopelako Udalaren laguntza jaso du Peña-Txurik jarduera antolatzeko.
  Kirolak 2005-02-23 18:02

Arabako Toloño mendirako txangoa egingo du igandean Leioa Mendi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Leioa Mendi Taldeak antolatuta, Arabako Toloño mendirako igoera izango da datorren igandean, otsailak 27, Bastidako ibilbidetik. Txangoa goizean egingo da, geroago Mendi Taldeak bazkaria antolatu baitu Lantziegon. Toloño mendi ederra da (1.263 m.), euskal mendizale orok ezagutu beharreko horietakoa. Gainaldean tontor ugari ditu eta ez da erraza altuena zein den asmatzea. Interesatuta dagoena osteguneko 21:00ak arte eman dezake izena elkarteak Sakoneta polikiroldegian duen egoitzan edo 689 721 917 telefonoan.
  Kirolak 2005-02-21 12:59

Igandean berriro ere mendira Atxazperen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 27an, hau da, igande honetan, txangoa antolatu du Atxazpe Mendi Taldeak. Hain zuzen ere, Deba herri gipuzkoarrean dagoen Lizarreta mendira abiatuko dira Astrabuduatik. Izena emateko edota argibide gehiagotarako aukera astearte eta ostegunean egongo da, 19:00etatik 20:30era, 94 467 19 01 telefono zenbakira deituta. Argazkian, Iluntzar mendiaren ikuspegi panoramikoa. (Argazkian, Lizarreta mendia hegoekialdeko azken muinotik ikusita).
  Kirolak 2005-02-16 20:48

Italiako Giroan egongo da aurten Roberto Laiseka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaltel-Euskadi taldeak gaur jakinarazi du zeintzuk izango diren maiatzaren 7tik 29ra bitartean bere historiako lehenengo Giroa jokatuko duten txirrindulariak. Euskal taldearen buru Haimar Zubeldia eta Samuel Sanchez izango dira, Julian Gorospe kirol zuzendariak taldearen aurkezpen ofizialean aurreratu zuen moduan. Besteak beste, Gernikan jaio baina aspaldidanik Algortan bizi den Roberto Laiseka egongo da Italiara bidaiatuko duen taldean. Bizikletaren munduan, Punta Galea taldean izan zituen hastapenak.
  Kirolak 2005-02-12 20:34

Denboraldi berrirako txirrindulariak aurkeztuko ditu bihar Ugeragak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txirrindularitza denboraldi berria gainean dugu eta, horren harira, kategoria ezberdinetan, bizikleta gainean arituko diren kirolariak zeintzuk diren emango du ezagutzera bihar (otsailak 13) Sopelako Ugeraga Kirol Elkarteak. Horretarako aurkezpen ekitaldia antolatu dute eguerdiko ordu batetan udaletxeko enparantzan. Hurreratu nahi duten guztientzako dago zabalik ekitaldia. Argazkian, 2004an kadete kategorian ibili diren taldeko txirrindulariak.
  Kirolak 2005-02-07 14:15

Mendian egunpasa egiteko aukera aparta igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 13an, igande honetan, mendirako txangoa antolatu du Atxazpe Mendi Taldeak. Hain zuzen ere, Nabarniz herri bizkaitarrean dagoen Iluntzar mendira abiatuko dira Astrabuduatik. Izena emateko edota argibide gehiagotarako aukera astearte eta ostegunean egongo da, 19:00etatik 20:30era, 94 467 19 01 telefono zenbakira deituta. Argazkian, Iluntzar mendiaren ikuspegi panoramikoa.
  Kirolak 2005-01-28 20:05

Urdulizen abiatuko dira Binakako Txapelketako final-laurdenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur gauean hasiko dira, Urdulizko pilotalekuan, Binakako Txapelketako final-laurdenak (22:00 ETB1). Titin III.ak eta Abel Barriolak Xalarekin eta Oskar Lasarekin neurtuko dituzte indarrak. Bi bikoteak antzerako egoeran iritsiko dira gaurko partidara. Ez batzuek, ez besteek ez baitute hasierako ligaxkan beraien maila ematerik lortu, eta partida bana baino ez dutelako irabazi. Lau pilotariek partida hasi aurretik egin beharko dute pilota aukeraketa, eguraldi arazoak direla eta ezin izan direlako lehenago egin. Finalerdietan sartzeko bi partida irabazi beharko ditu bikote bakoitzak.
  Kirolak 2005-01-24 12:20

Herri Torrontegiri egin dio elkarrizketa 'Bizkaie'k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain zortzi urte utzi zion eliteko motoziklismoan lehiatzeari Herri Torrontegik, baina oraindik zaletu guztien oroimenean daude gorliztarrak lortutako garaipenak. Bederatzi urterekin, Trialeko Euskadi eta Nafarroako txapelketa irabazi zuen eta hamabost denporalditan, 128 sari nagusitan eta mundialeko 12 lasterketatan parte hartu zuen, tartean sari nagusi bi irabazi eta sei podiumetan sartu zen; era berean, 80ko motorrarekin munduko hirugarrena izan zan 1989an. Oraintsu, Dani Pedrosak 250 kategorian Munduko Txapelketea irabazi zuen motorra probatzerako orduan sentitutakoa eta beste hainbat konturen berri emateko elkarrizketa egin diote Torrontegiri Bizkaie aldizkarikoek, 94. alean.
  Kirolak 2005-01-14 15:56

Itzubaltzetatik Urduñako Txarlazo mendirako txangoa antolatu dute iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gazte Enbata Itzubaltzeta / Erromoko konpartsak urtarrilaren 16rako, igandea, Txarlazo mendirako ibilbidea antolatu du. Goizeko 8etan elizatik abiatuko den txangoan parte hartzeko herriko gazteak publikoki animatu ditu Gabairen irudia erabiltzen duen konpartsak. Araba eta Bizkaiko mugan badago ere, Bizkaiko Urduña hiritik igo behar da Txarlazo, 938 metroko mendia. Txarlazok hainbat mendi tontor ditu inguruan. Besteak beste, Arando / Santiago, Bedarbide, Beratza, Solaiera, Tologorri eta Ungino.
  Kirolak 2005-01-12 22:35

Leioako Udalak Sakoneta polikiroldegiko zerbitzu batzuk lehiaketara atera ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Leioako Udalak lehiaketara atera du Sakoneta polikiroldegiko fitness eta muskulazio-zerbitzuen ustiapena eta kudeaketa. Lehiaketa iragan den urtarrilaren 3an ireki zen eta datorren astelehenean, urtarrilak 17, beteko da eskaintzak aurkezteko epemuga. Espedientean ez da zehaztu gutxienezko edo gehienezko diru-kopururik eta ustiapen epea egingo den inbertsioaren arabera izango da. Epe laburrena bi urte eta erdi litzateke eta zabalena hamabi urte.
  Kirolak 2005-01-12 18:40

Euskadi eta Argentina arteko partida, Erromo Eskubaloi Taldearen 25 urteak ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilaren 16an, igandean, jokatuko den partida da, dudarik gabe, Erromo Eskubaloi Taldeak bere 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldi nagusiena. Izan ere, 19:00etatik aurrera, Euskadi eta Argentinako selekzioak arituko dira nor baino nor Fadura kiroldegian. Guztira, norgehiagokara joan ahal izateko 600 gonbidapen banatuko ditu Itzubaltzeta / Erromoko klubak, EAEko hiru lurraldeetako federakuntzetako, Bizkaiko 30 bat taldeetako eta etxeko taldeko zaletu eta jarraitzaileen artean; Nazioarteko Federazioak holakoetarako ezarritako neurriak betetzea aldera. Argazkian, Euskal Selekzioak Errusiaren aurka jokatutako partida.
  Kirolak 2005-01-10 22:21

Gaur zabaldu ditu ateak Leioako campuseko kiroldegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Leioako campusean egin dituen kirol instalazio berriek gaur zabaldu dituzte ateak, sei milioi eurotako diru inbertsioa egin eta gero. Joan den urteko apirilean amaitu ziren eraikuntza lanak eta orduan eman zitzaien kiroldegiko jabegoa unibertsitateko arduradunei, aipatu ekitaldian Joan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak parte hartu zuela.
  Kirolak 2004-12-21 11:13

Agirre lehendakaria izan zena omenduko du Athleticek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Athleticek bat egingo du Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin, eta omenaldi xumea egingo dio asteazkenean, San Mamesen jokatuko duen partidan, taldeko jokalaria ere izan zenari. Horrela, alde batetik, Fernando Lamikiz Athleticeko presidenteak 'Euskadi' hitza daraman taldearen elastikoa emango dio Agirreren familiari Mallorcaren aurkako norgehiagoka hasi aurretik. Gainera, San Mamesera hurbiltzen diren bazkide eta zaletuek oroitzapenezko sarrera bat jasoko dute, non Agirre lehendakaria agertzen den taldearen kamisetarekin.
  Kirolak 2004-12-17 12:45

Egoitza berria inauguratuko du gaur Ugeragak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iluntzeko zazpi t'erdietan irekiko ditu ateak Ugeraga Txirrindularitza Taldearen egoitza berria. Hain zuzen ere, “Los Angeles” auzora aldatuko dituzte bulegoak. Ekitaldira hurbiltzen direnek gela berriak ezagutu eta askaritxoa dastatu ahal izango dute.
  Kirolak 2004-12-17 12:10

Euskal Selekzioaren partidara joateko autobusa jarri dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 29an Euskal Herriko eta Hondurasko futbol selekzioak lehituko diren norgehiagoka ikusteko bidaia antolatu du Berangoko Kultur Etxeak. Autobusa 16:00etan abiatuko da Berangoetatik Anoetara bidean, partida bukatu bezain laster bueltatzeko asmoz. Joan nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dute.
  Kirolak 2004-12-15 18:34

Ehun itsasontzi inguruk parte hartuko dute larunbateko Oilarraren estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 18an, larunbatean, egingo da gurutz motako itsasontzietarako Oilarraren estropada. Sestaoko Benediktako untzitegitik abiatuko dira 12:00etan ehun itsasontzi inguru, 10 milia luzeerako ibilbidea egiteko. Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek 2004 urtean antolatu duen estropaden egutegian azkena da proba hau.
  Kirolak 2004-12-07 22:18

Abenduaren 19an egingo da Itziar Lopez Uralde Memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri XX. Itziar López Uralderen Oroimenezko Lasterketa 11:00etan abiatuko da abenduaren 19an. Ordu erdi lehenago probaren lekukotasun-irteera izango da eta ez du lehiaketa-izaera izango. Memorialan parte hartuko dutenek, guztira, 9.000 metro egin beharko dute. Lekukotasun-lasterketan parte hartuko dutenek, berriz, bi kilometroko tartea. Fadurako Udal Kiroldegian, igerilekuen eraikinaren aurrean hasiko dira lasterketa biak.
  Kirolak 2004-11-23 18:36

Andorrara eskiatzera Gorlizetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3tik 8ra bitartean, Pas de la Casan (Andorra) eskia praktikatzeko irteera antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Salneurria 366,50 eurotakoa da, bidaiak ez ezik, ostatua, erremonteak eta asegurua ere tartean daudela. Dena den, 1974ko urtarrilaren 1etik 1989ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Gorlizen erroldatuta daudenek %20ko beherapena izango dute; hortaz, 293,5 eurotan aterako zaiei bidaia. Udalak gazteentzako antolatzen ari den kirol eta aisialdi jardueren artean kokatzen da irteera.
  Kirolak 2004-11-23 10:49

Candina izango dute jomuga igande honetan Atxazpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kantabriako Oriñon herrian dagoen Candina haitzara (479 metro) igotzea izango dute helburu, azaroaren 28an, Astrabuduako Atxazpe Mendi Taldekoek, baita txangora joan nahi diren beste guztiek ere. Besteak beste, 8:00etan abiatuko dira igandean ohiko lekutik eta 14:00etarako aurrikusten dute Astrabuduan bueltan egotea. Izena emateko gaur edo etzi egongo da aukera, 19:00etatik 20:30era, 94 467 19 01 telefono zenbakira deituta.
  Kirolak 2004-11-12 22:32

Juanito Urrutia zenari omenaldia egingo diote igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pilotazale handia eta herrian kirol horren bultzatzailea izan zen Juan Urrutia Arostegiri omenaldia egingo diote igande honetan Gorlizen. 12:30ean emango zaie hasiera ekitaldiei bertoko Pilota Eskolakoek jokatuko duten lehenengo partidarekin. Bide batez, denboraldi honetarako daukaten taldea aurkezteko aprobetxatuko dute. 13:00etan, berriz, Urrutiaren oroimenezko plaka desestaliko du Gorlizko pilotalekuan bere alargunak eta udal arduradunek hainbat oroitgarri emango dizkiete senideei.