2017-01-26 10:59

XVI. ABRA SARIA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

XVI. ABRA SARIA!

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamaseigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

  Kultura 2016-12-26 11:03

Bertso Jira Erandion!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Bertso Jira Erandion!

Urteko azken bertso-jira Julio Soto eta Alaia Martin bertsolariekin! Hurbildu ostiralean 20:30ean Erandioko La Plaza tabernara.

2016-12-16 10:11

ALBE GALAko laburpena ikusgai!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

ALBE GALAko laburpena ikusgai!

Ikusgai dauzkazue aurtengo ALBE GALAko argazkiak, bideoak eta bertsoaldi onenak. Sartu albe.eus-en! http://albe.eus/gala-argazki-galeria-urteka/2016
  Kultura 2016-12-14 12:34

Plentziako bertso-jira!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Plentziako bertso-jira!

Ostiralean, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariak Oxabi erromeria taldearekin batera arituko dira Plentzian! Informazio gehiago Albe.eus-en.

  Kultura 2016-12-01 11:46

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Ostiralean Sopelan 20:00etan frontoitik hasita, Maddalen Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariak arituko dira Gibelurdinek musika taldearekin batera. Larunbatean Urdulizen 13:00ean Txiberri tabernatik hasita, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak izango ditugu eta haiekin Koldo eta Unai Etxebarria aita-semeak trikitixa eta panderoarekin.

  Kultura 2016-11-23 10:47

Larunbatean Barrikako Kantu Jira!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Larunbatean Barrikako Kantu Jira!

Josu eta Aritz Landeta Barrikako panderojoleekin. Hurbildu 12:00etan Iparralde tabernara. Informazio guztia hemen.

2016-11-22 10:10

BERTSOZ BETETAKO URTE BUKAERA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

BERTSOZ BETETAKO URTE BUKAERA!

Urteari bukaera borobila emateko hainbat kantu eta bertso jira antolatu ditugu Uribe Kosta osoan. Azaroaren 26tik abenduaren 30era ez duzu bertsorik faltako!
  Kultura 2016-11-02 10:49

Has zaitez bertsotan!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Has zaitez bertsotan!

Bertsotan ikasi nahi baduzu, hemen daukazu aukera! ALBEko hasiberrien taldea datorren azaroaren 8an hasiko da. Anima zaitezte eta etorri asteertan bertsoeskolara!

2016-10-27 12:59

Edozein bihotz gaztetzeko moduko plana!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Edozein bihotz gaztetzeko moduko plana!

Aurtengo BIHOTZA GAZTE ekitaldiak berritasuna dakar: San Martin egunean egingo dugu -azaroak 11-, txarriboda eta erromeria giroan, Algortako Azebarri Elkartean. Baserritarrez jantzi eta erduze dena ematera!

2016-09-27 13:30

HITZA DANTZAN, HERRIA MARTXAN!!!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

HITZA DANTZAN, HERRIA MARTXAN!!!

  Kultura 2016-08-31 10:41

Udako bertso-tsunamia!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Udako bertso-tsunamia!

Uda bete bertso iragarri genuen udaberriaren hondarrean, eta otzara goraino beteta gatoz udagoienaren atarira. Uribe Kosta bertsoz blaitu dugu udaldian zehar, eta orain pozarren gatozkizue bertso-uda jori honek emandakoak erakustera. Esteka hauetan hainbat argazki eder eta bideo entzungarri daukazue, jasotako uzta ederraren erakusgarri. Gozatu begi-belarriz!

  Kultura 2016-08-25 12:02

Erandioko sanagustinak, giro ona eta bertsolari finak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Erandioko jaietan ez da faltako, ez berbotsik, ez bertso hotsik, Berbots Euskara Taldearekin elkarlanean saio ederra antolatu baitugu. Mendiluze, Estiballes eta Ibarra beteranoekin batera ALBEko Peio Arondo ibiliko zaigu bertsotan. Erandiora hurbiltzen direnek aukera izango dute Imanol Uriaren esanetara arituko den bertsolari konbinatu erakargarri horren etorriarekin gozatzeko.

2016-08-08 11:29

Portu Zaharraren xarma bertso giroan!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Portu Zaharraren xarma bertso giroan!

Aurton bertsolari gazte-gazteak datozkigu marmitako eguneko sari ematea bertsoz janztera. Eta barikuko saioan Andoni Egaña datorkigu Algortako Imanol Uriaren ondoan kantatzera. http://albe.eus/berriak/536-portu-zaharraren-xarma-bertso-giroan

2016-08-02 11:33

Algortatik Erromora jaietako bertso-bidean gora!!!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Aspaldikoa dugu Erromoko jaietako bertso-tradizioa, eta hori bertsozaleek ondotxo dakite. Horregatik hurbilduko dira bertara abuztuaren hasieran jai giroko bertso-eskaintza apartaz gozatzera. Eta zuk aukera hori galdu behar al duzu, kokolo horrek? http://albe.eus/berriak/535-algortatik-erromora-jaietako-bertso-bidean-gora

  Kultura 2016-07-20 10:42

Uztailaren 26an, bertso-saioa Gorlizen!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Uztailaren 26an, bertso-saioa Gorlizen!

"Santiau paseu de eta, Santana geubien..." dio gure abesti mitikoak, eta santiagotarako bertso-plan ona gura badozu, jo Gorliz aldera, han aspalditik egiten dira-eta bertso jaialdi ederrak. Aurtengoa ere ez da makala, halandaze bertso onak entzutea AMETS baduzu, AITOR ezazu ez duzula PERU herrialderaino joan behar; Gorlizen bertan duzu bertso OIHANA. MIREN LOIZAGAk erakutsiko dizu bidea...
Hurbildu 20:30ean Elizako plazara!

2016-07-18 13:04

Uztailaren 31n Bertso Maratoia! Eman bazkarirako izena lehenbailehen!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Uztailaren 31n Bertso Maratoia! Eman bazkarirako izena lehenbailehen!

San Inazio eguneko bertso-maratoiaren helmugara ondo iristeko, aurretiko entrenamendu gogorraz gain, egun bereko eguerdian bazkari ederra jateak berebiziko garrantzia dauka. Aurten aukera aparta daukazu Azebarrin Zebu eta Josetxoren sukaldaritza apartaz gozatzeko, kalitate-kantitate-prezio ezin egokiagoan. Eman izena lehenbailehen! Informazio guztia hemen.

  Kultura 2016-07-05 10:37

Badator Bertso Jaialdi Mundiala!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Badator Bertso Jaialdi Mundiala!

Zatozte uztailaren 6an Algortako Biotz Alai plazara! Aurtengo gaia, tradizioak agindu bezalaxe, ez dizuegu aurreratuko. Hori bai, gorriak ikusteko prest etorri...

2016-06-29 12:12

Asteburu honetan BERTSO SAIOAK Sopelan!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Asteburu honetan BERTSO SAIOAK Sopelan!

Sopelako sanpedroak sonatuak ditugu eskualdean. Bertsoak ere ez dira arrotz kresala usaineko herri-jaiotan, baina aurton egun bitan egongo da bertsoak "arrantzatzeko" aukerarik. Zapatu goizerako saio itzela prestatu dugu, etxeko Paule Loizaga ere tartean dela. Eta domekan Paule bera eta Unai Mendiburu hor arituko zaizkigu, koadrillen sari-ematea bertsoekin edertuz. Txosnagunean itxarongo dizugu!!!
2016-06-22 12:30

LEIOAKO JAIETAN BERTSO SAIOA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

LEIOAKO JAIETAN BERTSO SAIOA!

Igandean Leioan, Sustrai Colina, Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Inazio Vidal bertsolariak. Hurbildu 19:30ean Ikea Barri plazara!
  Kultura 2016-06-16 10:39

Leioan eta Barrikan bertso saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Leioan eta Barrikan bertso saioak!

Larunbatean 12:30ean Leioako Txomin Arestin, bertsolari zirikatzaileak: Inazio Vidal, Galder Bilbao "Txapi", Josu Landeta eta Xabi de la Maza. Eta igandean 11:30ean Barrikako udaletxe plazan Josu Landeta eta Iñigo Kortazar bertsolariak.