Politika 2003-11-13 22:26

'Prestige'-n urteurreneko ekintzetan parte hartzeko deia egin du EGIk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainako Gobernuak hartunako "arduragabeko erabakien ondorioak" sufritzen ari diren herritarrei elkartasuna adierazteko, Prestige-n hondamendiaren urteurrena dela eta, plataforma ezberdinek antolatutako protesta ekintzetan parte hartzeko deia luzatu die erakundeko kideei Eusko Gaztedik. Bide batez, euren "esker ona" erakutsi diete Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko kostaldeen aberastasuna berreskuratzeko lanean diharduten plataforma guztiei.
  Ekonomia 2003-11-13 21:30

Gazteentzako lanpostuak sortzeko enpresa enkartegia jarriko dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enpresek, teknologia zentroek eta erakunde akademikoek parte artuko duten foroa sortzeko asmoa iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak, gazteentzako lanpostuak sortzen arituko den enpresa elkartegia Leioan eraikitzeko asmoz. Horrela, lizentziatu berriei zein Bizkaitik kanpora lan bila joan behar izan dutenei eman nahi diete lanpostua. Leioako EHUko canpusaren alboan jarri nahi dute elkartegia.
  Jendartea 2003-11-13 21:04

Hirugarren Munduaren garapenerako 313 mila euro baino gehiago emango ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Elkartasun esparru ezberdinetan lanean diharduten 21 gobernuz kanpoko erakunderi 313.413 euro ematea erabaki du Getxoko Udalak, euren egitasmoak garatu ahal izateko. Horrela, Hirugarren Munduaren garapenari lagundu nahi dio udal gobernuak. Imanol Landa Presidentzia arloko ardura daukan zinegotziak adierazi duenez, proiektuen jarraikortasuna eta getxotarrek horietan zein neurritaraino parte hartzen duten izan dira, egitasmo bat edo besteari dirulaguntza emateko irizpideak. Izan ere, 51 eskaera aurkeztu dira, guztira, aurten. Iaz baino 12 gehiago.
  Iritzia 2003-11-13 00:08

Gure etxe ondoko artea - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Torrebarria aldea ezagutzen duenak, han bide bazterrean dagoen arte bat ezagutuko du, bere inguru osoan itzal fresko eta hezea ematen duena. Bide bazterrean halako oreka ziurgabe batean dago, egun batetik bestera zuhaitza jaustera eraman lezakeen oreka ziurgabea.
  Politika 2003-11-13 00:07

75 herriko taberna administratzaile judizialaren menpe beste 6 hilabetez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 75 herriko taberna eta kultur elkarte adminstratzaile judizialaren menpe jartzea erabaki zuen joan den maiatzaren 9an Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Neurri hori beste sei hilabetez luzatzea erabaki du orain.

Espaniako Efe albiste agentziak iturri judizialak aipatuz jakinarazi duenez, maiatzetik orain arte herriko taberna eta elkarte horien egoera kontableari buruzko informazioa jasotzera mugatu du bere lana, eta ez du oraindik bestelako kudeaketa neurririk aurrera eraman.

Iturri horien arabera, Garzonek herriko tabernen inguruan har zezakeen neurririk "arinena" da administratzaile judiziala ezartzea, "enplegatuei lanpostuari eusteko aukera ematen baitie". Herrik tabernak eta gainerako elkarteak ETArekin lotzen ditu Garzonek.

  Politika 2003-11-12 23:51

Atutxa, Knörr eta Bilbaoren helegitea atzera bota du Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Mari Atutxa (EAJ) , Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB-IU) Lebiltzarreko Mahaiko kideen aurka aurkeztutako kereila aintzat hartu edo ez erabaki behar zuen EAEko Auzitegi Nagusiko Desadostasun Aretoaren inguruan Espainiako Botere Judizialeko Kontseiluak (CGPJ) hartutako erabakia babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Horrenbestez, Atutxak, Knörrek eta Bilbaok erabaki horren kontra aurkeztutako helegitea atzera bota du.
  Politika 2003-11-12 23:26

Elkarrizketa "oztopaezina" dela adierazi du Elkarrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorka Espiauk jakinarazi duenez, Ibarretxe planaren eztabaida prozesuaren azterketa egin du Elkarrik. Ondorio nagusi bezala, elkarrizketa "oztopaezina" adierazi du. Horretaz gain, Legebiltzarrean eta Nafarroako Gobernuaren testuinguruan, alderdi guztiak batuko lituzkeen bi foro eratzeko asmoa iragarri dute. Beste alde batetik, Europako Eskualdeen Batzarrak Europako Konstituzio proiektuaren inguruan onartu duen deklarazioa eta Jaurlaritzaren estatutu berri proposamena bat datozela adierazi du gaur Ibarretxek.
  Politika 2003-11-12 22:32

Nasiriyan 18 italiar eta hainbat irakiar hil ditu ekintzaile suizida batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Italiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, hemezortzi dira Irak hegoaldeko Nasiriya hirian, izan den atentatu suizidan hildako italiarrak; hamazazpi militar eta zibil bat. Era berean, hainbat irakiar ere hil ditu eztandak, baina haien kopuru zehatzari buruzko adostasunik ez dago iturrien artean: Mendebaldeko agentzien arabera, 8 dira zendutako irakiarrak; Quatargo Al Jazeera telebistaren arabera, ordea, gutxienez, 30. Irakeko erietxeetako iturriek agertu dutenez, guztira 28 dira hildakoak, baina kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.
  Jendartea 2003-11-12 22:10

Erromon bide-sarearen berrantolaketa egingo du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko Irisgarritasun Planaren barruan, Erromoko hiru bidegurutzetan bide-sarearen berrantolaketa egitea aurrikusi du Getxoko Udalak. Guztira, 301.000 euro inbertituko ditu lan horretan. Besteak beste, Gorbea eta Kresaltxu kaleen arteko bidegurutzean, oinezkoentzako hiru bide jarriko dituzte eta kotxeentzako zein oinezkoentzako galtzada ere bai. Horretaz gain, espaloiak handiagoak egingo dituzte.

Gorbea, Serantes eta Zubieta kaleen arteko bidegurutzean, berriz, kotxeentzako espazioa txikiagotuko dute, eta espaloiak beherago jarriko dituzte. Azkenik, Serantes eta Errekagane artean, oinezkoentzako bideak jarri eta espaloiak handiago egingo dituzte.
  Politika 2003-11-12 21:48

Lurralde Planari aurkeztuko zaizkion alegazioak aztertzeko batza eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako Lurralde Planaren aurrean udalak egingo dituen alegazioak aztertzeko, ez-ohiko udalbatzarra egitea eskatu du Getxoko PPk. Marisa Arrue popularren bozeramaleak adierazi zuenez, "beharrezkoa da ahal den adostasun mailarik handiena lortzea, Lurralde Planaren aurrean udalak aurkeztuko dituen alegazioak aztertu eta onartzeko orduan".
  Jendartea 2003-11-12 21:02

Barrikako ur-zikinak hartzeko saneamendu sarea egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lehiaketa deitu du Barrikako oinarrizko saneamendu-sareko lanak emateko. Guztira, 2.330.387,83 euroko aurrekontua dauka egitasmo honek, eta urte baten buruan amaituta egon beharko da. Horrela, aurrerantzean ez dira itsasora joango Barrikako ur zikinak.
  Jendartea 2003-11-12 20:07

Dirulaguntzak jasoko dituzte Getxoko hainbat ikastetxek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak 13.821 euro banatuko ditu udalerriko hainbat ikastetxeren artean, eskolaz kanpoko ekintzetarako, liburutegiak egokitzeko, eskulanetarako eta kirol materiala erosteko. Besteak beste, Geroa eta Gobela ikastolak; San Inazio, Romo, Zubilleta, Larrañazubi, Andra Mari ikastetxeak, eta Helduen Hekuntza Iraurkorrerako Zentroa dira dirulaguntzak jasoko dituztenak.
  Iritzia 2003-11-11 21:54

Filosofiaren kontsolamendua - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 1994an Jostein Gaarder-ek Sofiaren mundua argitaratu zuen. Best-seller ospetsuan, filosofiaren eskola nagusietan barrena egindako ibilbide arina aurkezten zaigu. Hogeita bost milioi ale saldu ziren mundu osoan. Sintoma ederra, alajaina! 2000 urtean Lou Marinoff-ek Platon gehiago, Prozac gutxiago liburuarekin arrakasta editorial handia lortu zuen. Dibulgazio lerro berari jarraikiz, laster kaleratuko da espainiar estatuan, José Antonio Riveraren Lo que Sócrates diría a Woody Allen.
  Politika 2003-11-11 21:36

Martxelo Otamendik torturatuen babeserako zuzendaritza eskatu dio Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak, "biktimekin" bezala, torturatuei babesa emango dien zuzendaritza sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria zela, torturak jaso zituela salatu zuen, hedabide horren aurkako polizia operazioan atxilotuta egon zenean. Otamendik kritikatu egin du agintariek ahalegin handiagoa egin dutela kutxazain baten erreketa argitzeko, tortura salaketak argitzeko baino.

Adierazpenak Agurtane Juanenak idatzitako Lo que tenía que decir izeneko liburuaren aurkezpenean egin ditu. Donostiako Gobernu Zibilean 1975ean jasan zituen torturen kontaketa bildu du Juanenak liburuan.
  Politika 2003-11-11 21:11

Zikinkeria greban daude Algeciraseko euskal presoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Duela bi urte Algeciraseko espetxean dauden euskal presoak isolamendu kanpaina bati hasiera eman zioten, baina euren egoera hobetzen ez dela ikusita, zikinkeria grebari ekitea erabaki dute. Hori dela eta, auzi-eske bat aurkeztu dute Madrilgo Epaitegi Zentralean euren senideek .

Gaur Donostian egindako agerraldian, Algeciraseko presoen senideek adierazi dutenez, "inpotentzia" sentitzen dute euren senide presoek egunero bizi behar izaten dituzten "bizi baldintza kaxkarrekin". Inpotentzia hori "instituzioen eta alderdi politikoen jarrera ahularekin" areagotu egiten dela salatu dute, baina hala eta guztiz ere, "ez ditugu une batez bakarrik utziko, eta euskal preso politikoek jasaten dituzten eskubide urraketa guztiak" salatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.