Iritzia 2003-11-15 21:39

Euskararen eguneroko soka-tiran - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunokaz Eusko Jaurlaritzak 2001an egindako azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak argitaratu eta banatu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak gorakada nabarmena egin du azken hogei urteotan, Nafarroan, aldiz, apurtxo bat besterik ez da hazi, eta Frantziapeko Euskal Herrian, aldiz, oraindik beherantz doa. Datu hauek argi eta garbi utzi dute guztiok aspaldidanik genekiena, agintarien borondatea eta erakundeen laguntza oinarrizkoak izaten direla hizkuntzen garapen eta aurrerabiderako. Eta, zer esanik ez, euskararekin batera, euskal nortasuna ere gora joan da, euskaldun izateko sentimendua handituz. Hori ere jakina zen, herritasuna lotu-loturik egoten baita nazioaren hizkuntzarekin.
  Kultura 2003-11-15 20:50

Ibilaldia 2004 dela eta, bertso saioa egongo da bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udal euskara zerbitzuak antolatuta eta Ibilaldia 2004-k lagunduta, bertso saioa egingo dute bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Leioako udaletxe aurrean. Besteak beste, Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, Jokin Uranga azpeitiarra, Jon Martin oiartzuarra eta Xabi Paia algortarra igoko dira taula gainera. Beste alde batetik, kamisetak, sudaderak eta bestelakoak saltzeko mahaia jarriko dute Ibilaldia 2004ko antolatzaileek, asteburu honetan, Algortan egiten ari den 'Baserritik Plazara' nekazal azokan.
  Iritzia 2003-11-15 04:32

Paperezko herria - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroan gaude eta, Prestigeren urteurrena pasatuta, jendea konturatzen hasi da –kostatu zaie, eh, Sellan?–: hondartzez aparte bada zer edo zer itsasoaren ertzean, harriak eta kostaldea txipiroi saltsa artean esnatzen baitira egunero.
Bestalde, gazteenak –aupa, Aiala– gaueko kontzerturako prestatzen ari dira. Hogei bat euroren truk autobusa hartu eta Alegira, kristoren kontzertua ikus-entzutera. Lehenago, bai, betiko txapa politikoa baina, hain zuzen ere, kontzertua baino lehen litroak nahastu behar direnez… zertarako galdu denbora!
  Kultura 2003-11-14 22:56

Dena prest 'Baserritik Plazara' azokarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbatean eta igandean, baserriko produkturik onenak eta nekazari eta abeltzainen bizimoduaren nondik norakoak ikusteko aukera izango dute Algortara etortzen diren guztiek. Orotara, 18 mila metro koadroko eremua prestatu dute 'Baserritik Plazara' azokarako. Izan ere, San Nikolas, Bihotz Alai, Getxo Antzokia eta Geltokiko Plazak eta Juan Bautista kalea hartuko ditu ekitaldiak. Gainera, gaien araberako sei guneetan banatu dute 'Baserri Plazara': fruta, artisautza eta makineria, herri-kirolak, haurrentzako animazioa, abereak eta barazkiak egongo dira, besteak beste. Egitaraua ere apartekoa da, hainbat jarduera eta erakustaldi egongo dira guztion gozamenerako.

Beste alde batetik, kamisetak, sudaderak eta bestelakoak saltzeko postua jarriko dute Ibilaldia 2004ko antolatzaileek. 'Elkarregaz heldu' lelopean Leioa eta Sopelan egingo da Bizkaiko ikastolen jaia.

Egitaraua

Merkatua ezarriko den gunea

Zirkulazio murrizketak
  Jendartea 2003-11-14 21:08

Arrakalak direla eta, Santa Eugeniako kultur aretoa itxi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Santa Eugeniako eskola zaharraren eraikinean Getxoko Kultur Etxeak dituen aretoak eta bertan dagoen Hiritarrei Arreta egiteko Bulegoa (HAB) itxi egin dituzte aldi batez, alboan lurpeko aparkalekua egiteko lanen eraginez arrakalak agertu direlako. Azterketa egin ostean, eraikinaren egiturak ez duela arriskurik aipatu dute udal teknikariek. "Arrakalak txikiak dira, milimetroko bateko zabalera baino ez dute. Gainera, zimenduek ez dute kalterik izan", azaldu dute. Hala ere, bertan eskaintzen ziren zerbitzuak behar bezala emateko "ez dira egokiak" eta beste leku baten bila hasi dira. Datozen egunetan emango dute horren berri.
  Jendartea 2003-11-14 20:14

Lexarreta zubia egokitzeko lanak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gobela Ibaia bideratzeko eta zabalago egiteko ekimenaren barruan, Lexarreta zubia egokitzeko proiektua onartu du gaur Getxoko Udalak. Makaletako etorbidea eta Larrañazubi kalearen artean dago aipatutako bidea eta, gaur egun, estua izateaz gain, oso egoera txarrean dago. Egitasmoa egiteko 476.295 euro inbertituko dituzte. Baina, aurrekontu berrietan horretarako diru kopurua noiz jasotzen den itxaron beharko da egitasmoa aurrera eramateko.
  Kultura 2003-11-14 19:03

Komertzioek erabil ditzaten, euskarazko agiri-ereduak banatuko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fakturak, emate eta abonu-agiriak, eta loteria txartelak elebidun zein euskara hutsez banatuko ditu, laster, Getxoko Udalak, udal gobernuak berak bultzatzen duen euskararen normalizaziorako politikan parte hartzen ari diren komertzioen artean. Agiri hauek banatzeko 10.040 euro inbertituko ditu, guztira. Euskara Planaren barruan, dendetan euskararen erabilera sustatzeko aurrera eramaten ari den ekitntzen artean kokatzen da oraingo egitasmoa.
  Kultura 2003-11-14 18:35

Hurrengo kontzertuak bertan behera utzi ditu Ken Zazpik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hedabideei helarazitako prentsa oharraren bitartez, azaroaren 15ean Araman, eta 21ean Tolosako Bonderenean, zituzten bi kontzertuak bertan behera utzi behar izan dituztela adierazi dute Ken Zazpi taldekoek. Izan ere, baxujoleak istripu ban izan eta oineko hezur bat hautsi du. "Bagenuen, ba, gogoa bertan jotzeko, baina hurrengo batean izan beharko du. Eskerrak ematea besterik ez Arama eta Tolosako antolatzaileei eta jendeari", azaldu dute taldekideek.
  Jendartea 2003-11-14 18:20

Gizon bat atxilotu zuten asteartean Areetan, ustez, droga saltzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, R.H.H. 42 urteko gizona atxilotu zuen joan den asteartean Udaltzaingoak, ustez, Areetako taberna batean bezero bati droga saltzen ari zitzaiola. Atxiloketa unean, kokaina 25 dosi atzeman zizkioten eta, ondoren, bere etxean egindako miaketan, beste kokaina 40 dosi eta hatxisa aurkitu zituzten. Baita osagai hauek pisatzeko balantza eta dirua ere. Jadanik epailearen aurrera eraman dute gizona.
  Kultura 2003-11-14 17:56

Internet bidez emitituko du gaurko kontzertua Skalariak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Skalariak talde nafarrak, gaueko 22:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertua, internet bidezko euren irratian ere entzuteko aukera egongo da, www.radioghetto.com helbidean alegia. Serrano Produkzioek jakinarazi dutenez emanaldia zuzenean emitituko da "mundu guztirako". Horretaz gain, aldi berean, www.skalariak.com webguneko txatean parte hartu ahal izango dute entzuleek. 'Radio Ghetto' biraren barruan dago kontzertua.
  Politika 2003-11-14 16:35

Su-etena jarri du indarrean Korsikako Fronte Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Korsika Askatzeko Fronte Nazionalak (FLNC) "bere ekintza militarrak, denbora eta leku baldintzarik gabe bertan behera" gelditzen direla iragarri du, goizaldeko 3:00ak aldera, Korsikako gune menditsu batean egindako agerraldian. Datorren urteko martxoan Frantzian egingo diren hauteskundeei begira, alderdi abertzaleen batasun politikoaren prozesuari bultzada eman nahi diote. "Batasun estrategiko nazional baterako behin betiko baldintzak sortzeko betebeharra dugula konstziente gara", adierazi du FLNCko kide batek.
  Politika 2003-11-14 13:50

"Koroa iraintzeagatik" kereila jarri diete Deiako bi kazetariri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pasa den larunbateko 'Caduca Hoy' gehigarrian, Felipe Borboiko ezkontza iragarpenari buruzko umorezko artikulua argitaratzeagatik, kereila aurkeztu du 'Deia' egunkariaren aurka Espainako Auzitegi Nazionaleko fuskaltzak. "Koroa iraintzen" du artikuluak fiskaltzaren arabera, eta delitua dagoela uste du. Kereila aintzat hartu edo ez erabakitzeko, gehigarriaren ale bat eskatu dio EAEko Espainako Gobernuko Ordezkaritzari Guillermo Ruiz de Polanco epaileak.
  Politika 2003-11-14 13:49

Espetxeko funtzionarioek Kepa Saratxaga jipoitu zuten joan zen asteazkenean.

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kepa Saratxaga Algortako preso politikoaren abokatua Soto del Real espetxera joan zen azaroaren 12an arratsaldeko 17:00etan berarekin egotera. Bisitan Kepak kontatu zion egun horretan bertan goizean jasotako jipoia eta geroko egoera. Bisitatik irten ondoren abokatuak salaketa jarri zuen El Colmenar-eko epaitegian.
  Iritzia 2003-11-14 00:47

Ni bolondres? Ez, eskerrik asko - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Askok dakite saltsa askotako perrexila naizela. Zerrenda luzea bota eta gero beti geratzen dira harrituta gauza berarekin: "Umeen monitora zara? Zu burutik sano zaude?" Oso sano nago, bai, eta ez naiz damutzen egiten dudanerakin.

Orain dela urtebete Algortatik buelta bat ematen nengoela, kartel bat ikusi nuen esanez begiraleak behar zirela Algortako Scout Taldean. Ez nuen birritan pentsatu eta eurengana jo nuen. Oso ondo hartu ninduten eta gaur egun han dihardut lanean oso gustora.
  Kultura 2003-11-14 00:39

Lehendabiziko diska aurkeztu du Elorrioko Lor taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilboko Kafe Antzokian gaur egindako agerraldian, GOR disketxearen eskutik atera duten lehendabiziko diska aurkeztu du Elorriotik datorren Lor musika talde gazteak. Rock melodiko garaikidea oinarri hartuz, gustu malgua erakusten dute, poparekiko zein metalarekiko joera tartekatuz. Letretan, berriz, Euskal Herriko egoeraren aurrean, inkonformismoa dute ardatz nagusi. "Guda-oihu" modura 'Sofa erosoak' kantua nabarmendu dute taldekideek: "Kontsumismoaren aurka, inkonformismoa bultzatu eta mugitzeko deia egiten diegu gazteei, abesti honen bitartez".

Guztira, 12 kantu osatzen dute diska, 'Kolore' izenekoan Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelen kolaborazioa tartean dela. Besteak beste, Dummy (ahotsa, kitarra), Lander (kitarra), Kimetz (baxua) eta Ramiro (bateria) osatzen dute laukotea. Diska aurkezteko lehendabiziko kontzertua IAk, asteburu honetan, antolatu duen Ikasle Egunan emango dute.