Kirolak  Erandio  Uribe Kosta 2017-02-24 11:30

Inskripzio-aldia zabaldu dute Tranko zaldien oztopo-jauzien lehiarako

Inskripzio-aldia zabaldu dute Tranko zaldien oztopo-jauzien lehiarako

Euskal Hipika Federazioak inskripzio-epea zabaldu du Tranko zaldien oztopo-jauzien hastapeneko lehiarako. Zirkuituak 5 proba izango ditu, apirilaren 9tik urriaren 14ra arte, tartean Erandioko Goiherri zaldi-klubean, irailaren 2an.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2017-02-24 09:41

Gaur bilduko da Elkar Kirolak eskola, Berangon

Gaur bilduko da Elkar Kirolak eskola, Berangon

Gaur, barikuan, Elkar Kirolak txirrindulari-eskolak bilera egingo du, 19:30ean, Berangoeta kultur etxean. Berango, Leioa eta Erandioko udalek sustatutako eskolak eskualdeko gurasoei azaldu dienez, "zuen umeari bizikleta gustatzen bazaio, eta eskola zertan datzan jakin nahi baduzue, erdu Berangora; gonbidatuta zaudete". 2003tik 2010ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute eskolan. Bertaratzerik izango ez dutenek badute aukera izena emateko, posta elektronikoz, ek.escuelas@gmail.com helbidera mezuren bat bidaliz.

  Kirolak  Getxo 2017-02-23 15:40

Getxok dominak batu ditu Sofian eta Azkoitian

Getxok dominak batu ditu Sofian eta Azkoitian

Xabier Pereda karateka getxoztarrak brontzezko domina irabazi zuen pasa den aste-akabuan, Bulgariako hiriburuan jokatutako Europako Karate Txapelketan. Peredak Kata modalitateko taldekako proban lortu zuen metala, kadete-gazteen mailan, Mario Tardio valentziarragaz eta, Martín Ruiz kantabriarragaz osatutako taldean. Borrokalariak aitortu duenez, "urrezkoaren zaporea" izan du brontzeak berarentzat.

  Kirolak  Sopela 2017-02-23 14:00

Mendive eta Herran, nagusi Sopelan

Mendive eta Herran, nagusi Sopelan

Joan den zapatuan, Sopelako XII. Duatloia ospatu zen. Irabazleak honakoak izan ziren: Maria Mendive gipuzkoarra, BPXport kirol-klubekoa, 1.07.17ko denboragaz; eta Urko Herran arabarra eta ArabaTri taldeko kidea, 54.59ko denboragaz. Taldekako lehiari dagokionez, Sestao Triatloi Taldeak irabazi zuen emakumezkoen mailan; ArabaTri arabarrak, gizonezkoenean. Proba Hirubi Trialoi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten; EAEko duatloi-zirkuituko bigarren esprint-proba izan zena.

  Kirolak  Getxo  Leioa 2017-02-23 13:21

Getxo Saskibaloia Taldea, sailkapenaren buru

Getxo Saskibaloia Taldea, sailkapenaren buru

Sailkapeneko lehena da Getxo Saskibaloi Taldea (GST), Hego Euskal Herriko Saskibaloi Ligaren Bigarren Mailan. Emakumeen talde seniorrak beste garaipen bat lortu zuen pasa den domekan, Atarrabian, Paz de Ziganda ikastolaren aurka 35-56 irabazita. Aranguren hartuko du zapatuan, Faduran.

  Kirolak  Uribe Kosta 2017-02-22 12:30

Bizkaia Kirolak sariak abiatu ditu Aldundiak

Bizkaia Kirolak sariak abiatu ditu Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak sarien deialdi publikoa onetsi du. Hamabigarren edizio honetan, oinarrizko kirolean nabarmendu diren pertsonak eta erakundeak sarituko dituzte. Hautagaiak aurkezteko epea martxoaren 3ra arte egongo da zabalik. Edozein pertsonak edo erakundek aurkez ditzake hautagaiak, bat edo batzuk.

  Kirolak  Getxo 2017-02-22 12:10

Zazpi domina Uribe Kostarentzat Euskadiko Iraupen Txapelketan

Zazpi domina Uribe Kostarentzat Euskadiko Iraupen Txapelketan

Raspas eta Getxo arraun-elkarteek zazpi domina eskuratu zituzten, denera, Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan, iragan domekan, Orion. Raspas Bizkaiko talderik onena izan zen, eta Euskadiko bigarrena, Hondarribiaren atzetik. Areetakoek urrezko hiru domina eta zilarrezko bat jantzi zituzten. Getxo Arraunek, ostera, zilarrezko bat eta hiru brontze irabazi zituen txapelketan. Gainera, beste bi probatan nagusitu zen.

  Kirolak 2017-02-21 18:46

Bizkaiko Piraguismo Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Inaki Eguzkitza

Bizkaiko Piraguismo Txapelketa

Bizkaiko Piraguismo Txapelketa jokatu zen Butroe errekan, domekan.

  Kirolak  Uribe Kosta 2017-02-21 18:30

Aldundiak 280.000 bat euroko laguntza eman die kirol-federazioei

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailak 283.200 euroko diru-laguntza eman dio Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteari (BKFE), elkarte horretan elkartutako erakundeen baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta Bizkaiko kirola 2017. urtean garatzeko.

  Kirolak  Urduliz 2017-02-16 17:00

Zapatuan kirol-jaialdia egingo du Basakickek

Basakick borroka-klubak antolatu du Urduliz Arena goiburuko boxeo- eta kickboxing-jaialdia; zapatuan izango da, hilaren 18an, 20:00etatik aurrera. Hamabi borrokaldi izango dira Urdulizko Iparralde kiroldegian, horietako lau kickboxingean; gainontzekoak, boxeoan.

  Kirolak  Sopela 2017-02-16 13:15

Lointekeko txirrindulari bi, Munduko Kopan

Lointekeko txirrindulari bi, Munduko Kopan

Sopelako Lointek taldearen txirrindulari bi lehiatuko dira Pistako Munduko Kopan, aste-akabu honetan, Calin (Kolonbia). Daborduko, bertan daude Ziortza Isasi elorriarra eta Gloria Rodríguez murtziarra.

  Kirolak  Getxo 2017-02-16 12:00

Bizkaiko tenis-txapelketa Jolasetan egingo da

Bizkaiko tenis-txapelketa Jolasetan egingo da

Neguriko Jolaseta kirol-klubean jokatuko da Bizkaiko Tenis Txapelketa, bariku honetan hasi eta otsailaren 26ra bitartean. Jolasetako iturriek baieztatu dutenez, bertako pistetan ikusi ahal izango dira emakumezkoen eta gizonezkoen norgehiagokak honako mailetan: 2007ra artera jaiotako benjaminak, 2003ra arteko umeak, eta 1999ra arteko gazteak.

  Kirolak  Leioa 2017-02-16 11:30

Leioa Mendi Taldea, urteurrena ospatzen

Leioa Mendi Taldea, urteurrena ospatzen

Bere 25. urteurrena ospatzen dabil Leioa Mendi Taldea honako hiletan. Hala, txangoen egitarau oparoa antolatu du urte osorako. Irteerei dagokienez, Euskal Herriko zenbait ibilbide, gain eta tontor bisitatuko dituzte; halere, ihesaldi batzuk egingo dituzte Portugalera eta Espainiara.

  Kirolak  Sopela 2017-02-16 11:15

Zapatuan egingo dute Sopelako Duatloia

Zapatuan egingo dute Sopelako Duatloia

Datorren zapatuan, otsailaren 18an, duatloiagaz hitzordua izango du Sopelak. Bertan jokatuko da 2017ko EAEko duatloi-zirkuituaren bigarren proba. Hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, esprint-distantzian egingo da, eta Sopelako Hirubi triatloi-taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

  Kirolak  Barrika  Getxo  Plentzia 2017-02-16 10:00

Eskola Kiroleko proba eta Bizkaiko piragua-txapelketa, Plentzian

Eskola Kiroleko proba eta Bizkaiko piragua-txapelketa, Plentzian

Aste-akabu honetan, piraguazaleek Plentziako itsasadarra eta badia hartuko dituzte. Izan ere, zapatuan eta domekan egingo dira Eskola Kiroleko estropadak eta Bizkaiko ur bareetako piraguismo-txapelketak, aurreko hilaren 4an eta 5ean eguraldiagatik egin ez zirenak.

  Kirolak  Erandio  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2017-02-15 18:20

Uribe Kosta fin ibili da Euskadiko kros-txapelketetan

Uribe Kosta fin ibili da Euskadiko kros-txapelketetan

Arin ibili ziren eskualdeko atletak aurreko aste-akabu bietan Bizkaian jokatutako Euskadiko kros-txapelketetan. Sopelako Munarri taldeak zilarrezko domina lortu zuen beteranoen taldekako proban; Berrizen egin zuten balentria, pasa den domekan egindako distantzia laburreko eta beteranoen EAEko txapelketan. Domina jantzi zuten María Rosa Romerok, Inmaculada Ruizek, Loli Benítezek, Begoña Minayok eta Mónica Pintorek.

  Kirolak  Erandio 2017-02-15 16:29

Eskalada-murrua eraikiko dute Erandiogoikoko San Jose auzoan

Eskalada-murrua eraikiko dute Erandiogoikoko San Jose auzoan

Erandioko Udalak eskalada-murrua eta entrenamenduak egiteko gunea ipiniko ditu datozen hilabeteotan, Erandiogoikoko San Jose auzoan, sarbidean dagoen parkean, bertan kirol-gune txiki bat ezarriz. Proiektu biak auzokideek erabaki dituzte, Udalak egindako inkestan, bertan kokatuko duen “aisialdirako eta gozamenerako gune berria” hauta zezaten. Galdeketa horretan, kirol-ekipamendu biak lehenetsi zituzten herritarrek, euren arteko aldea boto batena izanda.

  Kirolak  Sopela 2017-02-15 13:00

Panda Raid Bizkaia taldea aurkeztuko dute Sopelan, arrastian

Panda Raid Bizkaia taldea aurkeztuko dute Sopelan, arrastian

Elkartasuna eta kirola uztartzen dituen Panda Raid Bizkaia taldeak gaur aurkeztuko du bere burua, Sopelan. Hitzordua udaletxearen aurreko plazan ipini dute, 18:00etan. Bertan, Marokoko Panda Raid probaren berri emango du seikoteak; euretako hiru partaide sopeloztarrak dira eta beste bat, algortarra. Afrikara eroateko materialak ere jasoko dituzte bertan. Ekimenean, lasterketan erabiliko dituzten 1994ko eta 1988ko Panda Marbella modeloko auto bi erakutsiko dituzte.

  Kirolak  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-02-15 11:15

Euskadiko waterpolo-jokalari gaztetxoak Sakonetan eta Faduran trebatuko dira

Euskadiko waterpolo-jokalari gaztetxoak Sakonetan eta Faduran trebatuko dira

Datorren zapatuan, otsailak 18, Leioako Sakoneta eta Algortako Fadura kiroldegietan egingo dituzte teknifikazio-saioak Euskadiko selekzioaren haur-kategoriako waterpolo-jokalariek. Ekimena Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatu du, 2003 eta 2005 bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago, eta bere helburua da lurraldekako Espainiako Waterpolo Txapelketa prestatzea.

  Kirolak  Getxo 2017-02-13 18:42

Marcos Morales, urrea eta brontzea ergometroko Munduko Txapelketan

Marcos Morales, urrea eta brontzea ergometroko Munduko Txapelketan

Marcos César Morales Sarmientok ezin izan du berretsi iaz arraun-ergometroan banaka lortutako munduko txapela. Raspas arraun-elkarteko entrenatzaile eta arraunlariak brontzezko dominagaz konformatu behar izan du oraingo honetan, 40-49 urteko kategorian. Halere, taldekan, bai lortu du urrezko metala. Munduko Indoor Arraun Txapelketa pasa den aste-akabuan jokatu zen, AEBko Bostongo Unibertsitatean.